Kaleratzeak Stop plataformak salatu duenez, Kutxabank banketxeak Egiako bi bizilagun kaleratu nahi ditu: 76 urteko Rosario eta bere semea, 51 urtekoa; biek ala biek ezintasuna dute, %54koa amak eta %70ekoa semeak.
Horren aurrean, Kaleratzeak Stopek iragarri du elkarretaratzea egingo duela astelehenean, hilaren 21ean, 11:00etan, Kutxak Garibai kaleko 15. zenbakian duen egoitzaren aurrean, “auzi-jartzaileari eskatzeko etxegabetzea eten dezala eta egoera zaurgarrian dagoen familia hori bere etxebizitzan mantentzea bermatu dezala”. Era berean, “alkatetzaren bitartekaritza” eskatu du Kaleratzeak Stopek, “bankuek eta inbertsio funtsek familia kalteberak beren ohiko etxebizitzetatik bota ez ditzaten arautzen baitu 2015eko irailaren 24ko osoko bilkuraren ebazpenak, Donostia etxegabetzerik gabeko hiria deklaratzen duenak”.
Plataformak azaldu duenez, Rosariok eta bere semeak alarguntasunagatik eta ezintasunagatik pentsioak kobratzen dituzte, eta, guztira, 1.020 euroko diru-sarrerak dituzte hilean. Egora “zaurgarrian” daudela nabarmendu dute, eta euren arazoa “duela 40 urte baino gehiago” hasi zela kontatu dute: “Rosarioren amak etxebizitza xume bat eraikitzen hasi zen bere kabuz, jabeei alokairu apal bat ordaintzen zien bitartean. 2012ko otsailean, Kutxak lursail hori esleitu zuen, jabeek ordaindu ezin izan duten mailegu baten berme gisa. Une horretatik aurrera, Kutxak, lehendik beste demanda bat jarri zuenak, ez du erregularizatu duela 40 urte baino gehiago hitzez adostutako kontratua, 1964ko HEL-k arautzen zituen ‘errenta zaharreko’ izenez ezagutzen zirenak”.
Bestalde, Kaleratzeak Stopek azaldu du errenta zaharreko iraupen mugagabeko kontratuak hauesteko modua kuotak ez ordaintzea edo etxebizitza hori beste bat eraikitzeko eraistea direla. “Kasu honetan, gizarte-zerbitzuen arabera bizigarritasun baldintzak biltzen dituen etxebizitza xumea familia horrek egin, ordaindu eta mantendu du. Eta ez dute etxebizitza Aldakonean, hirigintza-hedapeneko eremu batean, egotearen errurik”, gaineratu dute. Hain zuzen, udalak beste urrats bat eman zuen abenduan Aldakoneako hirigintza proiektua garatzeko, eta Egiako hainbat eragile aurka agertu ziren, espekulatibotzat jotzen baitute.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.