Donostialdea oso leku aproposa da bizitzeko. Negu eta uda epelak, itsasoaren ertzean, mendiak hurbil, ur edangarria urte sasoi guztietan…
Historikoki eta aspaldi-aspalditik, Gipuzkoako Beterri eskualdeko lurralde gehienak, lur komunalak izan ziren. XX. mende arte “Zilegi mendiak” izenaz ezagutzen ziren lur eremuek jatorrizko antolaketa kolektiboaren zantzuak erakusten digute. Beterritarrek, Euskal Herriko gainontzeko bizilagunek bezala, zorrotz eutsi nahi izan zioten eredu kolektiboari. Baina garai horretan ere gaur egungo praktika espekulatzaileen aurrekariak topa daitezke.
Sistema juridiko bat irauli egiteko, sarritan, tamalez, bortxa erabili ohi da, eta horrela gertatu da lurralde hauetan. Errege, jauntxo, soldadu eta enperadoreak gurera hurbildu zirelarik, menpean hartu nahi izan zituzten zelai, ibai, erreka, errotak, portu eta basoak. Leku estrategiko tentagarria izanik, Donostiak patu gaizto bat pairatu zuen mendetan, gotorleku izaera, alegia.
Gotorleku izateak menpeko egoera ekarri zion Donostiari eta gerra guztien jo-puntu bilakatu zen. Triskantzarik ezagunena balizko aliatuek sortutako 1813ko sutea izan zen, hiria birrindu eta behin betiko mapatik ezabatuta geratzeko zorian utzi zuena.
Donostiarrek, aldiz, patuari aurre eginez, zoriaren norabidea lanaz eta kemenaz aldatzen dela jakitun, behin eta berriz hiria berreraikitzeari ekin zioten, euren berezko izaera langile, kaxkarina eta alaiari eutsiz. Ideia horri tinko helduz, harresia eraistea erabaki zuen udalak, behin betiko gotorleku izaerari uko eginez.
Zoritxarrez, beste gerra batzuk ere etorri ziren, eta gerra karlisten ondorioz sortutako krisi ekonomikoan jauntxoen esku geratu ziren lur komunalak. Gauzak horrela, 1926an Espainiako Armadak orube bat erosi zuen Urumearen ertzeko Loiolan “Zilegi mendien” pribatizazioaren ondoren partikular baten esku geratu zen eremu horietako batean, eta Flandesen jarritako “pika” bailitzan, “Tercio Viejo de Sicilia” kokatu zen bertan.
"Loiolako kuartela behin betiko desagertzea oso berri ona delarik, ezin dugu onartu, ordea, berriz ere, Udalak armadari dirua ematea. Eten dezagun katea"
Militarrak Loiolan kokatu baino 5 urte lehenago Donostiak armadari erosi behar izan zion Urgull mendia, eta denboran atzerago eginez, Alderdi Eder herritarrek erabili zezaten beste diru kopuru handi bat ordaintzeaz gain, Ondarretan tiro eremua eraikitzen utzi zion udalak armadari. Udalak hondartza berreskuratu nahi izan zuenean, Miramoneko lurrak oparitu behar izan zizkien militarrei (XX. mende amaieran Goikoa Jauregiaren jabetza udalera pasatzeko operazioaren barne birkalifikazio baten bidez espekulatzeko erabili zirenak). Hau da, eraikuntza militarrak erdigunetik atera eta lurrak erabilpen zibiletara bideratzeko, ibilbide malkartsuan, Garai hartako Gerra Ministerioari etengabeko diru ordainketa eta lur truke dinamikan sartu behar izan zen udala.
Aurki Loiolan eraikitako kuartel horrek erakutsi zuen bere xedea, 1936an Franco eta Molaren Estatu-kolpearen alde lerrotu baitzen. Donostiar zibilek Amaran barrikadak altxatuz eta kuartela inguratzen lortu zuten Loiolako soldaduek amore ematea. Larrutik ordainduko zuten donostiarrek askatasunaren alde borrokatu izana, frankistek hirian sartzean sekulako sarraskia egin zuten eta. Hala eta guztiz ere, sasi guztien gainetik, Donostiak eutsi dio desmilitarizazio prozesuari: Mola Generala ospitalea gaur egungo epaitegia bihurtu, Gobernu Militarra zeneko eraikina udal bulegoak hartu dituen Goikoa jauregia... poliki-poliki eremu eta eraikuntza militarrak desagertzen ari dira gure herritik, eta orain 2021an, Loiolako Kuartelari iritsi zaio txanda.
