Kulturaniztasunari erantzunak euskal eskoletan


2021eko maiatzaren 05ean - 10:18
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur egungo euskal gizartea kulturalki oso askotarikoa da, jatorri ugaritako pertsonak bizi dira udalerrietan, eta gure ikastetxeek kulturaniztasun hori nabaritu dute; izan ere, azkenengo ikasturteetan ikasle atzerritarren matrikulazioak nabarmen igo egin dira. Eusko Jaurlaritzak EUSTATen argitaratutako azken datuen arabera Euskadin 2020an Unibertsitatetik kanpoko Araubide Orokorreko Irakaskuntzetan matrikulatutako Espainiako nazionalitaterik gabeko ikasleak 38.661 ziren, horri gehitzen badiogu Espainiako autonomia erkidego desberdinetatik etorritakoak eta gure lurraldean dauden etnia desberdinetako ikasleak, aniztasun kulturala agerian dago hainbat euskal eskoletan. Horregatik, aipatutako egoerari erantzun eraginkorrak emateko premia dago; hain zuzen ere, euskal hezkuntza curriculumak (Heziberri) ez du inolako printzipiorik zehazten kulturaniztasuna kudeatzeko. Hortaz, hezkuntza sistemaren partaidetza osoa ezinbestekoa da, irtenbide bat bilatzeko ikasle guztien integrazioa zein haien kohesioa eta elkarbizitza ahalbidetzeko.

Lehenengo eta behin, egoerari aurre egiteko abiarazi beharreko ekintzak azaldu aurretik, kontzeptu batzuk argitzeko beharra dago; izan ere, maiz erabiltzen ditugu, baina haien esanahia ez da zehaztasunez ezagutzen.

Alde batetik, kulturaniztasuna gizartean dagoen aniztasun etnikoa, nazionala, linguistikoa, erlijiosoa eta sozioekonomikoa da eta lurralde batean kultura askok bat egitearen ondorioa da, nahiz eta kulturen artean erlaziorik egon ez. Hala ere, egoera horrek ez dakar aberastasunik ez norberarentzat, ezta ere giza taldeentzat, hain zuzen, elkarreraginik ez dagoelako kulturen artean.

Beste alde batetik, integrazioaz edo gizarteratzeaz hitz egiten dugunean, asimilaziora jotzeko joera dago. Oharkabean, gizarte homogeneo bat eraikitzeko prozesu bat ezartzen da eta etorkinak gizarte hartzailean egokitu eta moldatzen dira, beraien jatorrizko kulturaren berezitasunak alboratuz.

"Euskal Herriko hezkuntza curriculumak Kulturarteko Hezkuntza barneratu behar duela ikastetxeetan bizikidetza bermatzeko"

