Kurdistanen hilabete eta erdi egondako internazionalista euskaldunarekin solasaldia

  • Euskal herritar batek hilabete eta erdi eman du Kurdistanen, bai Rojavan zein Basurren. Hau da, Siriako Estatuaren barruan eta Irakeko Estatuaren barruan dauden eremu autonomoetan. Han herri kurduak bizi duen egunerokoa gertutik ezagutu du: ekonomia berria eraikitzeko ahaleginak, autodefentsa grina eta Turkiaren erailketak.

Gazte kurdu batzuk Turkiako presidente Erdoganen argazki bat erretzen, drone bidezko eraso baten ostean. Argazkia: Jotas
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Entzun elkarrizketa guztia:

Herri kurduari buruzko audio gehiago entzun nahi badituzu, Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak 'Radio Kobane' saioa egiten du Irola Irratian, archive.org eta Ivoox plataformetan ere eskura dituzu.

Erdian, alkandora grisez, Euskal Herritik joandako internazionalista.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


2023-03-20 | ARGIA
HerriBiltzak udaberriko festa ospatu du kurduekin batera eta iraultzaren haziak ereiteari ekin dio

Behe Nafarroako Behorlegin asteburu osoko egitaraua eraman du aurrera herriBiltzak. Larunbatean Parisko Komunaren iraultzaren urteurrena gogoratu dute eta igandean kurduen eta euskaldunen arteko elkartasuna indartzeko udaberriko festa ospatu dute elkarrekin. Bi egunetan erein... [+]


Turkian lurrikarak ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak azalerazi ditu

Anatoliako failak Kurdistanen, Turkian eta Sirian eragindako lurrikarak goitik behera jausi ditu milaka etxebizitza, eta agerian geratu da Recep Tayyip Erdoganen gobernuaren eta eraikuntza sektorearen artean dagoen ustelkeria. Baina baita munduan nagusitzen ari den eredu baten... [+]


Torturak salatu dituzte Kurdistango lurrikara eremura laguntzera joan diren bost boluntariok

Turkiako Poliziak torturatu dituztela salatu dute, eta ondoren, ondasunak lapurtu eta biluzik utzi dituztela hiriaren kanpoaldean.


PKK-k su-etena iragarri du Turkian, erreskate lanak ez oztopatzeko

Cemil Bayik PKK-ko buruak adierazi du helburua erreskate lanak ez oztopatzea dela eta su-etenak "herriaren mina arindu eta zauriak sendatu arte" iraungo duela.


Hildakoen kopuruak 21.500 gainditu du eta kudeaketarekiko haserrea hazten doa

Ostegun eguerdirako 21.500 dira hildakoak Mesopotamiako lurretako historia modernoan izandako lurrikara gogorrenaren eraginez. Mundu osoko herrialde ugari erreskatean laguntzeko taldeak bidaltzen ari dira. Erdoganek esan du eremu kaltetuak ikustera joango dela, bere aurkako... [+]


Hiru milioi sinadura aurkeztu dituzte Europako Batzordean, PKK erakunde terroristen zerrendatik kentzeko eskatuz

Kurdistango Langileen Alderdia (PKK) erakunde terroristen EBko zerrendatik kentzeko kanpaina amaitu da. 2021eko azaroan abiarazi zuten "Kurduentzako Justizia" iniziatiba. Emaitzen arabera, hiru milioi sinadura bildu ditu eta Europako Batzordeari eman dizkio.


Kurdistango Langileen Alderdiaren banderak lehen aldiz konfiskatu ditu Poliziak Espainiako Estatuan

Emakumezko militanteen hilketak salatzeko Bartzelonan egindako mobilizazio baten ostean, Mossos d'Esquadrak PKK Kurdistango Langileen Alderdiko banderak konfiskatu zizkien militanteei, alderdia Europako Batasuneko erakunde terroristen zerrendan ageri delako. Espainiako... [+]


Eguneraketa berriak daude