Bizilagunak: “Aurreiritziak eta estigmak hausteko” bazkariak

  • Azaroaren 17an Bizilagunak egitasmoa antolatuko dute. Etorkinak, errefuxiatuak eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban –Bizkaian eta Gipuzkoan ere antolatuko da egitasmoa–. Nazioarteko kultura desberdinetik etorritako jendeen arteko egun berezi honek laugarren aldia izango du aurten.


2019ko urriaren 31n - 00:17
Bizilagunak egitasmoaren barruko bazkari bat. Irudia: Nora Reyes

Angelines Ortiz de Arrizabaleta (Agurain, 1957) eta Nora Reyes (Neyba, Errepublika Dominikarra, 1961) Bizilagunak proiektuaren aurreko hiru edizioetan aritu dira nazioarteko kulturak ezagutzen Agurainen. Beste pertsona batzuekin izandako hartu-emanaren inguruan eta bakoitzaren esperientziaren inguruan mintzatu dira.

Zein helburu ditu Bizilagunak proiektuak?

Angelines Ortiz: Helburua, proiektuak dioen bezala, bizilagunak sortzea da. Sare bat sortzea dugu helburu, kultura desberdinen arteko lotura egitea da asmoa. Aurreiritziak eta estigmak hausteko sentsibilizazio lan bat da.

Nora Reyes: Ez dugu bi familia edo bi lagun talderen arteko bazkari bat antolatzen soilik. Bazkari horren bitartez, aurrerantzean harreman horiek mantendu eta kultur aniztasunari bidea eman nahi diogu. Bizikidetzari bidea ematen die bazkari horiek.

Zer ekarpen egiten dizue egitasmo honek?

N.R.: Herriarentzat aberasgarria da egitasmoak ematen duen fruitua. Bertakoak eta kanpotik datozenen arteko erlazioa estutzen laguntzen du. Anfitrioi zein gonbidatu papera interesgarriak dira. Ni bi aldeetan egon naiz.

A.O.: Nik ere anfitrioi zein gonbidatu papera izan dut. Bazkari horiek kalean hitz egiten ez diren gaien inguruan eztabaidatzeko edo ideiak partekatzeko balio dute, alde horretatik oso interesgarria da. Laguntasunak sortzen dira, gainera.

Aguraindarrek eta euskal herritarrek zenbaterainoko inplikazioa dute?

A.O.: Uste dut euskal herritarrak erantzun ona ematen ari direla. Nazioarteko kulturekiko interesa badagoela pentsatzen dut, eta urteak aurrera joan ahala, gero eta euskal herritar gehiagok ematen dute izena. Baina ez da egun batetik bestera aldatzen den joera bat.

N.R.: Inplikazio gutxiegi dute, akaso. Baliteke hor jarri behar izatea indarra datozen edizioetan. Nazioarteko jende ugari biltzen gara, baina nik behintzat hemengoen jende falta ikusten dut. Espero gorantz joatea kopurua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


“Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala”

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Rosario Palomino, Peruko katalana
“Kanpotarrari gaztelaniaz egiten badiogu, esaten ari gatzaizkio katalanak ez duela garrantzirik”

Rosario Palomino Liman (Peru) jaio zen eta 30 urtetik gora daramatza Bartzelonan bizitzen. Katalanez erraz egiten du, eta hala ere, katalan hiztunek gaztelaniaz egiten diote, kanpotar itxura duelako. Badaki errespetuaren izenean egiten diotela gaztelaniaz, baina bera... [+]


Euskal Herriaren koloreez

Eskerrak euria iritsi den azkenean: nola eutsi hain berde, bestela, Euskal Herriari…!”, diote. Eta badu egiatik. Baina gure amaren herrian teila-kolore iluna hartzen du lurrak euria egiten duenean, oso argi ez balego bezala zer dagoen zerez eginda: teilak lurrez ala... [+]


Elkartu ezinaz
Egoera larria? Norentzat da egoera larria? Nori axola zaio ba? 2018ko azterketa, ikerketa eta inkestek euskalduna bere kulturgintzari bizkarra emanda bizi dela frogatuta, nori inporta zaio?

Zenbat kostatzen zaigun elkartzea bota zidan lagunak, eguna argitu berritan,... [+]


2019-09-11 | Aiaraldea |
“Munduko emakumeen janak Aiaraldean” antolatuko dute lehenbizikoz, kulturartekotasuna eta ahizpatasuna saretzeko

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo lantaldeak "Munduko emakumeen janak Aiaraldean" dinamika abiatu du. Ostiralean egingo dute aurkezpena Amurrioko Kultura Etxean, 18:00etan.


Gizatasunaren alde eta neofaxismoaren aurka, ‘herrien besarkada’ egin dute

Europako hainbat txokotan egin dute ekitaldia, EBren migrazio politikak salatu eta migratzaileek libre ibiltzeko eta harrera jasotzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko. Euskal Herrian, Durangon, Donibane Lohizunen, Miarritzen eta Hazparnen bildu dira herritarrak.


Eguneraketa berriak daude