203 diputatu alde eta hiru aurka agertu dira martxoaren 11 gauean egin bozketan. Higiezinen agentziak haserre agertu dira, eta bi salaketa aurkeztu ditu FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak Europako Batzordean. Bata, lege-proposamenari esker botere gehiago jasoko lukeen SAFER egituraren kontra, eta bestea, Frantziako Estatuaren aurka. Senatuaren bozketa eskas da orain, ondoko asteetan egitekoa duten azkeneko bozketa aitzin.
Babes zabala jaso du Peio Dufau EH Bai-ko diputatuak aurkezturiko lege proposamenak, 203 diputatuk alde eta hiruk aurka bozkatuko dutelako. Martxoaren 11 gauean bozkatu dute presio espekulatiboari aurre egiteko eta laborantza lurrak babesteko xedez idatziko testuaren alde.
Laborantza lurren salerosteen ardura duen SAFER izeneko egiturari ahalmen gehiago ematera dator testua. Gaur egun mugatuak ditu eskumenak, eta legediak dakarzkien aukerak baliaturik, hainbat laborantza lur doaz nekazaritza proiekturik ez duten jabe aberatsen esku artera. "Laborari anitz erretretara joanen dira datozen hamar urteetan. Hamar milioi hektarea laborantza lurren geroa dago gaur egun zalantzan. Demografiaren aldaketa horrek dakar SAFERen lehentasunez erosteko eskubidearen sendotzearen beharra. (...) Laborantza lur horiek ez baditugu babesten, betirako galduko ditugu", Dufauren hitzetan.
Konkretuki, salmenta prozedura bat abiatzerakoan, notarioak jakinarazpena bidaltzen dio SAFER egiturari, eta hark lehentasunez erosteko eskubidea baliatu dezake, erosketa prezio bat proposatuta. Orduan, saltzaileak onartu dezake prezioa eta beraz salmenta, edo errefusatu. Kontua da prozedura ez dela hain sinple bizitegia dagoenean lur horietan. Azken bost urteetan laborantza jarduerarik ez bada egon, orduan laborantza bokazioa galtzen du bizitegiak, eta, SAFERek eragiteko ahalmen txikia dauka. Laborantza lurrak lehentasunez erosteko proposamena aurkeztu dezake SAFERek, baina jabeak errefusatzeko aukera dauka, eta orduan ondasun osoa jabeak proposaturiko prezioan erosteko bidea da SAFERari gelditzen zaion aukera bakarra. Kasu gehienetan SAFERen eskaintza errefusatzen du jabeak –hamar eskaeretarik zortzitan–, finean bizitokiaren eta lurren eroste prezio espekulatiboa anitzez interesgarria zaiolako. Dufauren lege-proposamenak dakar, ordea, lurra eta bizitegia bi jakinarazpen ezberdinetan bereizteko aukera, eta beraz, lurrak lehentasunez erosteko eskubidearen bermatzea. Lege-proposamena aurkezterakoan, Arbonako espekulazio kasuaren berri eman die diputatuei Dufauk, hain justu, muga horregatik ezin izan zituztelako laborantza lurrak salmentatik atera. 2021eko udan bideratu zuten Arbonako lurren eta bizitokiaren okupazioa, bertan bideraturiko gehiegizko espekulazioa geldiarazteko asmoz.
Erran bezala, eraikinei dagokionez, SAFERen lehenespen-eskubidea bideratu daiteke bost urteetan nekazaritza-erabilerarako balio izan badute. Kostaldeko herrietan, haatik, baldintza azken hogei urteei zabaldua da. Lege-proposamenaren bigarren artikuluak dakar eskubidearen zabalpena lurralde gehiagotara, kostaldeko eta tentsiopeko eremuekin mugakide diren herrietara ere bideraturik. Lehentasunez erosteko eskubidea baliatu aitzin, ondasuna bisitatzeko eskubidea ematen dio SAFERi hirugarren artikuluak.
Departamenduko SAFERen, Lurzaindia fundazioaren eta laborantza sindikatuetako ordezkariak ondoan zituela, urtarrilaren 10ean aurkeztu zuen testua prentsaurreko bidez. LR Errepublikanoak eskuineko alderdiko Julien Dive diputatuak ere izenpetu zuen eskaera, Dufaurekin batera.
FAIN Frantziako Higiezinen Federazio Nazionalak ez du onartzen Dufau eta Diven testua: "Landa-eremuko higiezinen merkatuaren orekarako arrisku handia da". Ikusirik lurrak edota lurren parte bat bizitokitik bereizteko aukera dakarrela lege-proposamenak, FAINen arabera "jabetza-eskubidearen urraketa" dakar testuak. Europako Batzordeak jarri ditu bi salaketa: bata, SAFERen aurka, "gehiegizko dominazioagatik" eta bestea, Frantziako Estatuaren aurka, "legez kanpoko estatu-laguntzengatik".
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Kanboko Marieniako higiezin proiektuaren kontra bildu dira elkarte eta herritarrak larunbat honetan. Larunbatean, mahai inguru eta tailerren bidez herritarrak sentsibilizatu nahi izan dituzte Bouygues Immobilier agentziaren proiektuaren desmasiez.
Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]
Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]
Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]
Frantziako Etxebizitza ministro Patrice Vergrietek aukera hori iragarri du igandean, Intxausetako solasaldietan. 2025etik aurrera jarriko litzateke indarrean.
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Laborantza herrikoiaren alde eta espekulazioaren aurka lanean dabilen Ipar Euskal Herriko egitura 2013an osatu zuten eta orduz geroztik 35 laborari dabiltza ekoizpenean, Lurzaindiaren lurretan.