Bi atzapar handi eta itsusi ikusten dira Europako hauteskundeetako emaitzen mapa koloredunei begiratzean. Salviniren Italia, Le Penen Frantzia. Bi atzapar luzeren falangeak, Europar Batasunaren zintzurra estutu nahi eta ezin. “Ez dute lortu”, diote onkeriaz zenbait ahotsek. Okerragoa zirudien panoramak inkestei erreparatuz gero. Akaso egia da, alderdi neofaxistek gora egin dute, baina ez Europako parlamentua baldintzatzeko lain. Salbu gara?
Kontua atzaparrak badira, Kurt Waldheim zenarenak gogoratu behar dira lasaitasun mezuak zabaltzen hasi aurretik. 1986, Austriako hauteskunde kanpaina hastear, eskandalua prentsan: argitaratu denaren arabera Waldheim, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia eta alderdi kontserbadoreko hautagaia, naziekin ibili zen II. Mundu Gerran.
Derrigortuta joan zen soldadu, dio Waldheimek; frontean zauritua izan ondoren ez zuen gauza handirik egin, eransten du. Paperek beste zerbait diote ordea: gaztetatik nazional-sozialisten aldeko, 1942an Kozarako (Jugoslavia) partisanoen masakrean arduradun, 1943an Tesalonikatik (Grezia) milaka judu deportatzen aritua. Gauza ilunak, zikinak, itsusiak, hiltzaile profesionalaren usainekoak. Ruth Beckermann zuzendariak Berlingo zinemaldian zeresana eman zuen iaz Waldheims Walzer dokumentalarekin –Tabakaleran eman dute duela gutxi–. Lan horretan kontatzen da nola erreakzionatu zuen Austriako gizarteak eskandaluaren aurrean: hori dena jakin arren, presidente hautatu zuten.
Historiak gaurkotasun erabatekoa du, Europak oraindik garbitu gabe daukan iraganaren berragerpena erakusteaz gain, ardi larruz jantzitako otsoen kontakizuna delako. Nominalki Waldheim ez zen alderdi faxista bateko kide eta nazi ohia izan arren, milaka herritarren bedeinkapenarekin izan zen Austriako presidente 1992ra arte. Zenbat hautetsi ote doaz orain Bruselara demokrazia besarkatuta eskuin muturra bezain politika oldarkorrak egiteko asmoz? Salviniren eta Le Penen atzaparrak itsusiak dira. Europar Batasunaren neurri konkretu asko ez dira askoz politagoak, marka zuriko alderdiek eginak badira ere.
Uztailaren 2an eratuko da Europako Parlamentuaren diputatuen ganbera. Zatikatze parlamentario handiko testuinguruan, lehenengo aldiz popularren eta sozialisten arteko koalizioak ez du gehiengorik izango. Halere, Europa Berritu (Liberal eta Demokraten Aliantzak hartu duen izen... [+]
Beharbada lehenago izanen ziren, baina hauteskundeak ailegatzearekin batera erreparatu diet nik sare sozialetan. Mapak.
"Zer uste zenuten, iratzartzen zinetenean ez nintzela hor izango?”, gaztigatu zigun Panoramako ilustrazioak. Panorama politikoari irudia jartzen dio astero Adur Larreak. Augusto Monterrosoren “Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba... [+]
Inkestek zentroko koalizioak gehiengoa galdu zezakeela aurresan bazuten ere, azkenean sozialdemokraten, liberal-demokraten eta popularren arteko koalizioak gehiengo osoari eutsi dio Europako parlamentuan.
Honetan izan du zeresanik partaidetzak, %51k botoa eman du, orain bost... [+]
Terni hiri industriala da, Italiako gerriko gorria zenean kokaturik.
Igandeko hauteskunde europarretako behin behineko emaitzak eskuan, goiko grafikoak erakusten du nola geratuko litzatekeen parlamentua. Europako Alderdi Popularreko bloke kontserbadoreak jarraitzen du nagusi izaten, baina 221 ordezkaritik 180ra pasako da. Antzeko zerbait gertatu... [+]
Inkestek zentroko koalizioak gehiengoa galdu zezakeela aurresan bazuten ere, azkenean sozialdemokraten, liberal-demokraten eta popularren arteko koalizioak gehiengo osoari eutsi dio Europako parlamentuan.
Iparraldeko udalerri nagusietan, Baionakoan buruan buru, Macronen inguruan osatutako koalizio zentrista (RM / Rassemblement en Marche) izan da garaile. Europa Ekologista-Berdeak bigarren indarra izan da, aldiz, Martine Le Penen FN inguruko Rassemblement National (RN) mugimendua... [+]
Andoni Ortuzarrek (EAJ) egin duen balorazioa: "Hauteskunde hauek irabazi ditugu inolako zalantzarik gabe, udal, foru eta Europako hauteskundeak. Aurreko emaitzak hobetu ditugu herri eta hiriburu guztietan. Oposizioak jarritako lehia nagusiak ere irabazi ditugu: Laudio,... [+]
Europako Legebiltzarreko hauteskundeak maiatzaren 23tik 26ra egingo dira Europar Batasuneko herrialdeetan. Erresuma Batuan eta Herbehereetan 23an egin zuten bozkaketa; Irlandako errepublikan 24an; Txekiar errepublikan 24ean eta 25ean; Eslovakia, Malta eta Letonian 25ean; Ipar... [+]
Maiatzeko europar hauteskundeak begi bistan, Italiako Barne ministro Matteo Salvinik Europako alderdi xenofoboen liga eraikitzeko proposamena luzatu du. Apirilaren 4an zenbait alderdi ultraeskuindarrekin batera Milanen konferentzia egin zuen. Ikusteko dago Marine Le Pen... [+]
Espainiako Hauteskunde Batzordeak erabaki zuen JxCateko hiru hautagaiak ezin zirela Europako hauteskundeetara aurkeztu, atzerrian ez zutelako atzerritarren erregistroan izena emanda. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, hori ez dela horrela horrela erabaki du eta auzia Madrilgo... [+]
Ciudadanos eta PP alderdiek salaketa aurkeztu zioten Madrilgo Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean JxCaten hautagaitzan hiru politikari erbesteratuok egoteari, argudiatuz ez daudela errejistraturik atzerrian bizi diren espainiarren zerrendan. Puigdemont, Comin eta Ponsatik... [+]