Bilbon eta Donostian mobilizazioak eginen dituzte larunbatean gaztetxeen alde. Deialdi bateratua egin dute Kukutzako 19 auzipetuei eta desalojo arriskuan den Kortxoeneari babesa adierazteko.
Bilbon “desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatzen diete auziperatutako 19 gazteei, eta 18 hilabetetik lau urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du fiskaltzak haientzat. Kukutza bizirik. Elkartasuna ez da delitua! lelopean abiatuko da manifestazioa Bilboko Jesusen Bihotzetik 18:00etan. Zea Mays eta Akerjembe Sound Sistemak bertan izanen dira giroa alaitzen.
Gaztetxea bota zutenetik lau urtera, irailaren 14 eta 16an izanen da epaiketa Bilbon. Kukutzako auzipetuen aurka abiatutako prozesuetatik azkena izanen da, eta eskatzen duten zigor kopuruari begira gogorrena ere bai.
Kukutzarekin Elkartasun Taldeak salatu du gaztetxea defendatu zuen jendea epaitzen ari diren bitartean, epaitu gabe geratuko direla “espekulazio higuingarria egin duen Cabisa enpresa, maniobra espekulatibo antisozialetan ardura osoa duen eta Kukutza botatzeko indar guztia egin duen Bilboko Udala eta PNV alderdia, Errekalden hiru egunez terrorea hedatu zuen Ertzaintza eta erakunde hauetako arduradunak”.
Autogestioaren, okupazioaren eta gaztetxeen alde mobilizatzeko deia egin diete jendarteari larunbaterako, eta Donostiako Kortxoenea Gaztetxeari ere babesa adierazi diete.
Mobilizazio egunerako deialdi bateratua egin dute Donostian eta Bilbon. Gipuzkoako hiriburuan, manifestazioa eginen dute larunbatean Kukutzako auzipetuei babesa adierazteaz gain Kortxoenea Gaztetxea defendatzeko. 17:30ean abiatuko da mobilizazioa Boulevarretik
Irailaren 4ean Donostiako Gros auzoko gaztetxea eraisten saiatu ziren. Eraikinaren jabeak hondeamakina bidali zuen hara, baina gerturatutako jendearen babesak eta protestek atzera bota zuten eraistea.
Kortxoenea errekuperatu dute gazteek, eta hura defendatzeko hautua egin dute. “Kultur ereduen arteko talka argia da. 2016ko Europako Kultur Hiriburutzan sartzeko hilabete gutxi falta direla, Kortxoenea Gaztetxea bezalako gune kulturala eraitsi nahi izatea oso larria dela uste dugu”, adierazi dute gaztetxeko kideek.
Heldu da Kortxoeneak epaitegietan jarri zuen salaketaren epaia: Eraikuntza enpresa absolbituta. 2015eko azaroaren 3an Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea desalojatu zuten aurpegian estalita eta metalezko barrak zituzten hainbat pertsonak. Ondoren, eraikina eraitsi... [+]
Astelehenean hasiko da epaiketa Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuen enpresaren aurka: Groseko Etxebizitzak SL. 11:30 izango da epaiketa eta gaztetxeko kideek dei egin diote jendeari epaiketara bertara ager daitezen.
Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.
Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.
Asteazkenean izan du epaiketa Aritz Cevidanesek Donostian, Kortxoenea gaztetxearen desalojoan eraso egin zioten segurtasun enpresa pribatuko kideen aurka salaketa jarrita. Beste salaketa batzuk ere jarri zituzten gaztetxeko kideek, ilegal gisa definitzen duten desalojoa gauzatu... [+]
Efemerideak gugan zauriak direlako. Hala kantatu zigun Anarik, joan den urteko urrian Kortxoenean eman zuen kontzertuan. Bai, gaurkoan bederen, efemeridea zauriak dira guretzako.
Kortxoeneako hustearen ondoren iritsi diren isunei aurre egiteko jaialdia antolatu dute Donostian. Urriaren 28an, ostirala, ospatuko da Doka antzokian, 20:30etatik aurrera.
Luxuzko etxe-agentzia bat eta Desokupa, Europa ekialdeko milizianoek eta arte martzialen borrokalari faxistek osatutako «etxe-kaleratzeen enpresa» bat, elkar hartuta dihardutela salatu du kanpaina batek.
Eta konturatzerako 2016an gaude, Europako Kultur Hiriburua da Donostia, gertakizunak urte osoko titularrak beteko ditu. Foku handitik kanpo ere kultura asko dago, dena den. Eta hor mugitzen denak ibilbide luzeagoa izango du segur aski urteko ebentoak baino.
Kortxoenea gaztetxeko kideek prentsaurrekoa eman dute, adierazteko Udalarekin egiten ari diren bilerak “antzuak” direla. Grosen eraitsi zuten gaztetxeko kideek, Zemoria kalean hutsik geratuk den eta Udalarena den eraikina prozesu parte hartzaile baten bidez... [+]
Protesta ugari eragin zituen Kortxoenearen aurkako operazioak eta behin eraitsita ere, askoren imaginarioan jarraitzen duela dirudi. Horren erakusgarri da inauterietan gaztetxea berriz martxan jarri izana.
Interes politiko oinarrizkoena jabego pribatuaren balioen defentsa denean, jabego pribatuen interesek gidatzen dituzte botere erakundeak; baita erakundeok publikoak badira ere. “Udalari dagokiona da eraiste baimena eskatzen denean baimen hori ematea, hori ez da aukerakoa... [+]
Hustu. Eraitsi. Eraiki. Espazioa eta bere ekoizpena, munduko ekonomiaren azken hedapen zikloan jarduera gakoa izan dira. Bestela esanda, kapitalismo globala espazioaren ekoizpen eta suntsiketa prozesuaren bidez ahalegindu da berezko dituen kontraesanak gainditzen. Eta... [+]