Laboral Kutxa izenpean batu dira Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa

  • Laboral Kutxa izena du Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa batuta sortu den kreditu kooperatibak. Alde operatibotik, bat egitea datorren urrian amaituko da erabat.


2013ko apirilaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskal Herriko bigarren finantza erakunderik handiena da Laboral Kutxa.

Euskal Herriko bigarren finantza erakunderik handiena da Laboral Kutxa, Kutxabanken atzetik. 24.400 milioi euro ditu aktiboetan, 1.300.000 milioi bezero, 2.126 lan bazkide, 421 bulego –gehienak Hego Euskal Herrian– eta 2.200 langile. Bost hilabetetan 58,7 milioi euroko irabaziak lortu ditu.

"Bi kooperatibek proiektu komunaren aldeko apustua egin dute, kooperatibismoaren balio eta printzipioetan oinarritutako banka-eredua bultzatzeko ereduarekin", dio Laboral Kutxak izen berriaren harira plazaratutako oharrean (pdf).

Izenari dagokionez, semantikaren ikuspegitik, "Laboral" hitzak alderdi positiboa aditzera ematen duela dio oharrak: "Profesionala, lana, ahalegina, eraginkortasuna". Bestalde, "Kutxa" hitzak "nortasun euskalduna adierazten du zuzen-zuzenean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laboral Kutxa
Ama baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea ekiditera deitu dute gaur Gasteizen

Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


2022-05-03 | Estitxu Eizagirre
“Kooperatibismo herrikoiaz” eta “berekoikeria kooperatibistaz”

HUN – HerriUni eta Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak jardunaldia antolatu zuten martxoaren 5ean, Gernikako Astran. Bertan, Jabier Lertxundik hitzaldia eskaini zuen eta bere ustez “kontrajarriak” diren bi kooperatibagintza ereduak aztertu zituen:... [+]


2016-07-19 | ARGIA
Euskara lehenetsiko dute Kutxabankek eta Laboral Kutxak UEMAko 38 udalerritan

Azpeitian bildu dira UEMAko, Laboral Kutxako eta Kutxabankeko ordezkariak, hala nola UEMAko 38 udalerritakoak –30en kasuan, alkateak–, bi kutxa horietako bulegoetan euskarari lehentasuna emango dion neurri sorta hitzartzeko. Hogei udalek kutxetako bakarrarekin sinatu... [+]


Beste modu bat

“Banku jarduera arduratsua, hurbila eta gizartearekin konprometitua da gurea; pertsonak lehenesten dituena eta parte garen gizartearen garapenean laguntzeko asmoa duena. Kutxa Kooperatiboaren proiektuan, beti izango dugu beste pauso bat emateko”.

Beste modu bat... [+]


2015-03-24 | ARGIA
Peñari irtenbidea eskaini ahal ziola gogorarazi dio Nafarroako PAHk Laboral Kutxari

Miren Peñaren hipotekari buruz Laboral Kutxak emandako azalpenak gezurtatu dituzte Nafarroako Hipotekak Kalte Egindakoen plataformek agiri bidez.


Miren Peñaren kasuan ez zegoela etxegabetze prozesurik martxan dio Laboral Kutxak

Laboral Kutxak komunikatua plazaratu du Miren Peña antsoaindarrak bere buruaz beste egin ondoren finantza erakunde horren kontra hasi diren protesten aurrean. Gezurtatu egin dute Peña etxetik kaleratzeko prozesua martxan zegoenik.


Eguneraketa berriak daude