Euskarazko sorkuntza aldarrikatzea helburu, Jalgi ekimenaren lehenengo edizioa ospatu dute Aiaraldean; joan den astelehenean hasi eta larunbata bitarte hirurogei jarduera baino gehiago garatu dituzte eskualdeko bederatzi udalerrietan.
Astebeteko egitarauari bukaera emateko, egun handia ospatu zuten larunbatean Laudion.
Goizetik gauera, antzerkia, dantza, haurrentzako ikuskizunak eta musika emanaldiak izan ziren Aiaraldeko hiriburuan. Gaueko kontzertuetan, Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre, Uluka, Gorka Urbizu, Aguxtin Alkhat, Hesian, Anari eta Garilak 26 igo ziren oholtzara.
Euskal sortzaileak zertan ari diren erakutsi nahi izan dute antolatzaileek, "kulturgintza osoaren mapa bat eskaini", talde sustatzaileko Gotzon Barandiaranek Aleari azaldu dionez.
Izan ere, hainbat gabezia antzeman dituzte euskarazko kultur ekoizpenari lotuta eta horietatik, bi aukeratu dituzte aurten: komunikazioa eta transmisioa. Horien inguruan proposamen zehatzak mahai-gaineratu eta datorren urtebetean zehar jorratu nahi dituzte eragile gehiagorekin batera, "guztion artean euskal sorkuntzaren aldeko estrategia komun bat abiatzeko".
Euskal kulturaren plaza ibiltariak Aiaraldea utzi eta beste txoko bat bilatuko du hurrengo urtean.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Jalgi ekimenaren barruan euskal kultura nola komunikatu eztabaidatu da ostegunean. ARGIAtik begirada hau eskaini dugu.
Maiatzaren 26an eta 27an euskal sorkuntzaren transmisioa eta komunikazioaren inguruan hausnartzen ari dira Jalgi jardunaldietan.
Maria Rivero Campo (Balmaseda, 1979) eta Gotzon Barandiaran Arteaga (Larrabetzu, 1974) buru-belarri ari dira Aiaraldean egingo den Jalgi plaza ibiltariaren antolakuntzan lanean. Egitasmoak astebete iraungo du, eta 65 kultur ekitaldi eskainiko ditu.
Irailaren 23tik 28ra Jalgi ekimena ospatuko da Aiaraldean, euskarazko kultur-sorkutza ikusgarri egiteko. Ekimena zergatik antolatu duten azaldu du Gotzon Barandiaranek (Larrabetzu, 1974).
Maiatzaren 23tik 29ra Arabako eskualdeko bederatzi herrietan programazio kultural zabalarekin batera eztabaidarako emango duten jardunaldiak antolatu dituzte, komunikazioa eta transmisioa ardatz hartuta.