Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

  • Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


2025eko urtarrilaren 03an - 07:00
Ostiralean 'Jantzari' dokumentala ikusteko aukera izanen da.

Berako Goldatz talde feministak Kultur transmisioa feminismotik zikloa antolatu du urtarrileko lehen astebururako. Herriko besta eta ohituretan emakumeek duten paperarekin kezkaturik, dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia antolatu dute, honen inguruan hausnartzeko. Horrela, ortzirale honetan (urtarrilaren 3an), Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan, 17:30ean. Biharamunean berriz, urtarrilaren 4an, Maggie Bullen antropologoarekin batera, solasaldia izanen dute Berako bestetako tradizioak aztertzeko asmoz.

Goldatzek Maggie Bullen antropologoa deitu du Berako bestetako tradizioen inguruan hausnartzen laguntzeko eta egin nahi diren aldaketen prozesuan ere bidelagun izateko. Bullen berak azaldu duenez, hausnarketa prozesu hau azterketa batekin abiatuko da, kultura sozializazio bezala hartuz, eta ez hainbertze transmisio bezala: “Kultur transmisioaren inguruan hitz egitean pentsatzen dugu zerbait finkoa dela eta modu berean pasatu behar dela belaunaldiz belaunaldi. Solasaldi honen abiapuntua berriz, transmititu nahi dugunaren inguruan hausnartzea izanen da, ohiturak berrikusiz. Gizarteak bilakaera du eta hori aztertu nahi dugu, Beran duguna eta dugun hori nola egokitu edo aldatu transmititzeko, beti ere feminismotik”.

Azken hogei urteetan Euskal Herriko ohituretan emakumeen papera aldatzen joan dela ere onartu du Bullenek, baina askotariko egoerak eman direla bidean. Bidasoaldean aski ezaguna den alardearen gatazka aipatu du antropologoak, eta “horrek beste herrietan bultzatu dituen hausnarketa prozesuak”. Herri batzuetan gatazkak egon diren bitartean, bertze batzuetan erresistentzia taldeak sortu dira eta bestak ospatzeko modu desberdinak sortu dira, elkarbizitzen saiatu direnak. “Gauza asko aldatu dira eta lortu dira”, adierazi du Bullenek.

Hala ere, emakumeen partehartzea sustatzeko aldaketa gehiago egon behar direla ere azpimarratu du eta horretarako lehen urratsa, “gelditu eta hausnartzea” dela aipatu du: “Zein egoeratan gaude? Nolako parte hartzea dago? Ez kuantitatiboki, baizik eta kualitatiboki, nola parte hartzen da ekitaldietan eta kultur praktiketan? Erabakiak hartzen dituzten emakumeak badira?”. Hausnarketa prozesu hori abiatzeko ordea,  “koordinazio bat egon behar da kultur eragileen artean pentsatzeko zer den aldatu nahi dena eta nola egin nahi den”, gaineratu du antropologoak.

Bullenen esperientzia kontuan hartuta, aldaketen gakoa “talde motorra” dela baieztatu du, “nork bultzatzen duen aldaketa eta nork duen erabakitzeko boterea”. Horren erantzule udalak direla erran du antropologoak, baita jai batzordeak edota talde feministak ere. Funtsean, “erabakiak hartzeko boterea duen taldea eta gizartean onespena duena” izanen da ohiturak aldatzeko gakoa izanen duena.

Larunbateko solasaldia, “ahalik eta dinamikoena izatea” espero du Bullenek. Hasiera batean, “hainbat kontu mahaiganeratuko” dituztela argitu du eta horren ondotik, dinamika bat planteatuko dute “Berako kulturan edo tradizioetan ikusten dena aztertzeko eta aldatu nahi dena identifikatzeko, hori nola egin behar den hausnartzeaz gain”. Sorkuntza ere landuko dutela aipatu du Bullenek, ingelesez erraten den bezala “out of the box” prozesu bat abiarazteko. Hain zuzen ere, bakoitza bere baitatik ateratzeko eta bere ideietik harago joateko dinamika izanen da, “denen artean ideia berriak ateratzeko”. Lanketa prozesu honekin, oro har, Maggie Bullenek Berako herriak aldaketak abiatzeko prozesuan lehen urratsa ematea nahiko luke.

Jantzari dokumentalaren proiekzioa ortziralean

Solasaldiaren aitzinetik, Goldatz talde feministak Jantzari dokumentala proiektatuko du ortziralean, urtarrilaren 3an, Berako Beralandetan (17:30). Unai Esturok ekoitzitako lanean, Iurretako kasua aztertzen da. Dantza irakaslea da Esturo eta lehen lerrotik bizi izan zuen emakumeak nola hasi ziren ordu arte gizonentzat soilik izan ziren herriko dantzetan parte hartzen. Azken aldian gainera, Iurretako dantza taldean geroz eta gizon guttiagok parte hartzen zutela ikusi zuen eta honen guztiaren inguruan hausnatzea izan zen dokumental honen helburua, tokiko egoera bat Euskal Herri osora zabalduz. Maggie Bullen berak ere dokumentalean parte hartu zuen eta berak adierazi bezala, “interesgarriak dira bertan azaltzen diren gaiak. Mahai gainean jartzen du gaur egungo Euskal Herriko hainbat herrietako egoera eta horiek izanen dira larunbatean landuko ditugun gaiak ere”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


Uma Ulazia
“Zaintzak konnotazio negatiboa izan behar du eta gatazka politikoa sortu”

“Heterosexualitatea da klase antagonikoarekin kolaborazionismoa, hau da, gizonen klasearekin”. Uma Ulaziak Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik (Lisipe, 2024) argitaratu berri du. Euskal Herrian egin ziren bi greba... [+]


Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-13 | ARGIA
Gernikako entrenatzaile ohiaren aurkako epaiketa asteartean hasiko da

Fiskaltzak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu du Mario López saskibaloi entrenatzaile ohiarentzat. Akusazio partikularrak hemezortzi urtekoa eskatu du. Gernika-Lumoko Sare Feministak elkarretaratzea deitu du Bilboko epaitegi aurrean. Lópezi 1998 eta 2001 artean... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | June Fernández
Saioa Baleztena eta Nel Santacruz
“Frustrazioa eragin dezake bularra ematearen onurak azpimarratzen dituen diskurtsoak”

Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea  erabakitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude