Kristok ez zekien euskaraz


2022ko martxoaren 24an - 18:22

Egia da eliza katolikoa gaur baino indar gehiagorekin bizi izan dela, eta nik dakidanez ez du ematen hoberako bidetik doanik. Eta gainera, ezin da esan gaurko egoera, berria edo uste gabea denik. Urteak dira –haurrak ginela– lagunekin pilotan jokatzera Donostiako Seminarioko frontoira joaten ginela –beti hutsa egoten zen–, gure auzoan gaztetxoei helduek uzten ez zigutelako. Seinale txarra, Seminarioa toki handia bai, frontoi ederra ere bai, baina beti hutsa. Ez genuen sekula gazterik ikusi ez entzun.

Ez nahiz Eliza kontuan aditua, baina bai urte asko ibili izana. Apaiz asko ezagutu nituen kantore izan nintzen garaian. Ahots ederrak zituztenekin kantatu ere bai, baina hortik at, bakarren batzuk bai langileak, alferrak besteak. Nik uste bokazioak bideratutakoak gutxi, “ofiziozkoak” asko. Agian hortik doa Elizaren “odolustea”.

Erlijio kontuetan kristauak gehien hornitzen dituzten teoriak Bibliaren barruan aurki litezke. Gauza asko ditu bere barruan, bakarren batzuk harrigarriak, oso, baina baita gaur egungo arazoak ulertzeko lagungarri izan litezkeenak ere. Besteak beste, esaten da, Jerusalemen, 33. urteko Pentekostes jaiaren goizean, Kristoren ehun bat jarraitzaile inguru, hainbat jatorritako pertsonen aurrean bilduta zeudela, hizkuntza ezberdinetan hitz egiten hasi zirela, eta, beraz, entzuten zituztenek beren hizkuntzan ulertzen zietela. Mirari bezala sailkatzen ziren horrelako jarrera bereziak. Egun gertatzen ez den zerbait, bestela, nola ulertu gure herrian, Etxalarren, duela gutxi gertatutakoa.

Pello Apezetxea azken hamarkada luzeetan Etxalarko apaiza izan da. Euskaltzale zintzo eta langileari, herriaren mesederako hainbat egitasmo dotore aurrera ateratako apaizari, azken agurra eskaintzean, “bere” eliza herritarrez lepo zegoela, elizkizunak Iruñeako Apezpikuak zuzendu behar zituela eta.

Ez nahi luzatuko, baina bai salatu Nafarroako Elizaren jarrera onartezina. Pello agurtzeko, herritarrez gainezka zegoen elizan, “gaztelania ederrean” elizkizunak egin izana, lotsagarria da. Berriro diot, lotsagarria.

Kristok ez zekien euskaraz, bi mila urte igaro ondoren, bere oinordekoak, Nafarroako apezpikuak, gauza bera. Mirariak eskatzen hasi behar dugu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


Eguneraketa berriak daude