Donald Trumpen gobernuak salatu du Kubako nazioarteko mediku-misioak arazoi politikoengatik sortuak direla. Horrez gain, NBEko bi errelatore berezik idatzitako gutunak baliatuz, programa hauetan “esklabotza era modernoak” ezartzen direla adierazi du.
Kubako iraultzaren garaipena eta gutxira jarri ziren martxan nazioarteko mira duten medikuntza programa hauek. 1963ko maiatzean hasi eta gaur egunera arte, Kubak 600.000 kubatar inguru bidali ditu gutxienez 160 herrialdetara, Kubako Kanpo Harremanen Ministerioaren arabera. Gaur egun, mundu osoko 60 herrialde baino gehiagotan daude bere programak, ia 40.000 kolaboratzailerekin, horietatik ia 20.000 medikuak.
Orain, Donald Trumpek programa horietan jarri du jomuga, argudiatuz interes politikoak daudela martxan. Kubak interes horiek batez ere Venezuelan dituela azpimarratu du Trumpek, bertan baititu programa gehien. Hori soilik ez, Latinoamerikan gertatzen ari diren aldaketa politikoak baliatu ditu AEBko Gobernuak presioa handiagotzeko. Brasil eta Boliviako misioetako kubatar medikuak herrialdeetatik kanporatuak izan dira, eta Mike Pompeo, AEBtako Estatu idazkariak Bolivia zoriondu zuen.
Horrez gain, Urmila Bhoola eta Maria Grazia Giammarinaro NBEko errelatore bereziek aurtengo urte hasieran Kubako gobernuari bidalitako gutuna baliatu zuten honen aurka egiteko. Kubako Gobernuak, bere aldetik, ez zion erantzunik eman gutun horri.
Castro sends 50,000+ Cuban medical workers overseas as the regime’s cash cow, taking at least 75% of the doctors’ salaries, and using them to keep allied regimes in power.
— Michael G. Kozak (@WHAAsstSecty) December 19, 2019
Gutun horretan Kubako misio horiek “esklabotasun modernoa” zirela salatzen zuten bi errelatoreek. Programa hauetako parte-hartzea boluntarioa bada ere, kubatarrek bertan parte hartzeko jasaten dituzten presioak azpimarratu dituzte.
Interes politikoak ala ekonomikoak?
Mediku-misio hauek Kubak nazioartean zuen garrantzia handiagotzeko helburuarekin sortu ziren, baina Gobernuaren sinbolo bilakatzen amaitu dute. 2004ean martxan jarritako Operación milagro [Mirari operazioa] programa, egindako misio karismatikoenetarikoa da. Venezuelako eta Kubako gobernuen arteko lankidetzan sortua, Latinoamerika, Karibe, Asia eta Afrikako 31 herrialdetako milaka biztanleri egin zieten begietako ebakuntza. Horrela, beraietako askok ikusmena berreskuratu zuten. Hain da garrantzitsua Kuban, ezen 20 peso bihurgarriko billetean agertzen baita.
Misio gehienak herrialde pobretuetan eta baliabide urriak dituzten jendearen artean egiten dira; eta herrialde batzuek ez dute ezer ordaintzen zerbitzuen truke. Baina guztia ez da altruismoa, eta nahiz eta Kubako Gobernuak zerbitzuak eskaintzen dizkien herrialde pobretuetako batzuk ordainetan ezer eman ez, Kubako diru-sarrerarik handiena da zerbitzu horren trukean herrialde batzuengandik jasotzen duena; 6.300 milioi dolar urtean.
Horregatik, AEBen mugimendu berri hau irlaren ekonomia itotzeko ahalegin bezala interpretatu du Kubako Gobernuak. Hala ere, adierazi dute programa hauek kentzearen kaltetu nagusia jende pobretua izango dela.
Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean eta jasaten duen mundu mailako blokeoa dela-eta, pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso... [+]
Nazio Batuen Batzar Nagusian onartu dute AEBek Kubari ezarritako blokeoa amaitzeko ebazpena: aldeko 187 boto izan ditu, aurkako bi (AEB eta Israel), eta abstentzio bat (Ukraina).
AEBetako Defentsarako Inteligentzia Agentzian analista lana egiten zuen, eta hainbat informazio sekretu helarazi zizkion Kubako Gobernuari 1984tik aurrera. 2001ean atzeman zuen FBIk, eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri zion. Bere aurkako 2002ko epaiketan egin bezala, orain... [+]
Habanan egindako elkarrizketa baten bigarren atala izan liteke hau. 2011ko ekainaren 19an ARGIAren orrialdeetan mintzatu ginen Holguineko (Kuba) gotzainarekin. Francok estatu-kolpea jo zuen garaian Legazpiko alkate Daniel Arangurenen eta Emilia Etxeberriaren semea dugu, gurasoen... [+]
Pablo Milanés abeslari kubatarra zendu da, 79 urterekin. Madrilen eman ditu azken urteak, baina han eta hemen kontzertuak eskaini ditu, azken unera arte.
Bost edo sei metro luza daitekeen belar erraldoia da. Belarrari eusten dion zurtoin lodi eta indartsuak kanaberaren egitura du: malgua, zaila eta sendoa. Azukre kanabera da (Saccharum officinarum). Lurpean kanaberazko sustrai sare gogorra sortzen du, eta horrek eusten dio zutik,... [+]
Kubako herritarrek baiezkoa eman diote Familiaren Kode berriari (orain arte indarrean zegoena 1975ekoa zen). Bertan onartzen dira sexu berekoen ezkontza eta hauek haurrak adopzioan hartzeko aukera, haurdunaldi subrogatua arautzen du eta 18 urtez beherakoen ezkontza debekatzen... [+]
Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, uda honetan etxera itzuli dira Emilio Martinez de Marigorta eta Felix Manzanos Cabo Berdetik eta Iñaki Rodriguez Kubatik. Oraindik, baina, beste bost deportatu eta 24 erbesteratu politiko daude Euskal Herritik kanpo.
Esperimentua egin dute: kalean aurkitzen joan diren gizonei proposatu diete argazki batean agertzea belarria lorez apainduta. Ez da beste munduko ezer, eta hala ere irainduta sentitu da gizon bat baino gehiago, hain da ahula batzuen maskulinitatea.
Gobernuz Kanpoko Erakundeak salatu du bigarren aldia dela gizon berak haien aurka egiten duela. Oraingoan esan die lokala erreko duela eta "komunista zikinak" eta "maritxuak" direla.
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako... [+]