Prentsaurrekoa eskaini dute EHNE eta ELB sindikatuek, Lurramatik, laborantza iraunkorraren aldeko neurri politikoak eskatzeko. Antolatzaileek jakin dutenez, Frantziako Laborantza ministroa Lurramara etorriko da larunbatean. Ministroarekin bilduko dira ELB eta Euskal Herriko Laborantza Ganbera, aldarri horiek helarazteko asmoz.
Laborantzaren sektoretik ere klima aldaketaren aurka eragiteko neurriak exijitu dizkiete ELB eta EHNE sindikatuek botere politikoei: “Iraunkortasuna ardatz duten nekazaritza eta abeltzaintza ereduak oinarri dituzten neurri politikoak garatu behar dira, ez ingurumenaren aldetik bakarrik, baita sozialki ere”. Hain zuzen, bi sindikatuen ustez, erronka ekologikoari aurre egiteko soluzioen artean dago nekazaritza eredu hau. Horren alde dabiltza lanean eta gerora ere bide horretan segitzeko nahia berretsi egin dute. Azokaren antolatzaileek jakin izan dutenez, Didier Guillaume Frantziako Laborantza ministroa Lurramara etorriko da larunbatean. ELB eta Euskal Herriko Laborantza Ganbera bilduko dira arduradun politikoarekin, besteak beste aldarri hauen entzunarazteko.
Imanol Ibero EHNE Nafarroako lehendakaria, EHNE eta Bizi-lur egiturako Aritz Ganboa eta ELBtik Laura Hirigarai, Miren Harrinordoki eta Mikel Iribarren egon dira hitza hartzen.
Besteak beste, horra hor sindikatuen aldarrikapenak: nekazaritza laguntza mota guztietan etxalde txikien babestea eta lehenestea; lurraren espekulazioarekin bukatzeko neurri politikoak hartzea; kontsumo arduratsuarekin kontzientziaraztea jendartea; nekazariei gutxiengo prezioak ziurtaraztea; etxaldeetan baliabide energetiko garbiak ezartzeko laguntzak eta bitartekoak garatzea…
Kontsumitzaileei ere dei egin diete: “Kontsumitzaileen laguntza ere behar dugu, jango dituen produktuak hautatzerakoan kontzientzia duen kontsumitzailea behar dugu”.
Euskal Herriko Laborantza Ganberak hogei urte bete ditu. 2005ean sorturik, bataila anitzetatik pasa da Ainiza-Monjoloseko erakundea. Epaiketak, sustengu kanpainak edota Lurramaren sortzea, gorabehera ainitz izan ditu hogei urtez.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzailea mintzatu da Egonarria saioan. Laborantzako eredu talkaz hitz egitean eta traktoreak kalera atera direnean, beti aipatzen da ditxosozko erderazko "PAC"-a, hau da, Europako Nekazaritza Politika Bateratua. Europako... [+]
Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.
Azaroaren 10, 11 eta 12an, Biarritzeko Irati gelan iraganen den Lurramaren 2023ko edizioaren kari, emazte laborariak argitan ezartzea erabaki du Lurrama elkarteak, «Emazte laborariak argitan» tematikarekin.
"Emazte Laborariak Argitan" izanen da aurtengo Lurramaren leloa. 27 emazte laborari agertzen dira afixan. Haien rolak, engaiamenduak, eskumenak eta berezitasunak azpimarratuko dituzte heldu den azaroaren 10, 11 eta 12an, Miarritzeko Irati gelan.
Lurrama, laborantzaren saloina Miarritzeko Irati gelara itzuliko da aurten baina kasu, ostegunetik larunbatera iraganen da 17. edizioa. "Mendiguneak bizirik!" hautatu dute lema gisa eta Pirinio inguruko laborariak gomitatuak dira.
Miarritzeko Irati aretoan iraganen da laborantza herrikoiaren besta. Besta eta hausnarketa uztartuko dituzte hiru egunez, laborantza industrialaren parean garaturiko eredu herrikoia ezagutarazteko xedez.
Begi-bistakoa da Euskal Herriko baserri tradizionalen eredua jada agortu dela, eta gero eta gehiago mugatzen ari dela folklorearen iruditerira. Azken bi hamarkadetan baserrien %70 galdu dela kalkulatzen da, eta baserritarrek zein adituek ohartarazi digute belaunaldien arteko... [+]
Laborariek erretreta hartzean eta etxaldearen transmisioa egiterakoan aintzat izan beharrekoez hainbat topaketa antolatu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, uztaila bitarte. Galdera eta kezka guztiez gogoetatzeko parada izan nahi dute topaketek.
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) maiatzaren 7an ospatuko du 17. urtebetetzea, Ainhiza Monjolosen. Egun berezia izango da, urtebete izango baita Mixel Berhokoirigoin laboraria hil zela.
Hiru etxaldeetatik batek ez du segidarik Ipar Euskal Herrian eta azken 30 urtetan 2.500 etxalde galdu dira Euskal Herrian. Arazo honi aurre egiteko, Laborantza Ganbarak 2019an etxaldeen transmisioa lantzeko lanpostu bat sortu zuen eta orain diru biltze kanpaina aurkeztu du,... [+]