Galdakaon 67 urteko pentsiodun bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin etxetik botatzeko prozedurak abian dituzte. Arduradunak Kutxabank eta Santander Bankua dira putre funtsekin elkarlanean. Astelehenean egindako prentsaurrekoan Etxebizitza Sindikatuak salatu du egindako negoziazio saiakera guztiei ezezkoa eman dietela.
Galdakaon bi familia etxetik botatzeko prozeduran daude Kutxabank eta Global Pantelaria (Santander Bankuak eta Cerberus Capital Management putre funts estatubatuarrak osatutako elkartea). Etxebizitzarik gabe geratzeko arriskuan daudenak 67 urteko pentsionista bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin dira. Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak Kutxabankekin eta Santander Bankuarekin eta Cerberusekin negoziatzeko saiakerak egin ditu, baina horiek aukera guztiei ezezkoa eman diete, sindikatuak astelehenean prentsaurrekoan salatu duenez.
Hasteko, sindikatuak gogorarazi du ez dela legezkoa 60 urtetik gorakoak etxetik botatzea baldintza ekonomiko kaxkarrak baldin badituzte, kasu honetako pentsiodun galdakaotarraren gisan. Sindikatuak agiriak aurkeztu ditu hori frogatzeko, eta hainbat negoziazio saiakera egin ditu; baina Kutxabankek bere erabakian aurrera egiteko asmo irmoa agertu du. Herritarrek protestak ere egin dituzte bankuaren bulegoaren atarian, "Patxi ez doa inora" lelopean.
Bestetik, Santander Bankuak Cerberus putre funtsarekin elkarlanean hiru seme-alaba adingabeko familia bat etxetik botatzeko prozedura martxan jarri zuen irail amaieran. Etxebizitza Sindikatuak azaldu duenez, kaleratzea ekiditeko alokairu sozialaren inguruan proposamenak egin dizkie, baita bankuak bere jabetzan dituen etxebizitza hutsen bat erabiltzekoa ere, baina Santander Bankuak eta Cerberusek ez dute ezer adostu nahi izan.
Bi familiak etxebizitzaren espekulazioaren biktimak dira, “beste milaka herritar bezala”. Izan ere, sindikatuak jakitera eman du Kutxabankek uda honetan 2.500 hipoteka mailegu utzi zituela putre funtsen eskuetan, jakinda horiek etxebizitzak salerostetik bizi direla eta ez dutela arazorik izango familiak etxetik botatzeko. Berdin Santander Bankuarekin, zeinak Cerberus mundu mailako putre funtsa duen lagun higiezinen merkatuan. Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak bertan ere egin ditu protestak.
Prentsaurrekoan, Gadakaon etxebizitzarik gabe geratzeko arriskuan dauden bi familien kasuak salatzearekin batera, aurrerantzean antolatzear diren protesta eta erresistentzia ekintzetan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Momentuz, iragarri dute datorren abenduaren 15ean manifestazioa egingo dutela, 19:00etan Santi Brouard plazatik abiatuta.
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.