Bi mende iragan diren arren, La Plutónica delakoaren afera ezin da ahanzturaren putzuan desagertzen utzi. La Plutónica-ren historia ezagutzeko 200 urte atzera egiteaz gain, ozeanoz beste aldera jo behar dugu, Montevideora.
José Rosendo eta Valentín Ayllón anaiak inprimatzaileak ziren, 1821ean La Plata ibaiaren beste aldetik Montevideora arribatuak. Aspaldi ez zela, espainolak joanak ziren Uruguaitik, baina brasildarrek okupatu eta inperioari lotu zuten Uruguai “Provincia Cisplatina” izenarekin, uruguaitarren erresistentzia gorabehera. Garai politiko korapilatsu horretan, Ayllón anaiek lan handia egin zuten, Montevideoko bere inprimategitik atera baitziren hainbat berripaper, besteak beste, La Aurora, El Pampero, El Ciudadano; anaien inprimategian argitaratzen ziren horiek guztiak eta gehiago.
Duela 200 urteko ekain-uztailean, egile ezezagun baten –ala batzuen– oda bat, poema politiko luze errimatu bat, argitaratu zuten Ayllón anaiek: La Plutónica, Oda dirigida a Plutón delakoak oin-ohar bat dakar, non zehazten den poema 1816koa dela, espainolak artean Uruguain nagusi ziren garaikoa, alegia. Segur aski, agintari brasildarrekin arazoak saihesteko trikimailu bat baizik ez zen. Egileak –edo egileek– bazeki(t)en ordurako urte anitz igarota gure Gabriel Arestik adierazitakoa: “Poesia mailu bat da” eta mailuaren kiderrari noren eskua heltzen zion zuhurtziaz gorde zuten. Nolanahi ere, zortzi orrialdeko eta hizkera kultuzko poema hori monarkia ororen aurkako poema ironikoa da, baina behar delarik ez ditu hitz gorriak saihesten; lagin bat, 18. ahapaldiaren zati honetan:
“Hasta que la corona renunciando,
el séptimo Fernando
hoy la ciñe absoluta
sin embargo de ser hijo de p...”
Monarkien gehiegikeria eta zentsuraren adibideak ikusteko ez dugu 200 urte atzera egin beharrik, ezta ozeanoz beste aldera jo beharrik ere
Espainiako Fernando VII.aren gaineko oda kritikoa, finean, monarkia guztien kontrako kritika zen, eta agintari brasildarrek ere horrela ulertu zuten. Garai hartan sortuak ziren berripaperak egunkaria kritika politikorako bozgorailu bihurtzea ez zen boteretsu erregezaleen gustukoa izan. Hainbat neurri hartu zituen orduko gobernadoreak, eta errepresioak gogorrago jo zuen, Ayllón anaiek argitaratzen zuten El Febo Argentino egunkaria itxi zutelarik abuztuaren 2an; are, 26an gobernadoreak agindu zuen La Plutónica-ren ale guztiak bilatu eta konfiskatzeko, soldaduak etxez etxe joan behar izan baziren ere, Ley de Imprenta delakoa urratu izana egotzita. Anaiek La Plutónica-ren kontrako errepresioaren ondorioz, inprimategia egun batzuk itxi zuten eta kalte ekonomiko handiak jasan zituzten.
Ayllón anaiak, nahi gabeko biktimak eta, era berean, adierazpen askatasunaren borrokalariak, supituki desagertu ziren motu propio. Nora joanak ote? Ordurako independentea zen Argentinara bueltan, La Plata ibaiaren beste aldera? Ozeanoz beste alde honetara? Batek daki. Gerora, Simon Bolivar askatzaileak berak anaiak bilatzeko agindua eman zuen lagun ziezaioten, baina aurkitu ez.
La Plutónica-ren inguruan biltzen dira hainbat kontu: diskurtsoaren ahalmen iraultzailea eta boteretsuen aldetik jokabide errepresiboa; zentsuraren indar basatia eta horren biktimen pairamen eta irmotasun handia. Zentsuraren gogorra eta inperialisten bortxa gorabehera, uruguaitarrek lortu zuten –ez arazorik gabe– nazio izatea urtebete iraganda, 1825eko uztailaren 18ko konstituzioan jasotzen denez.
Zerendako ekarri orain duela 200 urteko auzi bat, eta gainera, ozeanoz beste aldekoa? Erantzuna komunista portugaldar batek eman digu, Jose Saramago zenak: “Bada esaera bat faltsua bezain arrunta dena: iragana, iragana da, joana da. Baina iragana ez da inoiz joaten; zerbait joaten ez bada, iragana da. Iragana beti dago. Geure buruaren eta besteen memoria gara. Daukagun memoria gara”.
Orain dela 25 urte Egin eta duela hogei Euskaldonon Egunkaria itxi egin zituzten Espainiako Koroaren indar armatuek –eta ez da metafora bat, erreparatu, bestela, Guardia Zibilaren logoaren koroari–; 11 lagun atxilotu, torturatu eta Ayllón anaiek jasan behar izan ez zuten infernua pasarazi. Monarkien gehiegikeria eta zentsuraren adibideak ikusteko ez dugu 200 urte atzera egin beharrik, ezta ozeanoz beste aldera jo beharrik ere.
Josu Jimenez Maia, olerkaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]