Krisia faxismo aukera bezala: faxismoaz/ez, gerraz eta iraultzaz

  • “Ez dago burges izutu bat baino faxista okerragorik” (B. Bretch)


2020ko apirilaren 10an - 15:03
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Historiak erakusten digun bezala, krisiak sen faxistak askatzeko testuinguru ezin hobeak dira. Faxismoa, bere forma historikoan, kapitalismoaren krisi garaiko muturreko adierazpena da. Zentzu honetan, jarraipen lineala dago (eta ez antagonikoa) faxismoaren eta demokraziaren artean. Esan genezake, faxismoa, kapitalismoaren larrialdiko adierazpena dela, kapitalismoak krisi garaian berezko egiten duen salbuespenezko aldaera soziala. “Salbuespen egoeran”, faxismoaren eta demokraziaren elkarbizitza ematen da.

Aipatutako hau lehen egunetatik Estatu Espainolean eta Euskal Herrian antzeman ahal izan den datu politikoetako bat da. Oro har, faxismoak, jada ematen ari diren bi adierazpen modu ditu: faxismo esplizitua, hau da, faxismo instituzionalizatu eta estatalizatua alde batetik; eta gizartearen bulkadaren ondorioa den faxismo soziala bestetik.

Faxismo esplizituaz ez dago asko esateko, guztiontzat baita ikusgarria. Estatu Espainolaren faxismoaz ari gara, “autonomien maskara demokratiko eta errespetagarria” erantsi, 155 ezkutu bat deklaratuz konpetentzia eta botere guztiak zentralizatu, eta ordu gutxiren baitan hainbat hamarkadatako erretorika demokratiko hipokrita zapuztu duena. Gure kaleetako estatu polizialaren faxismoaz ari gara, setio-egoera permanentean daudenak; baita fula eta zipaioek hartu dituzten langile auzoez. Osasun prebentziorako arau bihurtu diren gehiegikeria polizialen faxismoaz ari gara. Errepresio sistematikoa osasun jarduna bezala ulertzen duen arau honek argi ulertzen ditu klase eta arraza ardatzak, San Franzisko auzoan egunotan ikusi ahal izan dugun bezala. Espazio publikoa eta bizitza soziala militarizatzeak suposatzen duen faxismoaz ari gara, gure hirietako gune estrategikoak (tren eta bus geltokiak, aireportuak…) “Viva España” oihukatuz “saneatzen” dabiltzan uniformedun militarrek argi utzi duten bezala –are gehiago honek Katalunian, Euskal Herrian, etab. izan dezakeen karga kolonial eta inperiala kontuan hartzen bada–. Eta azkenik, langileen bizitzekiko mespretxua berezkoa duten enpresari eta patronalen faxismoaz ari gara ere: langileak fabriketara joatera eta bertan gaixotzera behartzen dituzten PNV eta Confebask-en faxismoaz; zeintzuek haien bizi baldintzak hobetzeko asmoz greba egiten duten sindikatu eta langileak erasotzen dituzten.

“Salbuespen egoeran”, faxismoaren eta demokraziaren elkarbizitza ematen da

Baina egunotan ikusi dugun bezala, ez da soilik faxismo esplizitua, instituzionalizatua edo estatalizatua, gailentzen ari dena. Jakina da faxismoa (Modernitatean bezala), aldaera sozial bilakatu aurretik, alderdi bilakatu aurretik, mugimendu bat dela, sen sozial bat. Eta faxismo mota hau da hain zuzen ere egunotan gure balkoietatik azaleratzen ari dena; guztiok barnean daramagun polizia hura, gure hainbat auzo herrikoietan antzematen ari dena.

Faxismo molekular edo sozialaz ari gara; gure kideekiko mesfidantza sortu eta auzokideak seinalatzera garamatzan faxismoaz. Gure auzokidea zelatatu eta txakurrarekin egiten dituen paseoak neurtzera eramaten gaituen faxismoaz; lagunekin bazkari bat antolatu duen auzokidea salatzera garamatzana; balkoiko txibatoen faxismoa, kalean dagoenaren aurka oihukatzera bultzatzen gaituena, lanera ote doan, autismoa daukan edota zaintza lanak egiten ari den jakin gabe. Faxismo sozial hori, zapaltzen gaituena maitatu eta gure kide zein auzokoak gorrotatzera garamatzan bulkadan datza. Sen polizial eta segurtasun bulkada bezala agertzen den faxismoa da; beti taupaka dirauena, krisi garaietan azaleratzeko lur emankorra aurkitzen duena. “Gutako bakoitzarengan dagoen faxismoa da, gure arimak eta eguneroko jarrerak inbaditzen dituena, boterea maitatzera eramaten gaituena, eta menperatzen zein esplotatzen gaituen hori desiratzera garamatzana” (M. Foucault).

