Labanez jositako harresi bat gehiago Europan: Finlandia eta Errusia artean

  • 130 eta 260 kilometro arteko luzera izango du burdin hesiak. Haren goiko aldea laban txikiz betetako txarrantxez josiko dute.


2022ko urriaren 20an - 12:23
Argazkia: Daniel Bernard / Unsplash

Finlandiako Gobernuak alderdi politiko guztien babesa lortu du Errusiarekiko mugako “tarte ahulenetan” hesi metalikoa eraikitzeko, "migrazio irregularra" geldiarazteko helburuarekin.

Proposamena Finlandiako Mugetako Guardiaren eskutik etorri da eta astearte honetan talde parlamentario guztien babesa jaso dute, ezker-eskuin. “Muga ondo zainduta dagoela ziurtatu nahi dugu eta gerta litekeenari aurrea hartzeko gai izan nahi dugu”, adierazi du Finlandiako lehen ministro Sanna Marin sozialdemokratak.

Proiektua oraindik erabat itxi gabe badago ere, aurreikusten du hesi metaliko baten eraikuntza. Haren goiko aldean laban txiki zorrotzez betetako txarrantxa jarriko dute eta “arrisku handiko muga-zatiak” bideo-kameraz josiko dituzte. Oro har, hesiak 130 eta 260 kilometro arteko hedadura izango du, hau da, Finlandia eta Errusia banatzen dituzten 1.340 kilometroko mugaren %10 eta %20 artekoa.

Hasiera batean, hiru bat kilometroko tarte bat eraikiko dute, proba gisara, Finlandiako hego-ekialdeko mugan, San Petersburgotik gertuen dagoen aldean. Sei milioi euro inguruko kostua izango du tarte horrek. Aurreikuspenen arabera, hesi osoa eraikitzeko lanek lau urte beharko dituzte.

Finlandiak NATOn sartzeko hartu zuen erabakiaren aurrean oldarkor agertu zen Errusiako Gobernua, eta behin baino gehiagotan ohartarazi diote Finlandiari NATOren indarrek “haien ateetaraino eraman izanak ondorio larriak" izango dituela. Finlandiak mugak gogortzeko baliatu du egoera, Errusiak migrazioa arma gisa erabiliko ote duen balizko aukerari aurre egin nahian, Polonia eta Bielorrusia arteko mugan 2021aren amaieran gertatu zenaren antzeko migrazio-krisia gogoan.

Nolanahi ere, argi dago kaltetu nagusiak berriro ere pertsonak izango direla, muga hori igaro beharko dituzten migratzaileak. Lehen baino oztopo hilgarri gehiago topatuko dute eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Finlandia
Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


2023-12-12 | Leire Artola Arin
Elon Musken Tesla blokeatzen ari dira Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak

Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]


2023-03-23 | Gedar
Finlandia, NATOn sartzetik gertu

Badirudi Turkiak behin betiko baimenduko duela Finlandia NATOren parte izatea, "PKK-ren eta bere adarren aurkako borrokari" lotuta, Turkiak jarritako baldintzak bete dituela iritzita. Suediari, ordea, oraindik ez dio atea erabat ireki: 120 "terrorista"... [+]


Google Analytics erabiltzearen aurkako lehen erabakia Finlandian ere

Finlandiako datuen babeserako erakundeak Helsinkiko udal-liburutegiek webguneetan Google Analytics erabiltzearen aurkako erabakia hartu du. Arrazoia: europarren datu pertsonalak AEBetara bidaltzea legez kanpokoa dela, adibidez, kasu honetan, herritarrek hartutako liburuen eta... [+]


2022-05-18 | ARGIA
Suediak eta Finlandiak NATOn sartzeko eskaera ofiziala egin dute

Hamarkadetan mantendutako neutraltasuna alboratu dute bi herrialdeek.“Urrats historikoa da”,adierazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak. Errusiako Gobernuak ohartarazi du neurri "militarrak" hartzera behartuta dagoela.


2021-04-09 | Ixone Arana
Finlandiako herririk hotzenak Udako Olinpiar jokoak antolatu nahi ditu “berotegi efektuari esker”

Salla herriak, Finlandiako herririk hotzenak, bere burua aurkeztu du 2032ko Udako Olinpiar jokoak egiteko. Hala eskatu dute umorezko bideo baten bitartez, "berotegi efektuari esker" ordurako tenperaturak nabarmen gora egingo dutelakoan. 

 


2020-07-17 | Mikel Eizagirre
Abian da Europar Batasuneko funts komunaren inguruko bilera, akordioaren inguruko bermerik gabe

27 herrialdeetako buruzagiak aurrez aurre bildu dira lehen aldiz duela bost hilabetetik. Bi egun dituzte EBko berreskuratze-funtsaren eta aurrekontuaren gaineko diseinua ixteko.


2019-12-12 | dantzan.eus
Umeek gehiago dantzatu beharko luketela diote ikerlariek

Finlandiako hainbat ikerketen emaitzek haurrak mahaietatik altxa eta ariketa fisikoaren eta mugimenduen bidez ikastera bultzatzen dituela irakurri dugu Ukedchat webgunean. Umeek zein helduek gero eta ariketa eta aktibitatea fisiko gutxiago egitea arazo globala bihurtu da... [+]


2019-05-15 | Xuban Zubiria
Eskuin muturraren gorakada
Italiako Legaren esperientzia, Europako liga xenofoboa osatzeko

Maiatzeko europar hauteskundeak begi bistan, Italiako Barne ministro Matteo Salvinik Europako alderdi xenofoboen liga eraikitzeko proposamena luzatu du. Apirilaren 4an zenbait alderdi ultraeskuindarrekin batera Milanen konferentzia egin zuen. Ikusteko dago Marine Le Pen... [+]


Oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko lehenengo faseari ekin diote Finlandian

Herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jasotzeko duen eskubidea, alegia oinarrizko errenta unibertsala, ezarri nahi dute Finlandian, bizitza duina bermatzeko baliabidea delakoan. Lehenengo fase esperimentala abiatu berri dute: 2.000 biztanlek jasoko du... [+]


Bullyingari aurre egitea lortzen ari den metodo finlandiarra ezarriko dute 52 ikastolatan

2009an hasi ziren Finlandian KiVa metodoa erabiltzen, bullying edo eskola jazarpenari aurre egiteko. Erasotzaileen kopurua erdira eta biktimena heren bat jaistea lortu dute. Arreta biktiman edota erasotzailean bakarrik jarri beharrean, talde osoa gidatzen duten arauak aldatzea... [+]


Ikasgaiak ezabatuko dituzte Finlandian

Eskola-orduak materiaka eta ikasgaika banatu ordez, gaitasunak ikuspegi globalagotik proiektuka eta egoera errealetan oinarrituta landuko dituzte ikasleek Finlandian, 2016tik aurrera.


800 euroko oinarrizko errenta unibertsala ezarriko dute Finlandian

Eman beharreko pausoak mahai gainean jarri ditu Finlandiako Gizarte Segurantzak, herritar orok herritar izateagatik gutxieneko diru-sarrera jaso ahal izateko. Hilero 800 euro jasoko lituzke finlandiar bakoitzak, inongo baldintzarik gabe.


Eguneraketa berriak daude