Kuotak, ikastoletan


2025eko otsailaren 20an - 13:10

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan derrigorrezko galdera da noiz arte jarraituko dugun kuotak kobratzen. Gai honi buruz irakurri dugun azken berria EAEko Arartekoak egindako txosten bati buruzkoa izan da, zeinaren arabera, gure ikastola batek, Donostiako Zurriola ikastolak, “kuota irregularrak” kobratzen ei ditu, “doakoak izan beharko luketen zerbitzuengatik”.

Beste ezer baino lehen baieztapen bat egin nahi dugu: Ikastolontzat hezkuntza-eskubideak unibertsala izan behar du eta horrek esan nahi du edonork eta mundu guztiak izan behar duela eskubide hori gauzatzeko aukera.

Eta Ikastolok norabide horretan egiten dugu lan.

Ikastolok ez gara administrazioaren jabetzakoak, herritarren jabetzakoak gara eta administraziotik finantziazioa jasotzen dugun arren, ez gaitu %100ean finantzatzen. Horrela balitz, bere jabetzakoak ginateke eta ez gara horretarako sortuak izan.

Gaur gaurkoz, administrazioak itunen bidez gure ohiko jardunaren %70 finantzatzen du, eta gainerako %30a gure kabuz finantzatzen dugu. Horretarako egiten ditugu Ikastolen Jaiak, Tanta ekimena, txosnak jartzen ditugu herri askotan, zozketak antolatzen ditugu, auzolanean egiten ditugu hobekuntza lan asko eta gure bazkideei (guraso zein langile) ekarpen ekonomikoa ere eskatzen diegu.

Irakasle gehienek soldata zuzenean jasotzen dute Hezkuntza Sailetik. Ez guztiek. Eraikinaren mantenurako, hornidurak ordaintzeko, garbiketarako eta funtzionamendurako diru-kopuru zehatz eta itxi bat jasotzen dugu. Berdin dio nolakoa den eraikina (zaharra, handia, eraikin bat baino gehiago…) eta zenbatekoa den gure gastua.

Ikastolok administrazioak finantzatzen ez dizkigun kontzeptuak eta jarduerak garatzeko jasotzen dugu bazkideen ekarpena. Inoiz ez administrazioak finantzatu ondoren gainfinantziazioa lortzeko

Edozein eskolak (baita Ikastolok ere) dituen hainbat figura ez dizkigute ordaintzen: IKT arduradunak, esaterako. Administrazioko langileen kasuan ere diru-kopuru zehatz bat ematen digute. Berdin dio zenbat jende daukagun administrazioan lanean, berdin dio langile horien soldata zein den eta antzinatasuna nolakoa den. Diru-kopurua itxia da.

Jangelako, garraioko eta eskolaz kanpoko langileen soldatak oso-osorik geuk ordaintzen ditugu. Baita garraioko beste gastuak, jangelako menuak eta abarrak ere; eta edozeinek daki kostu horiek guztiak erabiltzaileei egotziz gero, ez litzatekeela bideragarria izango.

0-1 urteko eskaintza daukagun Ikastoletan dirulaguntza jasotzen dugu. Inondik inora kostua estaltzen ez duena.

Zer esanik ez eraikinetan egin beharreko inbertsioen inguruan. Noizean behin (bost urtean behin, gutxi gorabehera) Eusko Jaurlaritzak ateratzen duen konkurrentziazko dirulaguntza bati esker inbertsioak egiteko eskatutako maileguen %40-50 finantzatzen ditugu. Dirulaguntza hori irakaskuntzako kooperatiba guztientzat da.

Euskadiko Eskola Kontseiluaren azkeneko txostenean (Hezkuntza Euskadin 2021-2023 Txostena) ageri da 2019-20 ikasturtean ikasleko 7.073 euroko gastua izan zuela Eusko Jaurlaritzak sare guztiak aintzat hartuta, eta sare publikoa bakarrik aintzat hartuta gastua 9.868 eurokoa izan zela. Horrek esan nahi du sare publikoko ikasle bat itunpeko sareetako bat baino 5.590 euro gehiago kostatu zitzaiola Eusko Jaurlaritzari. Eskolen beharrak, aldiz, antzekoak dira sare batean zein bestean.

Beraz, ezinezkoa da baldintza horietan gure bazkideen esfortzurik gabe (ekonomikoa, denborarena…) aurrera ateratzea.

Ekarpen ekonomiko hori ahal duenak bakarrik egiten du eta hori horrela dela bermatzeko mekanismoak ditugu. Izan diru-sarreren araberako kuota progresiboak Ipar Euskal Herrian, edota beka-sistema propioak Hego Euskal Herrian. Ekarpen ekonomiko hori egin ezin dutenen ekarpena elkartasunez estaltzen dugu ahal dutenen artean.

Bestalde, beste herri mugimendu asko bezala, sarea gara, eta sare horri ere egiten diogu ekarpen ekonomikoa. Gure bazkideek egindako diru-ekarpenari esker lagundu diegu aurten Tuterako, Lodosako, Argantzungo eta Seaskako Ikastolei. Ekarpen hori gabe ez legoke Ikastolarik herri horietan.

Gure talde-izaerak ere baditu beste hainbat ertz: hezkuntza-komunitate osoaren esku jartzen dugun ikasmateriala sortzen dugu, euskal gizartearen esku jarri dugun Hezkuntza Marko Orokorra landu dugu, euskal curriculuma sortu genuen eta eguneratzeko zorian gaude… Gure egitekoa ere bada hezkuntza-sistemari gure ekarpena egitea eta horretara ere bideratzen ditugu gure xoxak.

Bada argitu nahiko genukeen beste kontzeptu bat: kuota irregularrak / kuota ilegalak. Zenbaitzuk gure izena eta izana zikintzeko borondateak bultzatuta “kuota irregularrak/ilegalak” kobratzen ditugula esaten dute. Hori gezurra da. Gezur borobila. Ikastolok administrazioak finantzatzen ez dizkigun kontzeptuak eta jarduerak garatzeko jasotzen dugu bazkideen ekarpena. Inoiz ez administrazioak finantzatu ondoren gainfinantziazioa lortzeko. Ikastoletako batzarretan aztertzen eta onartzen diren diru-ekarpenak legalak, beharrezkoak eta zilegi dira.

Euskal Herrian ondotxo dakigu zer den proiektu bat auzolanean eta gure diru-ekarpenarekin aurrera ateratzea. Zenbat ekarpen, kuota, harpidetza… ordaintzen ditugun hainbat herri proiektu aurrera atera daitezen. Gurea horietako bat da eta izango da.

Horratx, bazkideok egiten dugun diru-ekarpenaren arrazoia eta zertarakoa.

Nekane Artola eta Agurne Barruso
Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta zuzendari nagusia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Eguneraketa berriak daude