Kurdistanen aurkako erasoak areagotu ditu Turkiak, gehiengoaren arreta Ukrainako gerran jarrita dagoela probestuz

  • Turkiak operazio militar berria abiatu zuen igandean Bashurren, PKK (Kurdistango Langileen Alderdia) desegiteko argudioarekin. Kurdistango Askapen Mugimenduak salatu du Ukrainako gerraren testuinguruan Kurdistanen aurkako erasoak areagotzen ari dela Turkia, eta horrez gain, balizko gerra zibil bati ateak ireki dizkiola KDP alderdiaren eta Turkiaren arteko kooperazioak.

Kurdistanen aurkako Turkiaren erasoak eta nazioarteko isiltasuna salatzeko urrian Bilbon egindako mobilizazioa (Argazkia: Ecuador Etxea)

2022ko apirilaren 22an - 09:17

Apirilaren 17an Kurdistanen aurkako oldarraldi berri baten berri eman zuen Turkiako Gobernuak. Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak iragarri zuen Claw-lock (erpe-blokeoa) izendatu duten operazio militarra abiatu berri zutela Bashurreko (Hego Kurdistan, Irakeko iparraldea) zenbait eremutan, “helburu terroristen aurka”. Terroristatzat, hala jotzen baititu Turkiako Estatuak PKK (Kurdistango Langileen Alderdia), eta beren esanetan operazio honekin PKK-ko gerrillarien kontrolpeko eremuei eraso egitea dute helburu.

Zehazki, ustez PKK prestatzen ari zen “eskala handiko erasoa” izan da operazio militarra abiatzeko argudioa, Turkiako Defentsa Ministerioak apirilaren 18an argitaratutako oharrean jasotzen denez. Bertan irakur daitekeenez, “PKK/KCK eta bestelako elementu terroristak neutralizatzeko, Irak iparraldetik gure herriaren eta segurtasun indarren aurkako eraso terroristak ezabatzeko eta gure mugako segurtasuna bermatzeko, Nazio Batuen Gutuneko 51. artikuluan oinarritutako gure autodefentsa eskubidearen arabera, Paw-Lock operazioa abiatu da Irak iparraldeko jo puntu terroristen aurka”. Bideo honekin eman zuen operazioaren berri Turkiako Defentsa Ministerioak:

Erresistentzia kaltetzeaz gain, Kurdistanen aurkako Turkiaren enegarren operazioak bestelako helbururik ere baduela iradokitzera datoz hainbat irakurketa. KNKren arabera (Kurdistango Kongresu Nazionala), adibidez, abiatutako “kanpaina militarrak” kurdistango herriari eremua jatea luke helburu: Hego Kurdistaneko Zap eskualdeko zenbait eremu okupatzea, hortik Metîna eta Ava?în-Basyan eskualdeak okupatzeari ekiteko. Apirilaren 20an argitaratutako oharrean zehazten zutenez, “mugaz gaindiko kanpaina ilegal honetan Turkiako Indar Armatuak artilleria astuna, konbateko hegazkinak, dronak eta helikopteroak erabiltzen aritu dira, eta paraleloan gauzatzen ari den lurreko ofentsiban, lurreko indarrak eremu horretara eraman ditu helikopteroz”.

Ponent amb Kurdistan Kataluniako plataformak apirilaren 20an sare sozialetan argitaratutakoaren arabera, erasoa hasi eta lehen bi egunetan aire eta artilleria bidezko 47 eraso zenbatu ziren, HPGak (Kurdistango Herri Defentsa, PKKren adar armatua) publiko egindako datuen arabera. Plataformak adierazi duenez, lehen erasoen aurrean gerrillak lortu du turkiar indar armatuei mendialdeko eremura sarrera eragoztea. Alabaina, azpimarratzen denez, “lurreko erasoa datozen egunetan zehar garatuko dela aurreikusten da”. Horrez gain, plataformak gogorarazi du Turkia ez dela ari bakarrik “Kurdistango mendi libreak” erasotzen, eta etengabe ari dela Rojavako muga-eremuak erasotzen (Siriako ipar-ekialdea).

Operazio militarraren aurrean, apirilaren 19an Irakeko Kanpo Harremanetako Ministerioak Turkiako enbaxadorea hitzartu zuen, Turkiari “ekintza probokatzaileak eta urraketa onartezinak” eten ditzala eskatzeko. Egun bateko tartean Al-Arabiya telebista kateak jasotako Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganen adierazpenek, ordea, balizko erasoen etenaldiari ateak ixten zizkioten: “Erdoganek baieztatu du Turkiak Sirian eta Iraken egiten dituen operazio militarrak jarraituko duela, bere segurtasunari laguntzen diola”.

