Leioako Umore Azokak edizio arrakastatsua izan du hamabosgarrena, kopuruz eta kalitatez. Zuzendari artistikoa den Ana Lopez Asensiok parte-hartzaileen jarrera ona eta ikusleenganako hurbiltasuna nabarmendu ditu arrazoien artean, baita funtzionamenduan erakutsitako profesionaltasuna eta puntualitatea ere: “Konpainiek etekina atera diote azokari. Aurten programatzaile eta konpainien arteko harremanak sendotu dira eta elkartruke kopurua handitu egin da”. 35.000 ikusle bildu dituela estimatzen da.
Maiatzaren 15etik 18ra bitartean, lau egunez, era guztietako diziplinak batu dira Leioako kaleetan: antzerkia, maskara antzerkia, antzerki mugikorra, keinu bidezkoa, zirkoa, mikroteatroa, bihurrikatzea, musika uztartzen duten ikuskizunak, klownak, dantza bertikala, dantza hiritarra, instalazioak eta jolasak, zirko garaikidea, performancea... 120 ikuskizun eskaini dira guztira, eta horietarik 18, bidenabar esanda, erabateko estreinaldiak izan dira.
Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria Kukai Dantza konpainiaren Gelajauziak lanari eman zaio, “herri dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausoa lortu duelako, eta dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortu duelako”, Leioako Umore Azokak izendatutako epaimahaiaren aburuz.
Bi sari berri ere eman dira. Bata, Publiko Guztientzako Umorezko Ikuskizun Onenaren Saria Kadavresky Compaynie de Cirqueren L’effet escargot lanak eraman du, “publiko guztien barre kutsakorra sorrarazten duen zirko berriaren erakusgarria izateagatik”. Bigarrena, Ikuskizun/Artista Berri Onenari Sari Berezia, Skulls Co. Konpainiaren Sinestesia lanari eman zaio, “zirko, dantza esperimentala, hip hop eta kalean hazteko kode zein lengoaia berrien fusioaren aukerak nabarmentzen duen taularatze originala proposatzen duen antzezlana izateagatik”.
Bestelako xehetasunik, antolatzaileen balorazioan, eta Argian 2415. zenbakian publikatutako erreportajean: Leioako Umore Azoka 2014: estreinalditarako gune aproposa
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]