Kurdistango Rojava eskualdean Turkiak hasi duen eraso militarrak kulturari ere eragin dio. Daesh beren lurretatik bidali eta gero kurduek martxan jarritako gizarte demokrata, berdinzale eta anitzaren zutabe nagusietako bat da kulturaren sustapena. Militar turkiarren mehatxuak baina, kolokan jarri du apustu ausart hori. Esate baterako, Rojavako Nazioarteko Film Jaialdia bertan behera utzi behar izan dute. Gerrak zapuztutako ekinaldi horren oihartzuna, baina, mundu guztira heldu da, baita Bilbora ere.
Kurdistan Begiratuz zikloaren laugarren edizioa Rojavako egoera salatu eta elkartasuna adierazteko ekitaldi bihurtu dute antolatzaileek. Azaroko hiru asteartetan, Kurdistanen inguruko hainbat film ikusi ahal izan dira Bilboko Zirika gunean, Rojavako Film Jaialdiaren ikurra lekuko isil dela. Azken eguneko saiora joan gara, emanaldi bikoitza iragarrita baitute.
Lehenengo filma, Azad Evdikê zinemagile kurduaren Sîka Çiya yê Kurmênc, gaurkotasun bete-beteko istorioa da. Armada turkiarrak Rojavako lurretan egin bitartean filmatuta dago, Afrin barrutian. Turkiarrak hurbildu ahala, hiriko eguneroko bizitza nolakoa den erakusten du, etsipenak eta kemenak erdibana hartutako gizarte baten irudi zehatza emanaz.
Turkiarrek suntsitutako herrixketako iheslarien, ospitaleko langileen zein herritar arrunten ahotsak eusten dio filmaren hariari. Gatazkaren alderik gordinena erakusten du Evdikêren dokumentalak, eta, hala ere, Afringo kurduek amore emateko asmorik ez dute.
Bigarren filmak, Iraultzaren haziak delakoak, Euskal Herriko ikuspegia dakarkio Rojavako gatazkari. Durango eta Kobane senidetuta daudenez gero, hemengo lau emakume Kurdistango hiri hartara joan ziren, eta ikasitako guztia batzen du Suargi elkarteak sustatutako filmak.
Bereziki, emakumeek Kurdistango aginte aurrerakoiari esker hasi duten berdintasunerako bideak harritu eta poztu ditu euskal ordezkariak. Hango ordezkari politikoek azaldu diete Emakumeen Legea indarrean jarri dutela, emakume eta gizonen arteko berdintasuna ezarri ez ezik, emakumeak gizartearen parte aktibo bihurtzeko. Kaleetan, gauzak egiten, erabakiguneetan egon behar dira Kobaneko emakumeak.
Kurduen patua beti borrokan aritzea dela dirudi. Rojavan ez ezik, Iranen menpeko Rojalat eskualdean ere bai. Bilboko saioan hitza hartu zuen Maryam Fathik, bere jaioterrian Irango gobernuak hasi duen sarraskia salatzeko. Internet moztuta, komunikabideak etenda... Rojalateko borrokaren berri emateko bidea Fathi eta beste kurdu batzuen lekukotza da. Baikortasunik ez bere hitzetan, “kurduok ez dugu gerrako beste frente bat behar, baina Iranen gauzek hala segituz gero...”.
Ekainaren 23an Turkiako drone batek Kobaneko eskualdean bonbardaketa egin eta hiru emakume kurdu hil zituen: Hebun Mele Xelil, Zehra Berkel eta Emine Veysi. Kobane Herriarekin elkartasuna lantzen duen Durangoko Suargi elkarteak atsekabea adierazi du. Izan ere, hildakoetako bat,... [+]
Ehunka hildako eta ehunka milaka iheslari utzi ditu Turkiaren azken erasoaldiak Rojavan. Giza krisia handitu heinean, galderak ere pilatzen hasiak dira Siriako kurduen etorkizunaz.
Zine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da Bilbon. Kurdistan begiratuz izenarekin, hiru film ikusteko aukera egongo da.
Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago, barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du... [+]
Kobane hiriarekiko nazioarteko elkartasun eguna ospatu da azaroaren 1ean. Elkartasuna adierazteko manifestaldiak izan dira munduko hainbat hiritan, besteak beste: Frankfurt, Bartzelona, Buenos Aires, Madril, Helsinki eta Iruñean.
Michel Allison Kurdistango kongresuko emakumeen ordezkariari harrera egin diote Durangoko udaletxean, eta Kobane hiri kurdua Durangogaz senidetzeko lehen pausoa izan da. Duela pare bat hilabete, Durangaldeko zazpi lagun Kurdistanen egon ziren, eta hortik dator ekimena. Emakume... [+]
Kobanetik Estatu Islamikoa bota ostean, sarean ikusgai daude kurduen poza agerian uzten duten bideoak. Irudi hauek ikusteko gune aproposa da YPG Emakumeen Defentsarako Unitatearen Facebook orria.
Kurduek Estatu Islamiarra kanporatu dute Kobanêtik (Rojava), 132 eguneko erresistentziaren ostean. Borrokan 1.607 pertsona hil dira, gehienak ISISeko kideak, Públicok argitaratu duenez.
Borrokalari kurduek Kobanêko Mistenur muinoa askatu zuten joan den astean,... [+]
Kobanên (Kurdistan) Estatu Islamiarraren aurkako erresistentzia emakumeek gidatzen dute. YPJ Kobanêko komandanteetako batek, Gülistan Kobanêk, elkarrizketa bat eskaini dio Firatnewsi.
Euskal Herrian dago berriro Karlos Zurutuza kazetari freelance-a, Afganistanen, Sirian eta Kurdistanen ibili ostean. Info7 irratian hitz egin du kurduen egungo egoeraz eta Estatu Islamiarraren aurkako borrokaz.
Kobane hiri kurduaren aldeko manifestazioak egin dituzte mundu osoan. Kobane siriaren menpeko Kurdistanen dago, hiru aldetatik Estatu Islamikoak inguratuta dauka eta laugarrenean, Turkiarekin muga egiten du. Bilbon ere manifestazioa egin dute, Herrikolorek egin duen bideoan... [+]
"Kurdistango herriaren aurkako sarraskia gelditu! Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna” lemapean, elkartasun manifestazioa deitu dute larunbatean Bilbon. 12:00etan abiatuko da udaletxetik eta Herri Kurduaren Elkartasun Ekimenak deitu du mundu mailako elkartasun... [+]