Zine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da Bilbon. Kurdistan begiratuz izenarekin, hiru film ikusteko aukera egongo da.
Kurdistan begiratuz bertako hiru film eta dokumental eramango ditu Bilbora. Guztiak Bilborrockeko aretoan proiektatuko dituzte astelehenetan. 19:30ean hasiko dira eta 2,5 euro balioko du sarrera bakoitzak.
Azaroaren 6an Sara, Jiyana min her ser bu (Nire bizitza osoa borroka bat izan da) filmeak hasiera emango dio zikloari. Sakine Cansizen bizitza izango du oinarri eta barrutik kontatuko du nolakoa izan zen Kurdistango Langileen Alderdia sortu zuen emakumeetariko baten bizitza. 2013. urtean Turkiako Zerbitzu Sekretuek Parisen erail zuten emakumeak bizitza osoan izan zituen borrokak erakusten ditu dokumentalak.
Bigarren filmeak Radio Kobani du izena eta azaroaren 13an proiektatuko dute. Isolatuta zegoen Kobane herrian Dilovanek zuen irrati saioa nolakoa zen erakusten du filmeak. Bere saioan egiten zituen elkarrizketak, eta herria bere irrati saiotik nola ikusten zuen azaltzen du. Dokumentalean herri horrek jasandako borroka barrutik ikusteko aukera ematen du.
Hirugarren filmea euskaraz izango da. Beste biak kurdueraz dira, gaztelaniaz azpititulatuta. Oraingo honetan Suargi, lau euskaldunen esperientzia Rojavan. Kurdistango herri batean lau medikuk egindako lana ikusteko aukera dago. Azaroaren 20an izango da eta Xabier Ortiz de urbinak zuzendu du.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.