Negoziatzeari uko egin dio Laboral Kutxak, eta ondorioz, aurrera doa Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa. "Enpresarien eta beraien instituzio burgesetatik era independentean antolaturiko espazio politiko, sozial zein kulturala izateko helburuarekin" birjabetu zuten espazioa maiatzean, eta Zentro Sozialisten garrantziari azpimarra egin diete Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Errakik.
Gasteizko (Araba) Kontseilu Sozialistak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak agerraldia egin zuten asteartean, Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoak data berria duela jakinarazteko. Hain zuzen, urtarrilaren 13an hustuko du espazioa Laboral Kutxak.
Kontseilu Sozialistak eta Errakik nabarmendu zuten Laboral Kutxak negoziatzeari uko egin diola: "Abuztu amaieratik hona Laboral Kutxak gurekin negoziatzeari uko egin eta desalojoarekin jarraitzeko hautua hartu du. Desalojoa, azkenean, urtarrilaren 13an izango da, 13:15ean". Era berean, zentroaren birjabetzearen arrazoiak azaldu zituzten atzoko agerraldian: "Gasteizko Zentro Sozialista proletalgoaren antolakuntza independentea bultzatzeko ireki genuen. Zehatzago esateko, enpresarien eta beraien instituzio burgesetatik era independentean antolaturiko espazio politiko, sozial zein kulturala izateko helburuarekin".
Halaber, gaur egungo testuinguaren irakurketa egin, eta "espazioen gaineko langile kontrolak duen garrantzia" azpimarratu zuten Errakik eta Kontseilu Sozialistak. Haien hitzetan, "bizitzen ari garen krisi kapitalistari ematen ari zaion aterabidea" langile klasearen aurkako "ofentsiba sozial eta politikoan" ezaugarritzen da: "Sozialki bizi-baldintzak murrizten diren bitartean (soldaten jaitsiera, langabezia kronikoa…) eskubide politikoak ere gutxitzen ari direla ikusten dugu, pandemiaren aitzakiarekin hainbat eskubide murriztuta edo zuzenean debekatuta, zein espazio okupatuen aurkako ofentsiba aurrera eramanda, espazioen gaineko kontrol proletarioa ezinezko bilakatu nahian".
Zentro Sozialisten garrantziaz
Egoera horren aurrean, Zentro Sozialistek duten garrantzia azpimarratu zuten Kontseilu Sozialistak eta Errakik, eta azken hilabeteetan egin duten ekarpena mahaigaineratu zuten agerraldian. Orain arte Gasteizko Zentro Sozialistan egindako ekintzak gogora ekarri, eta guneak antolakuntza sozialistan sakontzeko "ezinbestekoak" direla adierazi zuten. "Ofentsiba horren guztiaren aurka agertzen den alternatiba politiko sozialista bideragarri egiteko baldintzetako bat bihurtzen ari dira Zentro Sozialistak. Gasteizko kasuan, Mugimendu Sozialistaren jarduna aurrera eramateko funtsezko espazio bilakatu da. Izan ere, martxan jarri genuenetik denbora gutxi igaro den arren, askotarikoak izan dira bertan egindako jarduerak: formakuntzak, kultur ekimenak edota bertan garatu den Janari Biltegia", adierazi zuten.
"Laboral Kutxa proiektu horren aurka dagoen banku bat da, irudi progresistaz mozorroturiko milioidun enpresa. Proiektu sozialen eta guztion ongizatearen alde egiten duelako itxurakeriaren gainetik bere helburua zein den argi geratzen da: bere etekin ekonomikoei soilik men egitea, proiektu sozialak hustuz", gaineratu zuten.
Desalojoa salatzearekin batera, "politika era independentean eta helburu iraultzaileekin egiteko espazioen gaineko kontrol proletarioan sakontzeko beharra" aldarrikatu zuten Errakik eta Kontseilu Sozialistak, "gure indar eta elkartasun antolatuaren bitartez soilik izan ditzakegulako borrokarako nahitaezkoak diren espazio propioak". Horrenbestez, "gaur egungo egoera iraultzeko" Gasteizko Zentro Sozialistaren beharra ere "agerikoa" dela iritzita, behar hori asetu arte borrokan jarraituko dutela berretsi zuten.
Gasteizko Kontseilu Sozialistak maiatzaren 29an aurkeztu zuen Arabako hiriburuko Zentro Sozialista.
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
“Kezkagarria” den egoera baten aurrean erantzuna “urgenztziakoa” dela dio Itaiak Bilbon egindako prentsaurrekoan. Eskuineko sektoreek matxismoa “neurri baztertzaileak” galdegiteko baliatzea salatu eta gizartean “kontzientziazioa... [+]
Istiluak izan dira Ertzaintzarekin eta Espainiako Poliziarekin Bilbon eta Iruñean. Sare sozialetan jakinarazi dutenez, gutxienez bina pertsona atxilotu dituzte batean zein bestean, eta aske daude dagoeneko.
Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.
Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten... [+]
GKSk kanpaldia abiatu du asteazkenean Artzain Onaren katedralean, eta mobilizazioa egingo dute ostegun arratsaldean. Ohartarazi dute Palestinako Estatua formalki aitortzeak ez duela palestinar herriaren egoera aldatuko. Kanpaldia ostiral arratsaldean amaituko dutela jakinarazi... [+]
“Desadostasun ideologikoen gainetik”, jai herrikoiek denon espazio izan behar dutela ulertuta, txosnetan GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Luberri Konpartsari Bilbon betoa jarri dietela salatu eta konponbidea eskatu dute 150 bat artistak. Tartean dira... [+]
Iruñeko Udalaren aginduz, Poliziak iazko azaroan hustu zuen Jarautako blokea, hainbat egunez hura setiatu ostean. Bloke Sozialistan zirenei elkartasuna adieraztera joan ziren bost pertsona salatu zituen UPNk, eta salaketak mantentzea erabaki dute EH Bilduk, Geroa Baik... [+]
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.
Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]
Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.