“Kulturgileak gara, ez poliziak”

  • Eusko Jaurlaritzak pandemiari aurre egiteko hartu dituen azken erabakien gainean kezka adierazteko testua zabaldu dute hainbat kulturgilek, eta desadostasuna adierazteko "kontzientzia eragozpenaren bidea" jorratu nahi dutela diote. Honezkero 4.000 lagunek egin dute bat adierazpenarekin.

Donostiako Doka aretoan egindako kontzertu bat. Argazkia: Musika Zuzenean

2021eko abenduaren 24an - 10:10
Azken eguneraketa: 11:14
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kulturgileakgara.info webgunean sareratutako testuan azpimarratu nahi izan dute tailerretako gidariak, diziplina askotako sortzaileak, kultur eragileak, aretoetako langileak, kultur elkarteetako kideak, ikusleak, ikasleak eta beste direla kulturgileak, baina "ez epaileak, ez poliziak, edo zigortzaileak".

COVID pasaportea ezarri zutenetik jendarte hausturak eta kaleko giro-txartzeak abiadura bizian zabaltzen ari direla-eta, bereziki larria iruditzen zaie kultur ekimenetan herritarrek beste herritarren gainean kontrola ezarri behar izatea.

Kultur balioak sustatzen eta "komunitatea sendotzearen, saretzearen, elkar-ezagutzaren eta komunikazioaren alde" lanean ari direla diote, horregatik "arau berriak balio horiekin zuzenean talka egiten duela" iruditzen zaie, haustura eragiten duelako eta jendartearen zati bati kultura jasotzeko eskubidea murriztu egiten diolako. Gogora ekarri dute pandemia hasi zenetik kultura segurua dela aldarrikatu dutela behin eta berriz, eta horregatik ez dutela ulertzen Urkulluren gobernuak hartu duen erabaki hori.

Hala, Eusko Jaurlaritzari herritarrek kultura jasotzeko eskubidea bermatzea eskatu diote, baina gogoeta eta eskaera berdin-berdina Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erakunde publikoentzat ere baliagarria dela adierazi dute.

Pandemiak sortutako egoera konplexuari elkarrizketa sozialaren bidetik aurre egitea lehenesten dute sinatzaileek eta ez "ezinegon soziala" handitzea. Elkarrizketa eta elkar ulertzeko deia egin nahi izan dute manifestuaren sustatzaileek, eta egoeraren gordina ikusita kontzientzia eragozle izateko eskubidea lehen lerrora ekarri nahi dute.

Manifestua sinatu dutenen artean daude Uxue Alberdi eta Agin Laburu bertsolariak, Amancay Gaztañaga eta Oier Guillan antzerkigileak, Eider Rodriguez, Edorta Jimenez Ormaetxea, Gotzon Barandiaran eta Iñaki Segurola Amutxastegi idazleak, Joseba Irazoki, Mikel Kazalis, Koldo Soret, Mixel Ducau eta Maite Larburu musikariak, Klara Badiola aktorea eta beste kulturzale, sortzaile, teknikari, antolatzaile eta kulturazale asko. Albiste hau idazten amaitzean 4049 lagunek egin dute bat eskaerarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika kulturalak
Urdaibaiko Biosfera Erreserba kontserbatzeko 1.300.000 sinadura lortzeko kanpaina abiatu dute

Seo/BirdLife GKEak eta Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bultzatzen dute ekimena, eta sinadura kopuruak Bilboko museoak urtero dituen bisitarien zenbatekoari erreferentzia egiten dio. Zehaztu dute “inpaktu kritiko eta itzulezinak” eragingo lituzkeela Urdaibiako... [+]


Urdaibaiko Guggenheimek eta Donostiako Santa Klara uharteak bandera beltza jaso dute, iaz bezala

Ekologistak Martxan elkarteak bandera beltzak banatzen ditu urtero, kutsaduragatik eta kudeaketa txarragatik. Getariako makrogranjak eta Leioako Lamiakoko padurak jaso dituzte beste bi banderak.


Tabakaleran diziplina anitzeko ‘Atenea’ espazioa zabalduko du Kutxak 2026an

Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan dituen 6.300 metro koadroak erabiliko ditu Kutxa Fundazioak espazio berriarentzat eta 15 milioi euroko aurrekontua du proiektuarentzat. 2026ko udazkenean ireki asmo dute Atenea, eta hori baino lehen itxiko dute Miramongo... [+]


Urdaibaiko Guggenheima konkretatu gabe, Juan Ignacio Vidartek utzi egingo du zuzendari kargua

Urtearen amaieran utziko du ardura postua. Zuzendaritza berritzeko prozesua jarriko dute martxan. Vidartek 32 urte pasatu ditu Bilboko Guggenheim museoko zuzendaritzari lotuta.


Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


Donostiaren Kontenedora
Sorkuntzari trabak, kultur hirian

Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioak ez du estreinako urterik onena izan: bederatzi hilabetez itxita egon da, burokraziaren katramiletan harrapatuta. Udalak ezarritako trabak azaldu dituzte. Abokatu eta arkitekto artean aritu ostean, baina, badirudi... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri dute Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi du proiektua geldituko dutela 2024 eta 2025ean. Bilboko Guggenheim museoko patronatuak proiektuaren “bideragarritasuna” aztertu nahi du. Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren esanetan, etena ez da "onargarria"... [+]


2023-12-28 | Iñaki Barcena
Busturialdea, nora zoaz?

Joan den urriaren 28an manifestaldi jendetsua egin zen Gernikan. Aspaldiko partez, 1987an bonbardaketaren 50. urtemugaren harira egindakotik, agian, handiena. Berton,  instituzio politiko zentral, autonomiko eta probintzialetik babestutako Guggenheim museo proiektu... [+]


Eguneraketa berriak daude