La Polla Records taldea eszenatokietara itzuliko da 2019an

  • Evaristo Páramos buru duen La Polla taldea eszenatoki gainean ikusteko aukera izango da aurten, Hala Bedi irratiak informatu duenez. Taldearen 40. urteurrenarekin batera itzuliko dira zuzenekoetara.


2019ko otsailaren 20an - 14:57

Azken hilabeteetan ahoz aho zebilen zurrumurrua baieztatu da: La Polla taldea berriz ere zuzenean ikusteko aukera izango da 2019an. Hala Bedi irratiak baieztatu du taldearen itzulera eta dagoeneko publikoa da, Facebook eta Twitter kontuak ere sortu baitizkiote.

Sare sozial horietan publikatutako lehen mezuan, La Pollako hiru partaideak agertzen dira eta honako esaldia gaztelaniaz: “Eta ni, hilda nengoena, altxatu naiz. Azken bataila zain daukat”.

Argazkiak La Pollan hasieratik aritu diren hiru kideak erakusten ditu: Manolo Garcia “Sume” (gitarra), Evaristo Páramos (ahotsa) eta Abel Murua (baxua).

Haiekin batera ariko dira taldeak izan zuen azken formazioko beste bi kideak, “Tripi” baterian eta “Txiki” gitarran.

Urtearen amaieran bi bira egiteko asmoa du Aguraingo taldeak, bata Espainiako Estatuan eta bestea Hego Amerikan. Lehenbiziko bira horren barruan, Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian joko dituzten kontzertuez gain, Euskal Herrian ere zita bat aurreikusten da, Bilbon.

Itzulera honi buruzko informazio gehiago emango dute datozen asteetan. Oraindik baieztatuta ez dagoen arren, baliteke martxoaren 13an prentsaren aurrean hitz egitea xehetasun gehiago emateko.

2003an utzi zion La Pollak kontzertuak jotzeari, 1979tik aurrera Euskal Herriko punk eszenako talde esanguratsuenetako bat izan ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Rock Erradikala
2022-09-23 | ARGIA
Hertzainak taldea agertokietara igoko da berriz, agur esateko

‘Azkena gure alde’ izeneko azken bira egingo dute taldeko Gari, Josu Zabala eta Txanpik. Irailaren 29an emango dute xehetasun gehiago.


2021-07-28 |
ROCKAREN SALDA EGOSI ZENEKOA
Umorea da Edorta Jimenezen armarik onena, eta aldarte horrekin kontatzen ditu Europan zehar eginiko bidaian bizitakoak sortu zizkion kezka eta gogoeta sakonenak ere, Txalaparta argitaletxean kaleratutako "Europako mugetan barrena" lanean. 103 idazle pilatu ziren Eurobylon... [+]

2021-07-16 | Izaskun Jauregi
Marino Goñi: «Oraingo musikariek denari diote beldurra»
Familian arnastu zenuen musika txikitatik. Baina musika ikasketarik egin al zenuen?
Nik Irudiaren Zientziak ikasi nituen Madrilen. Frankismo bukaerako garai aztoratu hartan ikastea egokitu zitzaidan. Kaosa erabatekoa zen. Lehenengo urte ia osoa egon ginen greban eta... [+]

Uda gehiagorik ez reggeatoi euskaldunik gabe

Udako jai ibilbidea bukatu da, eta jende askok bere gorputza astindu du reggeatoiaren erritmora. Dantza horiek hauspotu dituen abestietako bat ere ez da euskaraz izan.


Iñigo Muguruza hil da

Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.


Garik eta Josu Zabalak bigarren kontzertu bat ere emango dute Hertzainak taldearen errepertorioarekin

Asteazken honetan iragarri dutenez, Garik eta Josu Zabalak bi kontzertu emango dituzte Hertzainak taldearen errepertorioa joz. Irailaren 26an Bilboko Euskalduna jauregian ematekoak diren kontzerturako sarrera guztiak agortu ondoren, irailaren 25ean beste zita bat jarri dute 80ko... [+]


2019-07-01 | Hala Bedi
Josu Zabalak eta Garik Hertzainak taldearen 38. urteurrena ospatzeko kontzertua iragarri dute

Kontzertua irailean izango da eta Hertzainak taldearen sei diskoetako abestiak joko dituzte eskainiko duten kontzertu "errepikaezinean".


2019-03-26 | Edu Zelaieta Anta
Evaristopediak

Bere itzulera iragarri du La Polla Records taldeak. Interneten sartuta jakin dut 84an atera zuela estudioko lehen albuma (Salve), eta 85ean bigarrena (Revolución). Gogoan dut, artean nerabezarora iritsi gabea banintzen ere, lehen bi disko haietako kantak Gasteizko Plaza... [+]


2019-01-10 | Beñat Sarasola
Kulturaren kaxak

Hitz lodi zaleak gara euskaldunak, gustatzen zaigu politika, gustatzen zaigu estrategia, iraganean galdu omen genuena etorkizunera proiektatzea, eta hura lortzeko urratsak aurrez ondo zehaztea. Kulturan ere halatsu, kinkan dela euskal kultura, gale edo gabe egiteko unea dela,... [+]


2017-06-22 | ARGIA
Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


2017-06-07 | Lander Arretxea
Ion Andoni del Amo, 'Party & Borroka' liburuaren egilea
“Kultura ez da apurtzaile izateko lehen bezain tresna eraginkorra”

Txosna eta jaialdietan beti musika berbera entzuten dela, oraindik ere 80ko hamarkadan sortutako korronteetatik ari garela edaten, gero eta gehiago direla ingelesez sortzen duten musikariak… Tabernazulo (fisiko zein digitaletako) tertulietan gero eta ohikoagoak diren... [+]


Berri Txarrak: “Aragoiko PPren eskaera erabat zentzugabea da”

Berri Txarrak taldeak bere webgunean erantzun dio Aragoiko PPren zentsura saiakerari.


2015-06-24 | Iker Barandiaran
Elena Lopez de Aguirre
"Maitemindu naiz, nolabait, liburuko emakume guztiekin"

Elena Lopez Aguirre Gasteizko kazetari beteranoak musika bete-betean bizi izan duten Euskal Herriko 25 emakumeren bizipenak jaso ditu Neskatxa maite. 25 mujeres que la música vasca no debería de olvidar (Ediciones Aianai / Baga-Biga) liburuan. Batzuk besteak baino... [+]


2015-06-05 | Goiena
Jul Bolinaga omentzeko jaialdia ekainaren 27an Arrasaten

Jul Bolinaga RIP musika taldeko kideari "lagun eta musikari moduan" omentzeko jaialdi handia egingo dute Arrasateko Monterron parkean ekainaren 27an.


Sestaoko alkatearen kanta

Ez dakit zertarako nekatzen garen iritzi, analisi eta interpretazio berriak idazten Sestaoko alkatearen adierazpen arrazisten harira, kasu honentzat beren beregi sortua dirudien La Pollaren La solución final eskura edukita.


Eguneraketa berriak daude