La Salle jakitun zen Patxi Ezkiagak adin txikikoei egindako sexu abusuez, eta ez zuten neurririk hartu

  • El Paísek 24 testigantza jaso ditu idazle eta elizgizon legorretarrak egindako sexu-abusuak berresten dituztenak. Erasoak 8-9 urtetik 17 urtera bitarteko adin txikikoei egin zizkien. 1990. hamarkadan erasoez jakitun ziren Ezkiagaren lankideak, baina zituzten ekintzak salatu.


2024ko ekainaren 21ean - 15:40
Iñigo Ibañez - Goierriko Hitza
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Marisol Zamora izan zen Patxi Ezkiaga idazle eta elizgizonaren sexu abusuak salatu zituen lehen emakumea. Maiatzaren 30ean eman zuen horren berri El País egunkariak. Horren aurrean, Legorretako Udalak publiko egin zuen edozein eratako sexu-erasoak “irmo gaitzesten” zituela, bereziki adin txikikoei egindakoak. Babesa adierazi zion Marisol Zamorari eta hiru neurri hartu zituen: Patxi Ezkiaga Lasari herriko seme kuttun izaera baliogabetzea, Patxi Ezkiaga Kultur Etxea hemendik aurrera Kultur Etxea izendatzea eta haren omenez eginiko eskultura Etxezarreta auzoko parketik kentzea.

Marisol Zamorak Berriari eskainitako elkarrizketan azaldu zuen Ezkiagak bere boterea baliatzen zuela erasoak egiteko: “Zortzi edo bederatzi urte izango nituenean hasi zen. Ez dakit zehazki noiz; haurra nintzen. Argia itzali zuen, eta bere magalean eserarazi ninduen. Ilunpetan geunden, nire familiaren aurrean. Ukitu egiten ninduen. Nire hankak haren hankartean jartzen zizkidan. Hark esan zidan esertzeko, eta, garai hartan, apaiz batek etxean esandakoak indar handia zuen”.

Sexu abusuen jakitun zen La Salle ikastetxeak 1990. hamarkadatik eta horren aurrean ez zuten neurririk hartu, El Paísek jasotako hainbat ikasle ohien testigantzen arabera.  8-9 urtetik hamazazpi urtera bitarteko adin txikikoei egin zizkien sexu abusuak testigantzen arabera.

24 dira El Paísek jasotako testigantzak Ezkiagaren sexu abusuen inguruan. Izaskun Iparagirre, La Salleko Isabako kanpamenduko monitorea izandakoa, zentroari Ezkiagaren gehiegikeriez ohartarazi zuen lehen pertsona izan zen. “Ordenako gainerako anaiek ez zekiten nola gelditu, ikastetxeari kalterik egin gabe”. Udako kanpamenduetan, urtero ikasle berri bat eramaten zuela ere kontatu du, eta arratsaldeetan “bizpahiru orduz desagertzen” zela ikaslearekin. Jarrera horietaz informatzean, arduradunen erantzuna “hitz egin berarekin, ea kasu egiten dizun” baino ez zen. Beste biktima batek kontatu du sexu abusuen berri eman ziotela konfiantza gehien zuten irakasle bati eta horrek “barre egin” zuela. Ezkiaga denboraldi baterako Erromara bidali zuten eta hilabete batzuen buruan zentrora itzuli zen. Izan ere, Marisol Zamorak dio ez dagoela jasota lekualdaketa salaketen eragina izan zela.

Ikastetxean abusuak 1980tik aurrera hasi ziren, ikastetxea mistoa egin zenean. Testigantzek adierazi dute abusuak ohikoak zirela ikasgelan bertan, ikasleak bere gainean eserarazten zituen eta bularrak eta genitalak ukitzen zizkien gainerako ikaskideen aurrean. “Ia beti neskak bakarrik ateratzen zituen”, dio biktimetako batek. El Paísek jasotako testigantza gogorrenetariko batek zera dio: “Zakila tente atera eta bere gainean esertzeko eskatu zidan. Esan zidan: ‘Samurtasunak mundua salbatuko du’”. Horren aurrean biktima korrika atera zen eta horrek ondorio txarrak ekarri zituen. "Nire lanetako bat ere ez zen hautatua izan, gaizki hitz egiten zien nire ikaskideei, alfer hutsa nintzela esanez”. Testigantza batzuek adierazi dute txikitan izandako bizipen horiek gaur egun oraindik ez dituztela gainditu, eta biktima batek bere buruaz beste egiteko saiakerak egin izana aitortu du.

Sexu abusu salaketa gehiago

2020. urtean hil zen Sebastián Grandmontagne, Irungo nobizioen zuzendari espirituala, botereaz baliatu zen adin txikikoak sexualki abusatzeko. Ikasle batek salatu zuen Grandmontagnek sexualki eraso egin ziola eta bere “kurtsoko guztiekin” egin zuela. 120 ikasle inguru ziren. Sexu-kontuetan gidari espirituala eta aditua zela esaten zuen Grandmontagnek eta horrela ikasleei sexuari buruzko galderak egiten zizkien, testigantza baten arabera. El Paisen adierazitakoaren arabera, konfiantzazko monitore baten laguntza bilatu zuen, eskolara gutun bat idazten lagun ziezaion.  Grandmontaigne ez zitzaiola gehiago hurbildu adierazi du, baina Ezkiagak beti bezala jarraitu zuela dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
85 urteko espetxe zigorra eskatu dute Hondarribiko surf irakasle erasotzailearentzat

11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Betharrametik Uztaritzera, ikastetxe katolikoetako indarkeriak argiratzeko lekukotasunak

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea
“Nola da posible irakasleak EHUn jarraitzea? Urteak daramatza erasoak egiten, eta jakina zen”

Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-23 | Euskal Irratiak
Erizainen erdiak genero eta sexu indarkeria jasaten du lanean

Bi erizainetatik batek lanean eraso sexistak jasaten dituela azalerazi du Erizainen Ordenak joan den urte bukaeran egin ikerketak. 21.000 erizainek ihardetsi dute, sektore pribatu, publiko eta liberaletik. Hauetan 2.500 gizonak dira.


Eguneraketa berriak daude