LAB

LABek greba orokorra beharrezko ikusten du Euskal Herriko “esparru soziekonomiko propioa” aldarrikatzeko

  • Espainiako Gobernutik heltzen diren erreformak “prekarietatea legeztatzeko” bidea dira, LABen ustez. Euskal Herriaren erabakimena bermatzea da aurre egiteko bidea eta greba orokorra “ofentsiba” gisa planteatuko dute hori lortzeko. Lan erreformak bertan behera uztea, eta gutxieneko soldata 1.400 eurora igotzea eskatuko dute momentuz data zehatzik ez duen greban.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusia Bilbon egindako agerraldian. Argazkia: LAB

2021eko irailaren 02an - 09:21
Azken eguneraketa: 11:29

LAB sindikatuak greba orokorrerako deia egin du Bilbon egindako agerraldian. Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak “Euskal Herritik eta Euskal Herrirako” egingo den lanuztea izan behar dela esan du. Espainiako Gobernuak ezartzen dituen murrizketen aurrean, Euskal Herrian “esparru sozioekonomiko propioa” eraikitzeko beharra azpimarratu du Aranburuk. Prekarizazioari aurre egin ahal izateko, “trantsizio hori nahitaez lotuta dago autonomismotik burujabetzara doan bidearekin”, eta hori aldarrikatzeko “ofentsiba” gisa erabili nahi dute greba orokorra.

Oraindik ez dute datarik zehaztu, baina berandu jota, neguan deitu beharko litzateke lanuztea. LABek maiatzean iragarri zuen grebara deitzeko asmoa, eta Pentsiodunen Mugimenduak eta ELAk bat egingo luketela esan dute. Lau helburu zehatz lortzeko bilduko dira eragileak greban: patronalari aurre egiteko eta prekarizazioa onartuko ez dutela esateko; Espainiako Gobernua “presionatu” eta lan eta pentsio erreformak bertan behera uztea eskatzeko; gobernu autonomikoak beren eskumenak erabiltzera bultzatzeko; eta Euskal Herrian “burujabetza eta esparru propioa” izatea aldarrikatzeko, Lan Harremanetan eta Babes Sozialean .

Azken hilabeteetan, programa soziekonomiko berria garatu du sindikatuak afiliatuekin eta eragile sindikal eta sozialekin. Datozen asteetan osorik aurkeztuko badute ere, greban egingo dituzten aldarrikapen konkretuak zehaztu dituzte jada. 2010 eta 2012ko lan erreformak bertan behera uzteaz gain, gutxienezko soldata eta pentsioen inguruan jardungo dute. Soldata minimoa 1.400 eurora (bataz besteko soldataren %60) igo nahi dute; pentsioetan, KPIaren igoera ez den beste proposamen bat planteatuko da.

Kritika Madrili

LABen ustez, greba Madrilgo eragileen esku-hartzerik ezaren aurrean eman behar den pausua da. Orain arte hartu diren erabakiek ez dute egoera hobetu; are gehiago, “prekarietatea legeztatzeko” bidea izan dira, eta negoziazio kolektiboa “zentralizatu eta ahultzeko” balio izan dute. Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren egiturak ahalbidetu du hori: “Urtez urte, erreformaz erreforma, mahai horrek lege bermea eman dio prekarietateari”. UGT eta CCOO sindikatuek ere presio sozial gutxi egin dutela salatu dute sindikatutik.

Argindarraren krisia

Espainiako Gobernutik planteatutako konponbidea, berriz, “diru publikoa esku pribatuetara lekualdatzera mugatzen da”. Argi islatzen du hori estatu mailan gertatzen ari den argindarraren krisiak. Oinarri-oinarrizko eskubidea izanik, energiarena bezalako sektore estrategikoak jabetza eta kontrol publikoaren bidez bermatu beharko liratekeela esan dute sindikatutik, enpresa pribatuen erabakimena mugatuz.

Baina eskumenen faltan, Euskal Herritik ezin da hori aldatu. LABek funtsezko gaietan —enpleguan, pentsioetan edo gizarte-babesean—, eskumenak eta legegintza-gaitasuna izatea aldarrikatu nahi du hurrengo greban, konponbidea hortik bideratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LAB
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Gasteizko SDA Factoryk ere lantegia itxi eta 55 lagun kaleratuko ditu

B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.


2024-12-11 | ARGIA
Osasun sistemak porrot ez egiteko, legea aldatzea beharrezkoa dela dio Nafarroako Gobernuak

Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


2024-11-12 | ARGIA
Anbulantzia zerbitzua publifikatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]


2024-11-07 | Julene Flamarique
Guardia Zibila Nafarroako ikasgeletan sartu dela salatu du LABek, lehiaketa baten aitzakiarekin

Indar armatuek zibersegurtasunari buruzko lehiaketa bat antolatu eta ekimena Nafarroako DBH ikastetxe guztietara heldu da; amaierako fasea Aranjuezeko Guardia Zibilaren akademian ospatuko dute. LAB sindikatuak gogora ekarri ditu duela hainbat urte irakasleen ideologiaren arabera... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Eguneraketa berriak daude