Kurdistango gerra, Ukrainako gerraren itzalpean hauspotua

Turkiaren azken operazio militarraren aurrean Gera dezagun Kurdistango Turkiaren gerra inperialista! komunikatua plazaratu du Kurdistango Askapen Mugimenduak, eta bertan, besteak beste, beren aurkako erasoak denboran atzetik datozela azpimarratu dute: “Era berean, Siriako iparraldearen eta Rojavaren aurkako eguneroko erasoek etenik gabe diraute”. Alabaina, idatzia hasten du esanez Kurdistango egoera puntu kritiko batera heltzen ari dela eta Turkiaren erasoa nabarmen ari dela areagotzen. Eta horren arrazoietako bat Ukrainako gerraren karira sortutako testuingurua dela ematen da ulertzera.

Kurdistango Askapen Mugimenduaren hitzetan, “maiz esan da Ukrainako gerraren itzalpean Erdoganek areagotu egin zezakeela bere okupazio gerra. Lehendik, mundu guztiaren aurrean gauzatzen zen Kurdistango gerra, berau zalantzan jarri gabe; egun, zuzenean isilarazia eta arreta orotik zokoratua da”. Beste hitz batzuekin esanda: mundu guztiaren arreta Ukrainara bideratuta, Turkiak are zigorgabetasun gehiagoz eraso diezaioke Kurdistango herriari.

Claw-lock operazioaren berri izan baino egun batzuk lehenago, Ukrainako gerrak Kurdistanen eragin zitzakeen albo-kalteez mintzatu ziren Radio Kobane irratsaioan. Los ecos de la guerra de Ucrania en Kurdistán (Ukrainako gerraren oihartzunak Kurdistanen) izendatutako saioan, ondoko irakurketa egin zuten: “Turkiak baliatu dezake Errusiaren ahultasun militar momentua. Eta egungo testuinguruan sortutako eta 80ko hamarkadatik ikusi gabekoa bezalako errusofobia olatuaren aurrean NATOk senti dezake Turkia inoiz baino beharrezkoa duela, eta hortaz haren ankerkeriak eta gehiegikeriak onartuak izan daitezke, orain arte izan diren bezala, edo are gehiago”.

Zentzu horretan, Ukrainako gerrarekin gertatzen ari den Erdoganen zuriketa seinalatu du KNK-k: “Recep Tayyip Erdogan turkiar presidentea Ukrainako gerran bitartekari papera betetzen ari den bitartean, bakegile gisa aurkeztu nahi du bere burua (…) Beste behin, Erdoganen egiazko aurpegia erasotzailearena eta okupatzailearena da, Kurdistanen hainbatetan agerian geratu den bezala”.

“Borondatea eta hedabideak eskura daude, azken asteetan nazioarteko komunitateak Ukrainarekin erakutsitako elkartasunarekin hori egiaztatu dugu. Baina ezin daiteke gerra bat kondenatu eta beste bat isilarazi, zer esanik ez europar herrialdeen arma esportazio masiboekin NATOren armada batek egindako bistako erasoaz ari garenean”, salatu du Kurdistango Askapen Mugimenduak.

Gerra zibil baten mehatxua

Aipatutakoez gain, beste aspektu baten gainean ohartarazpena egiteko ere baliatu du komunikatua Kurdistango Askapen Mugimenduak. Bertan jasotzen denez, Turkiaren azken erasoa hegoaldeko Kurdistanen gobernatzen duen KDP alderdiaren kolaborazioarekin gauzatu da; “aspalditik egon dira prestatzen eta orain abiatu da ofizialki”. Azaltzen denez, apirilaren 15ean KDP alderdiko lehen ministroa Erdoganekin eta MIT Turkiako zerbitzu sekretuko buruarekin bildu zen, eta komunikatua idatzi zuten egunean hegazkin militarrak Kurdistango hegoaldeko base militarretatik ari ziren aireratzen, “baieztatuz Turkiako Estatuaren eta KDPren arteko kooperazioa”. Horrek ekar dezakeena seinalatu dute: “Turkiaren gerrarekin batera, luzaroan kezka eragin duen gerra zibil kurdua antzeman daiteke”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


Sebahat Tuncel
“Ohikoa bihurtu da politikari kurduak espetxeratzea”

Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]


2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


Eguneraketa berriak daude