La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako protestengatik. Kazetariak “Estatuko estoldek” haren kazetari jardunari emandako “erantzun” gisa ulertzen du kausa, La Directak jaso duenez. Jesús Rodríguezek hainbatetan kolaboratu izan du ARGIArentzat. 

Jesús Rodríguezek Bartzelona Hiria Saria jaso zuen 2019an, "La guerra sucia del agua" erreportajeagatik // Argazkia: La Directa

2023ko azaroaren 08an - 11:01
Azken eguneraketa: 2023-11-09 09:10:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Manuel Garcia-Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuak La Directa hedabideko erredaktore den Jesús Rodríguez, Estatuko estolden aurkako ikerketengatik gehien nabarmendu den Kataluniako kazetarietako bat, inputatzea erabaki du. Tsunami Demokratikoaren jarduerekin lotura izatea egotzi diote. Mugimendu hori 2019an sortu zen, Espainiako Auzitegi Gorenak 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren antolaketaren aurka emandako epaiaren harira: mugimendu ez-biolentoa izan zen eta milaka pertsona desobedientzia zibila praktikatzera eraman zituen, hala nola, Bartzelonako nazioarteko aireportua blokeatu zutenean. Haren aurka egindako protestengatik inputatu dute.

Garcia-Castellonek “terrorismoaren esparruan” kokatu ditu Tsunami Demokratikoak eginiko jarduerak: “Segurtasun indar eta kidego askoren integritate fisikoa arriskuan jarri zuten: manifestariena, bidaiariena, baita instalazioko langileena ere”. Frantziako herritar baten heriotzarekin lotu ditu, protestetako batean bihotzekoaren ondorioz hil zen herritarraren kasua berreskuratuta. 

Jesús Rodríguez kazetariak, berriz, “Estatuko estoldek” haren kazetari jardunari emandako “erantzun” gisa ulertu du auzipetzea, eta haren aurkako “erasotzat” hartu du: “Iturri ugarietatik informazioa lortzeko dudan eskubidearen aurkako eraso zuzena da”.

ERC eta PSOEren akordioa

Aministia-legearen negoziazio betean iritsi da albistea. Oraingoz, ERC eta PSOEk ezarritako akordioan, “heriotza dakarten terrorismo delituak etorkizuneko legearen babesetik kanpo” geratuko liratekeela jaso du La Directak.

Berehalako erreakzioak

Kazetaria inputatuen zerrendan sartu izanak “haserrea” eragin du komunikazioaren eta informazioaren munduarekin lotutako profesionalen eta kolektiboen artean. Besteren artean, Ramon Barnils Kazetari Taldeak, “babes osoa” eman dio kazetariari eta ukatu egin du Tsunami Demokratikoari lotutako ekintzek “terrorismoarekin zerikusirik” zutenik.

Antza, informazioaren arloko zenbait profesionalek ere antzeko jarrerak erakutsi dituzte, besteak beste, Vicent Partal Villaweb-eko zuzendariak edo Enric Borrás Ara egunkariko zuzendariordeak. Hori gutxi ez, Iridía Giza Eskubideen Defentsarako Zentroak honakoa adierazi du: “Kazetari bati terrorismoa leporatzea informazio-askatasunaren aurkako eraso nabarmena da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tsunami Democratic
Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


2020-10-28 | ARGIA
Hainbat lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian, Puigdemonten jarduerak finantzatzen lagundu dutelakoan

Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du asteazken goiz honetan eta "funts publikoak independentismora desbideratzea" egotzita zortzi atxiloketa egin ditu. Bartzelonako lehen instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, Carles Puigdemontek Belgikan egindako... [+]


2020-07-23 | Mikel Eizagirre
Kataluniako 196 pertsona inputatu dituzte Tsunami Democratic-en mobilizazioetan mugako errepidea mozteagatik

“Desordena publikoak” eta “kalteak” egozten zaizkie ikertutako ia 200 pertsonei, eta datozen hilabeteetan deklaratu dezaten agindu du magistratuak.


Eguneraketa berriak daude