Kutxabankek aurrezki kutxei dagokien Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) -gazteleraz IRPH bezala ezagutzen dena- ezartzen jarraitzen du, legez kontra. 2013ko azaroan instituzioek interes mota hori desagerraraztea erabaki zutenean Zaragozako Stop Dasahucios eta Kutxabankek negoziazioak hasi zituzten, HMEIak kaltetutakoen hipoteka arazoei irtenbidea emateko. Desjabetzeen aurkako plataformak orotariko irtenbideak proposatu baditu ere, Kutxabankek interes mota hori aplikatzen jarraitzen duela salatu du.
HMEIaren edo Euriborraren interesa eranstearen artean diferentzia nabarmena dago. Kutxek ezarritako interesak urtean 5.000 euroko aparteko gastua eskatzen die kaltetutako familiei.
Noiz arte?
2011n urtebeteko epea eman zitzaion kutxen HMEIa ezartzeari uzteko, interes mota horrek bezeroak larriki kaltetzen zituela ikusita.
2013an, interesaren erabilera oraindik ere ohikoa zela eta, uztailean desagerraraztea adostu zuten instituzioek, epe-mugatzat urte bereko azaroaren lehena ezarrita.
Egun, Kutxabankek bere bezeroei interes hori kobratzen die oraindik, eta praktika horrekin jarraituko duela adierazi dio desjabetzeen aurkako taldeari.
Hori dela eta, Zaragozako Stop Desahucios kolektiboak kanpaina berria jarriko du abian, Kutxabankek berehalakoan HMEIa beste interes mota batengatik ordezkatu dezan.
Kutxen HMEIaren zenbait ezaugarri:
Inposatutako klausulak: Bezeroak negoziatu ezin dituen klausulak dira.
Gardentasunik eza: Bezeroak ez zeuden guztiz informatuta klausula sinatu zutenean. Kasu guztietan Euriborrarekiko abantailadun interes modura aurkeztu zitzaien.
Interes tipo manipulagarria: HMEIa kutxek ezarritako interesen bataz bestekoa eginda kalkulatzen da. Horregatik, bankuen mozkinen arabera erraz manipulatu daitekeen interesa da.
Legez-kontra: Kutxabankek kutxa izateari utzi zion 2012an. Egun bankua denez gero, lege aldetik helduleku are eta gutxiago dauka merkatuan egon ezin den eta soilik kutxek erabil zezaketen interes tipoa aplikatzen jarraitzeak.
Informazio gehiago hemen.
Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]
Ikerketa batek Espainiako Estatuko banketxeen eta enpresen 'greenwashing' praktikak azaleratu ditu. Estatu sionistak lur okupatuetan eginiko eguzki-energia parkeen finantziazioan murgilduta dago estatuko finantza-sistema; BBVA eta Kutxabank ere tartean dira.
Komisioak ezabatu egingo dira 30 urtetik beherako guztientzat eta baldintza batzuk bete beharko dituzte kontua eta txartela doan mantendu nahi duten bezero orok. Urtarrilaren 15ean sartuko da araudi hau indarrean.
Kutxabankek inbertsio bankuen sektorean sartzeko pausoa eman du eta akordioa sinatu du sektore horretako Espainiako Estatuko eta Europako eragile nagusienetako batekin, Alantra sozietatearekin. "Enpresen merkatuan" presentzia handiagoa izatea litzateke helburua.
Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.
Kutxabankeko presidenteak finantza entitatearen hurrengo urtetarako asmoak azaldu ditu Cebek Bizkaiko patronalak egindako jardunaldi batean. Bere hitzartzean iradoki du Euskal Herritik kanpo hazteko proiektua duela Kutxabankek, eta horretarako banku pribatuetan eta inbertsio... [+]
Kutxa zerbitzua ez ematea, eskudirutan ordaintzeko zerbitzua ezabatzea eta "abusuzko praktikak" egitea egotzi dizkio Kontsumobidek erakundeari.
Sindikatuek salatu dute gero eta langile gutxiago daudela, presio komertziala handitu dela, eta Kutxabank "talentu handiko" langileak galtzen ari dela baldintza ekonomikoak okertu direlako.
Galdakaon 67 urteko pentsiodun bat eta emakume bat bere hiru seme-alabekin etxetik botatzeko prozedurak abian dituzte. Arduradunak Kutxabank eta Santander Bankua dira putre funtsekin elkarlanean. Astelehenean egindako prentsaurrekoan Etxebizitza Sindikatuak salatu du... [+]
Kutxabankek 2.500 zor "toxiko" saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu... [+]
Belen Bilbao mediku eta militante feministaren, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxearen eta Skolastika literatur proiektuaren ibilbidea aitortuko dute VII. Zirgari Sariek. Martxoaren 7an egingo da sari banaketa, Bilboko BBK Aretoan.
Hiru erreferentzia gune garrantzitsu dira Gipuzkoan eta, fundazioak jakinarazi duenez, haietan egiten diren jarduerak Donostiako Tabakaleran dagoeneko duten 5.600 metro koadroko espaziora eramango dituzte. 2001ean ireki zen Zientzia Museoa 2023an itxiko da.
Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru... [+]
Kaleratzeak Stop plataformak salatu duenez, Kutxabank banketxeak Egiako bi bizilagun kaleratu nahi ditu: 76 urteko Rosario eta bere semea, 51 urtekoa; biek ala biek ezintasuna dute, %54koa amak eta %70ekoa semeak.
Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.