Festa giroan ginen Lampedusako portuan eta bat batean Askabusako Giacomo arduradunak afrikarrez jositako ontzi bat zetorrela esan zuen. Lau kide ikustera abiatu ginen. 250 lagun afrikar ziren, hamabost emakume eta gainerakoak gizonak. Kostako Guardiak portu militarrean jaitsi zituen. Libiatik zetozen, nekatu aurpegiekin baina sendo. Identifikazio argazkiak egin, manta termikoa eman eta autobus batean igo zituzten Lampedusan dagoen atzerritarren internazio zentrora eramateko. Egoera benetan hunkigarria guretzat.
Behin afrikar jatorriko gizakiak hara iritsita, Frontex eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen (GKE) eskuetan geratzen dira. GKE-ek hamar minutuko hitzaldi bat ematen diete, beraien egoeraren berri izateko. Atzerritarren internazio zentro honetan lan egiten duen langile anonimo batek esan digunez, momentu honetan, afrikarrak oso nekatuta iristen dira, ez dakite non dauden eta deskantsatzeko gogo handiak dituzte. Egoera horretan, Frontexeko poliziak modu atseginean afrikar lagunak identifikatzen saiatzen dira pare bat minutuz. Bi aukera ematen dizkiete, errefuxiatu ekonomikoa edota babesa behar duen errefuxiatua izatea. Poliziaren helburua gehienak errefuxiatu ekonomiko bezala sailkatzea izaten da, horrela, 72 ordu zentroan pasatuta, inongo eskubiderik ez duen gizaki bihurtuko da gure laguna. Antzerki itxurako identifikazio honen ostean, zentroko Miserikordiako arduradunek, poltsatxo bat ematen diete zenbait arropa eta higiene tresnarekin, eta ondoren zerbait jan eta ohera. Dena den, badaude gaixo datozen afrikar batzuk eta identifikatu ostean, zentroko medikuarengana joan eta haien beharraren arabera gela berezietan geratzen dira.
Siziliako edota Italiako beste zentro batzuetara bidaliko dituzte Lampedusatik irtetean. Egindako bidaia luzearen ostean ez dute amorerik emango ordea
Atzerritarren internazio zentrora sartzeko baimen berezia behar da, guk lortu ez duguna. Hala ere, haiek ikusteko grina handia zen eta zentroa gertutik ikusteko aukera bururatu zitzaigun. Bi menditxoen babespean dago eta gu mendi magal batera igo gara haiek ikusteko. Afrikarrak hitz egiten eta, zorionez, baloi batekin jolasten ikusi ditugu, pentsatzen genuena baino hobeto.
Haien errealitatea ordea bestelakoa izango da Lampedusatik irteterakoan. Siziliako edota Italiako beste zentro batzuetara bidaliko dituzte. Errefuxiatu-babesa lortu duten afrikarrak linbo legal batean geratuko dira eta zorte pixka batekin aurrera egiteko aukera izango dute Italian edo Europar Batasuneko edozein estatutan. Errefuxiatu ekonomikoak ordea, ilegalak izatera pasako dira eta zazpi egun emango dizkiete Italiatik alde egiteko. Egindako bidaia luzearen ostean ez dute amorerik emango eta borrokatzen jarraituko dute gehienek. Sistematik kanpo ateratzea erabakitzen dutenen bideak zailak eta arazoz beteak izango dira. Askotan estatuekin konbenientzian, mafiaren bitartez kontrolatuko dituzte. Arrazakeria eta esplotazio laborala hortxe izango dituzte itxaroten eta bereziki latza izango da adin txikikoen eta emakumeen kasua, hauek arrazakeria eta esplotazio laborala sufritzeaz gain, esplotazio sexualerako sareen eskuetan erortzen baitira kasu askotan.
Inpotentzia handia eta larritasuna sortu du edukitako ezagutza honek gure taldean, ez baita berdina bidegabekeria hau berrietan ikustea edo lehen pertsonan.
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]