Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kupoari buruzko akordioa adostu dute datozen bost urteetarako. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek 2021era arte dute finkatua urtero Espainiako Gobernuari ordaindu beharko diotena.
Estatuak EAEri transferitu gabeko eskumenak ordaintzen dituzte hiru diputazioek kupoaren bidez eta bost urtero berritzen da teorian. Dena den, 2007tik berritu gabe zegoen, ordaindu beharreko 1.600 milioi euroko desadostasuna zutelako Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Oraingo akordioan, kopuru horretatik 1.400 euro ordainduko dizkio Espainiako Gobernuak Jaurlaritzari, azken honek jakinarazi duenez.
2017rako EAEk 1.300 euroko ordainketa egitea adostu dute, baina Jaurlaritzak enplegu politika aktiboetara 344 milioi euro bideratuko dituenez, azkenean aurtengo kupoa 956 eurotan geratuko da. Kalkulu honetarako erabili dituzten oinarriak baliatuko dituzte, halaber, datozen lau urteetarako kupoa zehazteko.
Kupo likidoaren ordainketarako 2007ko urteko oinarria eta eguneratze indizea ere homogeneizatu dira. Kupo likidoa da batak eta besteak dituzten eskumenak kontuan hartuta egiten den diru kitapena. Espainiako Gobernuaren aurrekontuetan oinarritzen da eta EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da; 2007koa, esaterako, %6,24koa izan zen.
Akordioa maiatzeko bigarren hamabostaldian itxiko da Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mixtoan eta hortik aterako da 2017-2021eko Bost Urtekoaren Lege berria. Ondoren Espainiako Gorteetan onartu beharko da.
Azken egunetan asko entzun da akordioa batetik bestera etorriko zela eta hala izan da. Ezin zen gehiago atzeratu, akordio hau oso lotua baitago Espainiako Gobernuaren legealdi honetako lehen aurrekontuekin.
PPk 170 boto behar ditu aurrekontuak ateratzeko eta EAJrenak ezinbestekoak ditu. Joan den astean amaitu zen osoko zuzenketak aurkezteko epea eta EAJk ez zuen aurkeztu iragarritako osoko zuzenketa. Horrela, oraindik iragarrita ez badago ere, inork ez du zalantzan jartzen EAJk PPren Gobernuaren aurrekontuak onartuko dituela biharko Kongresuko bozketan.
Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka. Hauteskunde-programak erretzeko paperaren parekoak dira... [+]
Independentista sentitzen den edonorentzat oso zaila da onartzea EAEk urtean 950 milioi euro ordaindu behar izatea kupo gisa. Kafesne horri demagogia tanta batzuk botaz gero, esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egunean hiru milioi euro kostatzen zaiela... [+]
"Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. EAJ eta PPren arteko akordioak “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte... [+]
Sindikatu abertzaleak salatu du Espainiako Gobernuak Kongresuan babes nahikorik ez duenean kupoa negoziatzen duela eta, kasu honetan, EAJk “xantaia politikoa” onartu duela.
Euskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak EAJri.
Espainiako Gobernuak eta EAJk kupoaren inguruan sinatu duten akordioa positibotzat hartu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “EAEren eta gainontzeko erkidegoen arteko adostasunean oinarritutako autogobernuaren aldeko apustua indartzen duelako”.
Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.