Nafarroako Gobernuak fundazio pribatu baten esku utzi du osasun ikerketa publikoaren kudeaketa, salatu du LABek

  • LABek jakinarazi du, Iruñean eginiko prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak IdiSNA fundazio pribatuaren esku utzi duela osasun ikerketa publikoaren kudeaketa. Sindikatuari bidalitako salaketa anonimo baten bitartez jakin dute akordioaren berri. IdiSNAk Opus Deiren parte-hartze pribatua du.

Argazkia: Navarrabiomed
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 04an - 08:10

LABek salatu du erabaki politiko horrek arriskuan jartzen dituela Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioaren bideragarritasun ekonomikoa eta ikerketa publikoaren sustapena Nafarroako sektore biomedikoan. Beraz, LABek Nafarroako Gobernuari eskatzen dio atzera egin dezala pribatizazio asmoetan, eta konpromisoa har dezala soilik publikoa den ikerketa eta eredu institutu batekin.

Egun, Nafarroan gizakiengan egiten diren sendagaien entsegu klinikoak eta ikerketa proiektuak erakunde publiko baten bidez egiten dira: Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioa. LAB sindikatuaren iritziz, ezin da bestela izan. Entsegu eta ikerketa proiektu horien helburu bakarra pazienteen osasuna da, herritar guztion onura, pertsona batzuen itxaropen bakarra tratamendu esperimentaletan eta osasungintza publikoaren ezagutzak eta gaitasunak hobetzean datzalako.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, ordea, eredu publiko hori hautsi nahi du. Bere helburua da entsegu klinikoak, sendagaien probak eta ikerketa proiektuetarako laguntzak ez bideratzea erakunde publikoen bitartez, baizik eta fundazio pribatu baten bidez, IdiSNAren bidez, non Opus Deiren Klinika Unibertsitarioa sartzen den.

LAB sindikatuak, Klinika Unibertsitarioaren ustezko interes filantropikoak baloratzen hasi gabe, uste du inork ezin duela zalantzan jarri erakunde horrek eredua baldintzatzen duten interes ekonomikoak dituela, eta onartezina dela salatzen ari garen gai delikatu honetan sartzea.

Carlos III.a Osasun Institutuak, estatu mailako osasun ikerketako institutuak egiaztatzen dituenak, LAB sindikatuak bezala pentsatzen du. Izan ere, Nafarroaren akreditazioa etenda dago egun, berregiaztatu gabe, hain zuzen ere arlo publikotik kanpoko erakundeen integrazioagatik.

Nafarroako Gobernuak badaki Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioa erabat gai dela ikerketa institutu publiko gisa akreditatzeko. Hala, LABek salatu du IdiSNAren errehabilitazioa Carlos III.a Osasun Institutuaren begien aurrean bilatzeko lege aldetik zalantzazkoa den plan bat dagoela.

Ildo horretan, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen atarian, LAB sindikatuak alderdi politikoei konpromiso irmoa eskatzen die Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioak ikerketa publikoan bere lana egiten jarrai dezan. Ondorioz, fundazio publikoak har dezala bere gain IdiSNAren kudeaketa esklusiboa, ikerketa institutu erabat publikoa izan dadin.

Gainera, sindikatu honek badaki langileei presioa egin zaiela ?gure zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira jazarpentzat jo ote daitezkeen? Miguel Servet Fundazioko langile publikoek IdiSNAren izenean lan egin eta fakturatzeko. Ikerketa osoa arlo publikotik egiten bada, ezin da beste modu batera egiten dela itxuratu, fundazio pribatu baten bidez. Jarduteko beste modu bat ez da zuzena, ez ikuspegi etikotik, ez lan-ikuspegitik.

LAB sindikatuak badaki presa dutela, lanen lekualdaketa hori 2023ko ekaina baino lehen egitea nahi dutela. Baina maniobra hau guztiz onartezina da. LABek bere esku duen guztia eginen du osasun publikoa pribatizatzeko estrategian urrats berri hori gelditzeko eta, gizakiengan egiten diren sendagaien entseguak bezain delikatua den horrek guztion osasuna hobetzea ez den beste edozein helburu izan ez dezan bermatzeko.

Osasun Departamentuak bere asmoak burutuz gero, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioa oso kaltetuta geldituko da, eta zalantzan jarriko du bere bideragarritasuna eta, beraz, Nafarroako sektore biomedikoko ikerketa publikoarena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunaren pribatizazioa
2024-11-12 | ARGIA
Anbulantzia zerbitzua publifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]


Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


Izargi Zumarraga, Baztango Osasun Plataforma
“Sendagilerik gabe gaude Elizondon”

Elizondoko osasun etxeko medikuaren bulegoan ez da medikurik izan gaur. Lehen eguna dute herrian sendagilerik gabe eta kezkatuta daude. Bizilagunak  Baztango Osasun Plataforman batzartzen hasiak dira eta asteazkenetan protesta egiten dute kalean egoera salatzeko.


EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Osakidetzaren pribatizazioaren aurkako manifestazio jendetsuak Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Milaka pertsona elkartu dira larunbat honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburu bakoitzean,“osasun publikoaren narriadura, desegitea eta pribatizazioa” salatzeko. Osakidetzako aurrekontuaren %25 Lehen Mailako Arretara bideratzea eskatu dute.


2024-03-15 | Hala Bedi
Beñat (OPA): “Kalera irten behar gara gure eskubideak aldarrikatzeko”

Osasun publiko eta kalitatezkoaren aldeko manifestazioak izango dira larunbat honetan. Eguerdiko 12:00etan Gasteizen eta Bilbon, eta 17:00etan Donostian.


Lehen Mailako Arreta, “kolapsora” bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Osasungintza “guztiz publiko eta kalitatezkoa” aldarrikatu dute milaka lagunek kalean

Bilbo, Donostia eta Gasteizen mobilizazioak egin dituzte larunbatean, Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deituta.


Unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuak eskaintzen dizkio milaka langileri “prezio merkeagoan”

“IMQ Institutu Mediko Kirurgikoak Unibertsitateko langileen eskura jartzen du beren osasun-aseguruak prezio merkeagoetan kontratatzeko aukera”. Horrela dio EHU Euskal Herriko Unibertsitate publikoko langileek administraziotik jaso duten mezuak, ARGIAk eskuratu duen... [+]


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]


2023-09-21 | ARGIA
Itxaron zerrendak murrizteko Urkulluren plana: paziente multzoak ospitale pribatuetara

Naiz eta El Diario Vasco agerkariek eman dute berria. Eskuratu duten informazioaren arabera, Osasun Sailak plan bat prestatu du ebakuntzetako itxaron zerrendak murrizteko. Bi adar nagusi ditu planak: batetik, ospitale publikoetatik gaixo multzoak bideratuko dituzte ospitale... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Sagarduik Gasteizko klinika pribatu berria inauguratu du, protesten artean

Josefina Arregi Klinikaren irekieran Gorka Urtaran jarduneko alkatea ere egon da.


Eguneraketa berriak daude