Faxismoa, krisiak sorrarazten duen aukeretako bat da; iraultza den bezalaxe

Faxismoaz eta honek krisiekin duen harremanaz ari bagara ez da soilik eszenatoki apokaliptiko eta distopikoak irudikatzeko. Faxismoa ez da krisi orotan sahietsezina den zerbait, aukeretako bat baizik. Krisiak historian ematen diren inflexio puntuak dira (historia oztopatu edota bizkortzen dute). Modu erradikalean denbora historikoa eta aukeren eremua irekitzen dute. Honela, faxismoa, krisiak sorrarazten duen aukeretako bat da; iraultza den bezalaxe. Faxismoa ala iraultza: zentzu honetan mugitu da historikoki krisiaren dialektika. Krisia, faxismo soziala

faxismo esplizituan kondentsatzen den puntua izan daiteke (mugimendutik Alderdira), edota existitzen den egoeraren deuseztapena eta gainditzearen hasiera ere. Faxismoa ala iraultza: barnean daramagun polizia atera ala berau behingoz ACABatu; elkarzaintza, klase elkartasuna eta borroka kolektiboaren aldeko apustua eginez.

Faxismo soziala langile klasearen ikusmena lainotzen duena da, gure klase kontzientzia galarazten diguna, gure lagunak eta etsaiak desberdintzeko argitasuna ematen digun kontzientzia. “Osasun krisi” honetan erabiltzen ari den hiztegi belizista ez da kasualitatea. Lagun-etsai harremana birplanteatzera eramaten gaitu. Defentsa ministroak eta “Jemad”-aren buruzagiak argi utzi dute: “Koronabirusaren aurkako guda honetan denok gara soldadu”. Sarritan entzun dugun erretorika hau (terrorismoaren aurkako guda, drogen aurkako guda, koronabirusaren kontrako guda…).

Badirudi kapitalarentzat eta bere estatu-makineriarentzat, edozein gudu-zelai dela erabilgarri langile klasea kontrolatu eta menderatzeko. Izan ere, bai, pandemia honek klaseei buruz ulertzen du, eta burgesiak ere bai. Are gehiago: burgesiak pandemiaren erabilera politikoa (klasista, arrazista eta patriarkala) egiten du. Eta horretarako ezinbestekoa zaio guda baten erdian gaudela, eta hortaz elkar babestu behar dugula, gu konbentzitzea. Munduaren kontra bakarrik eta isolaturik geundeke (Estatuak, militarrek eta instituzioek soilik salba gintzakete gerra honetan); etsaia, sistema kapitalista, burgesia edota miseriara kondenatzen gaituzten politikariak izatetik urrun, edonon egon litekeelarik: zakarra botatzera sarriegi irteten den auzokidearengan, biziraun ahal izateko ordu bitxietan kalean dabilen gaztearengan edota beste batzuen etxeak garbitzera joateko goizetan seme-alabak bakarrik uzten dituen emakumearengan.

Etsaiak burgesia du izena eta gure gudak klase borroka

Krisi hau faxismo bihurtu eta “guda” honetatik are atomizatuagoak irten nahi ez badugu, benetako etsaia zein den identifikatzea halabeharrekoa da. Ezinbestekoa da egunero langileak “trintxeretara” (babesik gabe) bidaltzen dituzten enpresariak eta arduradun politikoak seinalatzea (Urkullu jauna eta bere jarraitzaileetako bakoitza). Beharrezkoa da haien balizko oasia “koma ekonomikoan” eror ez dadin, politika liberalak aplikatu eta osasun arloan murrizketak egiten dituzten horiek seinalatzea. Nahitaezkoa da, politika sozialen gainetik, makro-proiektu harrapariei (AHT, Super Sur… jarraitzerik nahi?) lehentasuna ematen dieten arduradunak seinalatzea. Beharrezkoa da, irabazi ekonomikoak gure bizitzen gainetik lehenesten dituen sistema honetako engranaje bakoitzaren aurka matxinatzea; gure bizitzen eta gure auzokideenaren bakoitzaren gainetik pasa ez daitezen.

Zerbaitetan arrazoia badute, hain zuzen gudan gaudela dioen ideian da. Baina ez gaude etsai berri eta ikusezin baten aurkako (koronabirusa) gudan. Gure etsaia zaharra da (hainbat mende dauzka jada) eta begi-bistakoa da (miseriara kondenatzen gaituzten horien neurrigabeko aberastasuna bezain begi-bistakoa). Etsaiak burgesia du izena eta gure gudak klase borroka.

Horrenbestez, gudaz eta iraultzez nahikotxo zekien norbait ekarriz, egin beharrekoa ez da (koronabirusaren aurkako) gerra gelditzea, “gerra hau gerra zibil bihurtzea” baizik; krisiak agerian uzten dituen kontraesanetan sakondu eta iraultzak eztanda egin dezan sustatzea.


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Eguneraketa berriak daude