Kutxak ez ditu bere gastuak ordaindu Tabakaleran ia bi urtez, EH Bilduren arabera

  • Kutxa Fundazioa Tabakaleran edukitzen ari den jarrera “guztiz desegokia” salatu du EH Bilduk. Finantza erakundea ia bi urtez ezer ordaindu gabe egon da kultura garaikideko zentroan, Amaia Almirallek salatu duenez.


2017ko azaroaren 2an - 05:19
Amaia Almirall EH Bilduko kidea, Kutxaren jarrera salatzeko egindako prentsaurrekoan (argazkia: EH Bildu).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2015eko irailetik 2017ko ekainera bitartean 366.182,44 euroko zorra egin du Kutxak, Tabakaleran ordaindu gabe utzi dituen obligazioengatik. “Uztailean horren zati bat ordaindu zuen baina berriz ez ordaintzeari ekin dio eta dagoeneko, iraileko gastuak barne, 171.228 euroko zorra du, urte bukaerarako 250.000ra ailegatuko dena”, adierazi du Almirallek.

EH Bilduko kideak esan du du Kutxak eraikinaren erabiltzaile den aldetik obligazioak dituela, “hala nola bertan sortzen dituen gastuak hilero ordaintzea, edozein eraikinetan egiten den moduan, alegia. Baina Kutxak ez du ordaintzen, eta etengabe jarrera morosoaren arabera jokatzen ari da”.

Horrela funtzionatzeak Tabakaleraren likideziari eragiten diola ohartarazi du Almirallek, eta Donostiako Udaleko ordezkariak kritikatu ditu jarrera horren aurrean “neurri egokirik” hartu ez dutelako.

Gainera, EH Bilduk gogora ekarri du “finantza erakundeak bere zordunekiko izan duen jarrera halako kopuruekin”, zeharkako erreferentzia eginez hipoteka ordaindu ezinean ari den jendea etxetik botatzeko Kutxak izan duen politikari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tabakalera
2021eko maiatzaren 12
Hasieratik. Zinema feministaren historiak
Mundu ikuskerak proposatze aldera

2020ko irailaren 24
Nestor Basterretxea. Argazkigintzaren bitartez
Bizitza iruditan

2019ko azaroaren 21
Filipa César, artista eta zinemagilea
"Luta ca caba inda": borroka ez da oraindik amaitu

Eguneraketa berriak daude