Ondorioz, irtenbide eraginkorra euskal eskoletan garatzeko Kulturarteko Hezkuntza metodoa da. Izan ere, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea –UNESCO– egindako hainbat ikerketak frogatu dute Kulturarteko Hezkuntza dela kulturazniztasunari erantzuteko hezkuntza eredurik eraginkorrena. Kulturarteko Hezkuntzaren oinarria dinamikotasuna da, kultur taldeetan erlazio ebolutiboak sortzen baitira. Elkarrekintza kooperatiboko jarduerekin, ikasleek elkarreraginak sortzen dituzte, tolerantziazko, ulermen eta elkartasunezko jarrerak azalduz. Ildo horretatik, Ikastetxeek kultura desberdinekiko errespetuzko eta integraziorako jarrerak gauzatu behar dituzte eta gure curriculumeko ikasgai guztiek garrantzi handia izan behar dute helburu horietan; baina, Heziberrik kulturartekotasun printzipioak oso gutxitan aipatzen ditu. Aipatzekoa da adibidez, Konpetentzia motorraren bigarren osagaia txostenaren hasieran azaldutako kulturartekotasun terminoari egiten zaion erreferentzia. “Jokabide motorra erabiltzea norberaren kultura-nortasuna sendotzeko, herriaren balioak indartzeko, eta kulturartekotasuna eta intrakulturalitatea onartu eta balioesteko”. Hala ere, eskas geratzen da eta hezkuntza arlo eta gaitasun guztiak bereganatu behar ditu. Horregatik, Euskal Herrian ezartzeko eredu bikaina litzateke XX. mendearen amaieran arrakasta handiarekin Kanadako Estatuaren menpe dagoen Quebeceko herrialdeak bere hezkuntza sisteman garatutako Kulturarteko Hezkuntza. Quebecek, Euskal Herriak bezala, berezko hizkuntza eta kultur nortasunak ditu, jatorri ugariko biztanleak bizi dira bertan eta juridiko zein politikoki eskumen mugatuekin, Estatu baten legeen agindupean dagoen lurraldea da. Hori horrela, Kanadaren integrazio prozesutik desberdintzen da Quebeceko hezkuntza curriculumaren baitan dagoen kulturen arteko hezkuntza programa. Izan ere, kulturalak baino hiritarragoak den irizpideak azpimarratzen ditu eta asimilazioaren aztarnak lausotzen dituen printzipioak lantzen dira. Hain zuzen ere, kulturen arteko trukeen lanketaren bidez neurriak hartzen dira arrazakeriari, intolerantziari eta diskriminazioari aurre egiteko. Goraipatzekoa da frantsesaren ikasketa ez dela asimilazio neurri bat, baizik eta berdintasunerako eta integraziorako baliabide bezala erabiltzen dela. Hori dela eta, adibide hori gure lurralderako balio du eta euskarak antzeko papera jokatu beharko du euskal hezkuntzan. Esaterako, euskara eta euskal kultura integraziorako, partaidetzarako eta aukera-berdintasunerako elementu nagusitzat hartzea eta ez gehiengoaren ezaugarri gisa ikustea, baizik eta Euskal Herriko biztanle guztien ezaugarri gisa, jatorria edozein izanik ere.

Beraz, aipatutakoa kontuan hartuta euskal hezkuntza curriculumak barneratu behar ditu hezkuntza mailan ezarri beharreko proposamen kulturalak, irakasleon formakuntza, trebakuntza, hezkuntza metodoak edo material pedagogikoak. Zeregin bat dago kulturartekotasuna barneratzen duen curriculum eraginkor bat garatzeko. Lanketa horren bidez, ikasleen ikuspegi kultural desberdinen ezagutzak landu, bazterkeria soziolinguistiko eta kulturala deuseztatu eta eskola porrota saihestuko da ikastegietan. Horretarako, irakasleriak kultur arteko printzipioak landuta dituen curriculum batekin euskarri bat izango du ekintzak eraginkortasunez ikertzeko, diseinatzeko, praktikara eramateko ikasgelara jatorri anitzeko ikasleen elkarkidetza eta kulturen integrazioa, eta ikastaldeak bateratzeko.

Laburbilduz, mundu globalizatu batean bizi gara, non oso kultura eta ohitura desberdinak uztartzen diren. Honek ondorio asko dakartza: ikasleak kultura eta ohitura desberdinak dituzten ikaskideekin elkartzen dira, eta honek eragin handia izan dezakete haien hezkuntza garapen prozesuan. Argi dago, Euskal Herriko hezkuntza curriculumak Kulturarteko Hezkuntza barneratu behar duela ikastetxeetan bizikidetza bermatzeko. Horretarako, beharrezkoa da euskal kultura eta euskara eskoletan erabiltzea ikasleen kulturen arteko elkargunerako, integraziorako eta berdintasunerako baliabide moduan eta ez kultur asimilazio neurri bezala. Guzti horrekin, Euskal Herriko hezkuntza kosmopolita izango da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Bi minututan galdutako elkarrizketak

Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!

Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]


2025-03-13 | Josu Iraeta
Herri aske izango bagara

Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.

Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]


Etxebizitza hutsak eta jabetza-eskubidea, eskuineko mantrak desmuntatuz

Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Ongi etorri, Judimendi eskola

Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]


Hezkuntza Departamentuari ikasgelak ituntzeko plangintza bidezkoa eta legala eskatzen diogu

2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.

Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


Eguneraketa berriak daude