Arratsaldeko 18:05ean hasi ziren hondeamakinak Kukutza III Errekaldeberri auzoko gaztetxea eraisten. Ertzaintzak gaztetxeko kideei beren hondasun pertsonalak hartzeko epea 17:00etatik 18:00etara jarri zien, eta epea bete eta bost minutura, makinek, lehenik, gaztetxearen izena hautsi zuten, eta ondoren, eraikin guztia bota zuten. Kanpoan bildutako auzotar askoren negarra eragin zuen kaletik eraikinaren barnealdea horrela ikusteak.
Istilu larriak izan ziren bai Errekalde auzoan, baita Bilboko beste zenbait auzotan ere. Ertzaintza gogor oldartu zen Kukutzaren alde manifestatzen zen edozein pertsona talderen aurka, eta gaztetxearen inguruan biltzea ezinezkoa zela ikusita, protestak beste auzoetara zabaldu ziren, hala, Iralara, La Casillara, Indautxura, Basurtora, Abandora eta Parte Zaharrera. Manifestariek su eman zieten edukiontziei eta udaletxeari harriak bota zizkieten.
Balatzea: gutxienez 31 atxilotu eta dozenaka zauritu.
2011ko irailaren 21a ez dute Bilboko Errekaldeko auzotarrek erraz ahaztuko. Munduko alkaterik onenaren saria irabazi zuen Iñaki Azkuna jeltzaleak bidalitako hondeamakin eta ertzain saldoak eraitsi zuen Euskal Herriko gune autogestionatuetako ikurretako bat. Kukutza III... [+]
Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote zigortutako gazteari. Beste pertsona bat hiru urteko espetxe zigorra jasateko arriskuan dago, Kukutzarekin Elkartasun Taldeak (KET) gogorarazi duenez.
Batere jakin gabe Bilboko Azkuna Zentroak 200 euro eman zizkion azaroaren 12 honetan Kukutza defendatzeagatik auziperatuak izan ziren lagunei.
Bilboko auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri die hemeretzi gazteri Kukutzaren eraisketaren aurkako manifestazioan “desordena publikoak” eragitea leporatuta. Kartzela zigorraz gain 84.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dute.
Astelehenean hasi da Bilbon Kukutza defendatu zuten 19 gazteren aurkako epaiketa. “Desordena publikoa” eta “erresistentzia” leporatuta, urte eta erditik bi urte eta erdirainoko zigorrak eskatzen dizkie fiskaltzak.
Bilbon eta Donostian mobilizazioak eginen dituzte larunbatean gaztetxeen alde. Deialdi bateratua egin dute Kukutzako 19 auzipetuei eta desalojo arriskuan den Kortxoeneari babesa adierazteko.
Bilboko Errekalde auzoko Kukutza III gaztetxea zena defendatzeagatik zigortu nahi dituzten gazteak babestera deitu du Kukutzarekin Elkartasuna taldeak. Aste Nagusiko asteazkenean, abuztuaren 26an, egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan udaletxe aurrean.
Otsailean atera zen sententzia: Kukutzaren hutsaraztean atxilotutako 23 lagunetatik 22 absolbitu eta bat 3 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen epaileak, azken hori atentatu delituagatik kondenatuz. Bost hilabete geroago, fiskaltzak absoluzioa errekurritu du.
“Berri mingarriak ditugu”, adierazi dute Kukutzarekin Elkartasun Taldeko kideek ostegunean egindako prentsaurrekoan. “Duela lau urte Kukutza lapurtu ziguten berdinek gure lagunak erasotzeko duten asmoaren aurrean, beste elkartasun olatu bat piztu behar... [+]
Bide azkarretik eta hauteskunde giroan jarri diote Bilboko Alondegiari Iñaki Azkuna izena, iaz zendutako Bilboko alkatea gogora ekartzeko, baita jeltzaleak egin zuen apustua ere, “kulturak hiriaren eta pertsonen eraldaketan eragin zezan”. Erabakiaren... [+]
Agintearen aurkako erasoa egotzita hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote Kukutzako hustearen aurkako erresistentzian parte hartu zuen gazte bati. Usurpazio delitua egozten zizkieten 23 lagunak absolbitu dituzte. Kukutzarekin Elkartasun taldeak salatu du epaileak ertzainen... [+]
2011ko irailaren 21ean hustu zuten Kukutza Bilboko Errekalde auzoko eraikin okupatua. Era bortitzean oldartu zen Ertzaintza eraikin barruan erresistentzia egin zuten gazteen aurka. Gaur oraindik epaiketen zain daude 44 lagun.
Uda osoa auzolanean emango dute Bilboko Errekalde auzoko Gazte Asanbladako kideek “Etxarri” gaztetxean lan egiten. Info7 irratiak gaztetxeko kideekin hitz egin du, txukuntze lanak nola dihoazen jakiteko.
Ostegun gauean zabaldu da albistea sare sozialetan: "Bilboko Errekalde auzoak gaztetxe berria lortu du".