Kultur digitalaren alorreko proiektu bat sarituko du IV. Sormen Beka DA!-k

  • Laugarren beka deialdiak praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko du. Irabazlea 56. Durangoko Azokan ezagutaraziko da.

Ezkerretik eskuinera, Mikel Uriguena Durangoko Udaleko zinegotzia, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea, eta Ane Abanzabalegi Durangoko Udaleko zinegotzia (Argazkia: Durangoko Azoka)

2021eko maiatzaren 05an - 13:15

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak laugarren urtez abian jarriko dute Sormen Beka DA!. Sariaren xedea euskarazko sorkuntza bultzatzea da, baita sortzaile berriei bidea irekitzea eta horien lana ezagutaraztea ere. Aurreko hiru edizioetan literatura, musika eta ikus-entzunezko alorretako proiektuak saritu dituzte, eta 2021ko edizioan kultur digitalaren alorreko proiektu bat sarituko dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, laugarren edizioak kultura digitala oinarri duten proiektuetan jarriko du arreta, eta praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da. Alabaina, azpimarratu dute fisikotasunarekin uztarturiko lan digitalek ere tokia izango dutela hautagaien artean.

Beka deialdira beren proiektua aurkeztu nahi dutenek 2021ko irailaren 21a arte dute epea. Egun horretan itxiko da lanak aurkezteko epea, arratsaldeko 18:00etan. Proposamenak posta elektronikoz helaraziko dira gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera. Proiektuak banaka zein taldeka aurkeztu ahalko dira, beti ere horien atzean dauden pertsonak artista berriak eta hemezortzi urtetik gorakoak badira.  

Behin lanak aurkezteko epea bukatuta, epaimahaiak laupabost lan aukeratuko ditu, eta horien egileek beren lanak defendatu beharko dituzte epaimahaiaren aurrean. Lan irabazlea 56. Durangoko Azokan ezagutaraziko da, eta sarituak urtebeteko epea izango du proiektua gauzatzeko.

Beka deialdiaren oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak esteka honetan daude eskuragai: www.duragokoazoka.eus 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Durangoko Azoka
Durangoko Azoka. Hirugarren eguna
Zer izango da gutaz?


Durangoko Azoka. Lehen eguna
Ez gara hainbeste aldatu


Durangoko Azokan jendarteaz, politikaz eta beste
Ekologia krisia, osasun mentala, klase zapalkuntza eta bestelako kezka dituzte hizpide, besteak beste, Durangoko Azokaren 58. edizioan aurkeztuko diren nobedadeek.

2023-12-05 | ARGIA
Amillubi proiektua
Aurkezpena ikusteko eta bonolaguntza eta errifa oso bereziak eskuratzeko aukera Durangoko Azokan

Amillubi proiektua martxan jartzen ari da laborantza ekologikoaren aldeko Biolur elkartea, 27 eragileren laguntzarekin. Urola ibaiaren meandroan kokatuta dauden 90.000 metro koadro lur eta baserria modu kolektiboan erostea da helburua, laborari agroekologikoei baldintza onetan... [+]


2023-12-05 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz, non eta nola

Artikulu honetan ARGIAren standeko produktuak gerturatuko dizkizugu. Telematikoki, jakina. Fisikoki aurkitu nahi bagaituzu, Landako guneko informazio gunearen ondoan aurkituko gaituzu. Jantzi eta arropen bila baldin bazoaz, jo Andra Mari elizpean egongo den Inor ez da ilegala... [+]


Eguneraketa berriak daude