Errigora izeneko ekimenaren arrakasta azkartuz doa. Nafarroako hegoaldean, euskara ofiziala ez den zonaldean, lekuko laborantxako ekoizpenen banaketari lotu dira herritarrak, etekinak euskalgintzaren dirustatzeko biltzen direlarik. Elkar lan ikaragarriaren sortzeko parada izan da ere. Jaz 8.000 saski banatu zituzten, aurten 12.000, hots %50a gehiago.
Ekimena zinez pollita da. “Hiru ardatz ditu: hemengo elikagaia hemen kontsumitzea, euskararen aldeko kanpaina egitea, auzolanean oinarritua... Jendeak parte hartzen du eta berea senditzen du proietua”, laburbiltzen du Ibai Sueskun, Errigorako kideak. Laborantxa eta euskararen lotzeak etekin doblea ekartzen dio Nafar hegoaldeko lurraldeari. Erriberako laborarieri salmenta zuzena, prezio mailan ere, segurtatzen die ekimenak. Oliba olio boteilek, arnoak, barazki kremak, zaintzuri, kardu, orberu, piper kontserbek, potxak, etab. osatzen dute 50 eurotan saltzen den saskia.
Ekoizpenak ez dira nola nahika hautatuak, kriterioak ezarriak dituzte (ikus ondoan). “Ekoizleak hautatzeko erabilitako irizpideak dira, besteak beste, enpresa txikiak izatea, langileen baldintzak zaintzen dituztenak, tokian tokikoa lehenesten dutenak… eta nola ez, kalitate bikaineko produktuak eskaintzen dituztenak!”, dio Xabier Gojenola, Errigorako kideak. “Urtean, 24 zaintzuri lata eta 20 litro olio kontsumitzen baditugu, zertan ekarriko ditugu antipodetatik, Nafarroan bertan primerakoak edukita?”, galdezketatzen du funtsean Errigoraren publizitateak.
151.000 €
Laborariak euskarari ere azkarki atxikiak dira hizkuntza kenka txarrean eta ofizialtasunik gabe den zonalde hortan. Gobernutik laguntza guti edo batere ez dute eskuratzen euskalgintzako egiturek. Herritarrek proietu hau sortu zuten ondorioz 2012an eta 34.000 euro bildu Tuterako Argia ikastolarendako. Errigoraren aintzindaria izan zen lehen ekimen hau.
Ideiaren finkatzeko bildu ziren laster Zazpiak Bat taldea, Ikastolen elkartea, Sortzen eta AEK. 2013an, “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” izeneko lehen kanpaina abiatzen zen 8.000 saski sakabanatuz Euskal Herrian zehar eta 112.000 euro bilduz Nafar hegoaldeko euskalgintzarako.
Aurten, 12.000 saski banatuz, 151.000 euro bildu dira Erriberako ikastola, AEK eta Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenarendako.
Laborariek eta agro-alimentarioko enpresa ttipiek saltzen dituzte ekoizpenak, beren prezioa finkatuz. “Produkto horiekin merkatuan 50 euroko balioa duen saskia osatzen da, bainan auzolanari esker, hots herritarren lan bolondresak egindako bitartekaritzari esker, prezioaren %25a euskalgintzari bideratzen ahal diogu”, dio Xabier Gojenolak. Produktoak errezebitu eta kartoin lerroak betetzeko, ehun bat jendez goiti bildu da aurten Ablitas herriko koperatiban. Euskal Herriko xoko guzietarik hurbiltzen da jendea eskukaldiaren emaiteko, proietua sustengatu nahiz.
“Euskal herriko zonalde konkretu baten errealitateari, kasu huntan Nafarro hegoaldeari, Euskal Herri mailatik emaiten zaion erantzun praktikoa da Errigora ekimena”, diote antolatzaileek. Euskalgintzari zinezko dirustatzea ekartzeaz gain, Nafar hegoaldeko produktuen ezagutaraztea eta zazpi probintzietako herritarren esku ezartzea ahalbidetzen du proietu hunek. Iparraldean, AEKko gau eskolen eta ikastola zonbaiten bidez banatu dira saskiak aurten. Azaro-abendoan iragaiten da kanpaina. Orotarat 700 banaketa gune izan dira aurten Euskal Herri osoan. Urte undarreko “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” ekimenari segida emaiteko, “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina sortu du Errigorak, “udazkeneko saskian dastatu eta gustatu zaigun hori, prezio zuzen eta erakargarrian urte osorako eskuratu ahal izateko gure sukaldeetan”.
Otsailaren 20etik martxoaren 4rat, oliba olioa 5 litroko boteiletan saltzen hasiko dira (16,50 euro konbentzionala, 22 biologikoa) eta primaderan biper, zaintzuri eta orberua kontserbek lekukoa hartuko dute.
Ekoizleak eta ekoizpenak nola hautatuak dira?
Ekoizleen hautatzeko kriterioak finkatuak dituzte Errigora ekimenaren antolatzaileek. Besteak beste:
• Ezinbestekoa da produkzioa eta transformazioa nafar hegoaldean egitea.
• Beren ingurunean “modu positiboan eragiten” dutenak izan behar dira ekoizleak: tratu zuzena eta egokia laborariekin.
• Kooperatiba eta partikularren arteko oreka lortzen helburuetan da.
• Bixkotxa ahalik eta partekatuena izaitea erronka dute.
• Urtez urte erreferentzia berrieri lekua egiteko asmoa dute.
• Nafarroa hegoaldeko eskualde ezberdinetako ekoizpenak kondutan hartzen dituzte.
• Kriterio agroekologikoak garrantzitsuak dituzte: produkto kimikorik ez edo ahalik eta gutien erabili, zuzenean laborariarekin edo transformatzailearekin harremana izan, hurbiltasuna.
Ekoizpenen aldetik, hautatzen dira:
• Nafar hegoaldeak propio dituen eta errepresentatiboak diren produktuak,
• Nafar hegoaldean izan eta, gero ta gehiago urrunetik ekartzen direnak.
• Euskal Herriko beste eskualdetan normalean aurkitzen ez direnak.
• Transformatuak eta posible den heinean transformatugabeak.
“Kontsumo ereduan da gakoa”
Oibar herrian, Zangozatik hurbil, mahastizain biologikoak dira Imanol eta Victorino Ibero aitasemeak. Errigora proietuan parte hartzen dute. Imanol: “Zona huntan, mahastiak ikusten dira bainan lehen oliba ondo eta mahastiak gure herrian gehiengoak ziren, orai mahasti baten topatzea nahiko zaila delarik. Duela 10 urte, koperatiban iristen ziren 4 milioi litrora eta aurten milioi batean geldituko dira”. Victorino: “Produkzio masiboek norbaitentzako ekoiztera behartzen zaitute. Guztiz baldintzatua zaude. Azken finean, gaur egun, nekazaria multinazional baten peona da. Badago bere garaian eta gaur egun oraindik, nekazaritza ekologikoaren eta mundu jasangarriago baten aldeko apustua egin duenik. Bainan egurra baino ez dugu jasotzen alde guztietatik. Nafarroan, ingurugiroaz berbaz ahoa betetzen zaien bitartean, ekologikoki dihardugunok bi urte daramagu diru laguntzarik jaso gabe. Hemen ehunka urteko olibadiak kendu dituzte, eta bitartean ekologikoaz, ingurugiroaz, eta jasangarritasunaz mintzatzen dira, edo ez dakit nungo parkeetaz. Bainan nola? Zegoen parkerik ederrena txikitzen ari dira!”.
Imanol: “Azkenean uste dut kontsumo ereduan dela gakoa. Herrian bertan ekoiztutako produktoaren kontsumitzearen aldera joan behar da. Aukera berri ainitz sortuko lituzke herriaren garatzeko. Errigora gure gana etorri zen. Oso integrala iduritzen zait proietua zeren barne biltzen ditu artisau eta nekazaritzaren sustapena, euskararen sustapena, Euskal Herriko zonalde desberdinetako elkar trukea”.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]
Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]
Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik. Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]
Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]
Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.
Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.