Kroniken balio literarioa plazara eraman du Koldo Izagirrek

  • ARGIAk eta Koldo Izagirrek asteazkenean aurkeztu dute 'Zaldi bat ihes garrezko zelaian' liburua, euskal prentsak 1869 eta 2000 urteen artean ekarritako zenbait kronika gogoangarri biltzen dituena. Izagirrek egin du testuen hautaketa, eta Gorka Bereziartuak liburuaren hitzaurrea idatzi. Biek hartu dute hitza Donostiako Udal Liburutegiko aretoan emandako prentsaurrekoan.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA - CC BY-SA

2023ko apirilaren 26an - 14:00
Azken eguneraketa: 16:19
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kronika “genero hibridoa” dela esan du Izagirrek: “Ez dago fikziorik, baina zentzu artistiko batetik idazten da. Informatzea ez da garrantzitsuena, informatzeko forma baizik; eta kazetariari eskatzen zaion objektibotasuna, hoztasuna, ez inbolukratzea... apurtu egiten da. Ikuspuntu pertsonaletik egindako lanak dira, kazetaritzaren alderdi literarioa”.

Izagirrek azaldu du kazetaritza sortu aurreko generoa dugula kronika, XIV-XV mendeetan bazirela jada, ahozko transmisioari tiraka: “Gurean, kronikak bigarren hibridotasun bat du, idatzia bezain kantatua izatea”.

Kroniken balio literarioa hizpide hartuta, egileak esan du "400 liburu txarrek" ez dutela literatura bat sortuko, "baina hogei kronika xumek literatura bat abiatu dezakete". Ez du sobera azalpenik eman Izagirrek, nahiago izan du testuetako pasarte batzuk irakurri, Donostiako Udal Liburutegian bildutakoen gozagarri. Besteren artean, Mikaela Zarrana, Martin V. Bizkailuz, Jean Pierre Duvoisin, Jean Elizalde, Julene Azpeitia, Tene Mujika, Xipri Arbelbide, Joxemi Zumalabe, Ramon Saizarbitoria, Itxaro Borda eta Kirmen Uriberen testuak topatuko ditu irakurleak liburuan. 89 titulu, orotara: "89 bidaia leku desberdinetara eskaintzen ditu liburuak, billete bakarra erosita".

Juan Luis Zabalari eskerrak eman dizkio Izagirrek, liburuan bildutako kroniken ortografia gaurkotzen eta gaur egungo irakurleari egokitzen hartutako lanagatik.

"Harribitxi sorta ederra"

Editore lanetan ere aritu da Gorka Bereziartua; bere hitzetan, “luxua” izan da prozesuan parte hartu eta “harribitxi sorta eder hau” irakurtzeko aukera izatea. Azaldu du 2009ko urtarrilean hasi zela liburua mamitzen, ARGIAk 90 urte bete behar zituenean. Urteurrenaren harira prestatutako inaugurazio-ekitaldian, Hernanin, euskal prentsaren historiaz hitzaldia eman zuen Izagirrek. Hura izan zen lehenbiziko harria.

Bereziartuak hitzaurrean dio: “Agertu da azkenik liburu hau, zeinean prentsaren helburu informatiboak ohi baino leku handiagoa uzten dion idazketaren alde adierazkorrenari. Emaitza literarioa da, periodistikoa bezainbeste. Hor inguruan ibiltzen baita kronika, inorena ez den urbitarte batean, aingira bezain iheskor, identifikatu nahi dutenentzat papergabe, beti sasiko: subjektiboegia da kontu humanoak kontzeptu zurrunetan lotuta nahi dituztenentzat; eta lokatz gehiegi dakar beti, literatura bulegoetatik kanpo imajinatzeko zailtasunak dauzkatenentzat. Identifikaezintasun horretan aldarrikatu behar da, inoren generoa ez izateari esker darion askatasunean”.

Azken mende eta erdian etengabe baliatu dute euskaldunek kronika, Bereziartuaren hitzetan: “Gerran ikusitakoak eta bizi izandakoak azaltzeko; deserriratzearen berri emateko; barrenak askatzeko; edo besterik gabe, anekdotaren bat kontatzeko. Tradizio luzekoa izan arren, behar bezala prestigiatu gabe daukagu”.

- Zaldi bat ihes garrezko zelaian liburua ARGIAren webgunean duzue eskuragarri. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailaren laguntzaz argitaratu da liburua.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2024-11-15 | Sustatu
The Guardian eta La Vanguardia egunkariek X/Twitter utzi dute

The Guardian egunkari britainiarrak lehenbizi eta La Vanguardia katalanak (espainolez argitaratzen du edizio zabalduago bat, baina katalanezko bertsioa ere badu) erabakia jakinarazi zuten atzo X/Twitter sare soziala uzten dutela, desinformazioaren ukuilua bihurtu delakoan.


'Barraka' saioa
Apustua ETBk, baina bigarren planoan

Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


2024-11-07 | June Fernández
Jarek bere sexu-erasoaren kontaketa zabaldu nahi du

Bilboko Udalak eta zenbait hedabidek neska batek gaugiroan bizitako bortxaketaren berri eman zuten, biktimaren baimenik gabe eta modu sentsazionalistan. Emakumeak sare sozialetan bilatu zituen bestelako aliantzak, berbiktimizazioari aurre egiteko. Bere testigantza harilkatu dugu... [+]


2024-11-06 | Julene Flamarique
Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien zortzi finalistak iragarri ditu epaimahaiak

Kazetaritza Saria eta Komunikazio Saria banatuko dituzte antolatzaileek. Epaimahaiak launa finalista aukeratu ditu sari bakoitzeko. June Fernández Kazetaritza sariko finalistetako bat da ARGIAn argitaratutako “Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?”... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Ipar Euskal Herriko irratien biziraupena “arriskuan” Frantziako Gobernuaren murrizketengatik

Frantziako Gobernuak aurkeztu duen 2025eko finantza lege-proiektuaren arabera, irrati elkarteek jasoko duten laguntza ekonomikoa %35 murriztuko da. Murrizketak, hamar milioi euro gutxiagoko diru-laguntza jasotzea suposatuko luke. Irratien elkarteak esan du "lurraldearen... [+]


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Al Jazeerako sei kazetariren bizitza arriskuan da, Israelek mehatxu egin ondoren

Israelgo armadak dio sei kazetariak Hamaseko eta Jihad Islamikoko kideak direla, baina ez du hori egiaztatzeko frogarik eskaini. Horren ondorioz, eta aurrekariak ikusita, Aljazeera eta sei kazetariak beldur dira gerta daitekeenaz.


Ane Urkiri izendatu dute ‘Naiz’ atari digitaleko zuzendari berria

Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


Eguneraketa berriak daude