Aditzera eman denez, Loiolako kuarteleko lurrak Udalaren eskuetara pasako dira. Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak batzorde tekniko bat eratu dute, eta bere egitekoa izango da "akuartelamenduen lursailen hirigintza-aprobetxamendu posibleen balorazio zehatza egitea", baita "eremu horretako etorkizuneko hirigintza-plangintzari lotutako gaiak aztertzea” ere. Hau da, militarrek jasoko duten dirutza eremu horren erabilera urbanistikoen arabera erabakiko da. Eta bestalde, Defentsa Ministerioak adierazi du Urumearen beste aldean, 150 metrotara, kuartel berri bat eraiki nahiko lukeela.
Jakin badakigu kuartela kentzeko eskaera aspalditik zetorrela, eta Hipikako aukera beti hor egon den arren, armadak etengabeko oztopoak jarri ditu azkeneko 30 urte hauetan, beste aitzakien artean, diru gehiago eskuratzeko mugimendu espekulatibo berri bat egin nahi zuelako. Kuartela behin betiko desagertzea oso berri ona delarik, ezin dugu onartu, ordea, berriz ere, Udalak armadari dirua ematea. Eten dezagun katea. Historian zehar gehiegi luzatu den desmilitarizazio prozesuan aipatutako lur eta eraikuntza horiek guztiak zibilontzat berreskuratzeko sobera ordaindu da. Ez gaude inongo armadarekin zorretan eta oraingoan ez genuke sosik ere ordaindu behar militarrek Loiolako eremua uzteagatik.
Gehiago esango genuke, bada garaia Donostia eraikin militarrik gabeko lurralde desmilitarizatu gisa aldarrikatzeko, eta eraikuntza zein eremu militar guztiak esku zibil eta publikoetara pasatzeko, Hipika bera eta Lore Toki tartean. Gure aurretik hemen bizi izan diren donostiarren oroimenez, hainbeste gerra eta ezbehar pairatu dituztenak omenduz, herri langile eta alaia xede zuten gure arbasoak gogoratuz, intsumisoek zabaldu zuten bideari helduz, eta batik bat gure ondorengoei etorkizun duina eta bideragarria utzi nahi diegulako, Donostia desmilitarizatu behar da, ofizialki eta erabat.
Donostia izan dadila munduak behar duen desmilitarizazio prozesurako aurrekari bat, gerrak gaitzetsi egingo dituena; gatazken konponbide baketsua bultzatuko duena; armagintza uxatuko duena, gerren ondorioz erbesteratuentzat Harrera Herria izango dena...Kuartel zaharrik ez; kuartel berririk ez; ez hemen, ezta inon ere. Donostia desmilitariza dezagun; Euskal Herria desmilitariza dezagun, mundua desmilitarizatzera goaz.
*Artikulua Ana Gorostidik, Bernard Lopez Urangak, Iñaki Otamendik ere sinatzen dute,
Kuartel Berririk EZ, herri ekimeneko kideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]
Igande gaua. Umearen gelako atea itxi du, ez guztiz. Ordenagailu aurrean esertzeko momentua atzeratu nahi du. Ordu asko aurretik. Zazpietan jaiki da, eta, bihar ere, astelehena, hala jaikiko da. Pentsatu gabe ekiten badio, lortu dezake gauak pisu existentzialik ez izatea. Akats... [+]
Naomiren etxeko eskailerak igotzen ari dela datorkion usainak egiten dio memorian tiro. "Ez da sen ona, memoriaren eta emozioaren arteko lotura da. Baldintzapen klasikoa", pentsatzen du Peterrek bere golkorako Intermezzo-n, Sally Rooney irlandarraren azken eleberrian... [+]
Joan den urte hondarrean atera da L'affaire Ange Soleil, le dépeceur d'Aubervilliers (Ange Soleil afera, Aubervilliers-ko puskatzailea) eleberria, Christelle Lozère-k idatzia. Lozère da artearen historiako irakasle bakarra Antilletako... [+]
Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]
2020. urteko udaberrian lorategigintzak eta ortugintzak hartutako balioa gogoan, aisialdi aktibitate eta ingurune naturalarekin lotura gisa. Terraza eta etxeko loreontzietan hasitako ekintzak hiriko ortuen nekazaritzan jarraitu du, behin itxialdia bareturik. Historian zehar... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]