Krisia eta ezegonkortasuna Argentinan, Macrik Nazioarteko Diru Funtsari laguntza eskatu ostean

  • Mauricio Macri Argentinako presidenteak Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) atea jo behar izan du, pesoaren debaluazioa geroz eta jasanezinagoa bihurtzen ari dela eta. Macrik NDFko presidente Christine Lagardekin izandako elkarrizketa publiko egin da, eta bertan Argentinako presidenteak laguntza eskatzen dio Lagarderi, interes tasen ondorioz “egunez egun konplexuagoa” den nazioarteko errealitateari aurre egiteko.


2018ko maiatzaren 09an - 10:04
Christine Lagarde NDFko presidentea Mauricio Macri Argentinako presidenteari eskua luzatzen (Arg: Clarín)

Asteartean, peso argentinarra %5 debaluatu zen dolarrarekiko. “Nazioarteko finantzazioaren behar gehien daukaten herrialdeetako bat gara, oinordetzan jaso dugun gastu publiko itzelaren ondorioz”, adierazi du Macrik.

Argentinako presidenteak NDFri eskatuko dion kopuru zehatza ziurra ez bada ere, 30.000 milioi dolar ingurukoa izango da zenbait iturriren arabera. Horrek herrialdean eragin ditzakeen ondorioak ezagunak dira: murrizketak ugaritzea, lan baldintzak okertzea eta pentsioen behin-behinean pribatizatzea, besteak beste. Bestalde, mailegua emango dion herrialdearen norabide ekonomikoaren behatzaile izateko eskubidea dauka NDFk.

Kanpo-zorrak behin eta berriz itotako herrialdea

Argentinak 1957an jaso zuen lehenengoz NDFren dirua, Juan Perón presidentetzatik kendu zuten militarrek 75 milioi dolar eskatu zituztenean. Hurrengo mailegua 2003an eskatu zen, 10.000 milioi dolarrekoa.

Néstor Kirchner presidenteak Wall Street-ekin harremana eten zuen 2006an behin-behinean, zorra baliogabetu zuenean, harik eta Argentinak iragan urteko urtarrilean 9.000 dolarreko finantziazioa jaso zuen arte. Batzuen iritziz, NDFk eragin zuzena izan zuen Argentinako 2001eko “corralitoaren” krisian, Fernando de la Rúa orduko presidentearen gobernuari finantzazioa moztu baitzion.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Materialismo histerikoa
Saldu

Maiatzaren 25ean Aberriaren Eguna izan zen. Argentinan. Bere aberria izugarri maite duen presidentea dute orain han, eta munduan barrena dabil hango berri emanez. Pasa zen Espainiatik ere, “Europa Viva 2024” enkontru satanikora joateko. Barregura ematen zuten haiek,... [+]


2024-05-17 | Gedar
Argentinarren ia %60 daude pobrezia-atalasearen azpitik

Azken hiru hilabeteetan %8 igo da tasa: 3,5 milioi pertsona gehiago daude pobreziaren mugaren azpitik. Mileiren neurriak txalotu ditu Nazioarteko Diru Funtsak, langileen pobretzea handitzen den bitartean.


Materialismo histerikoa
Espantua

Ez du irabaziko, erotuta dago, esaten ari dena ez da posible. Edonork ikusten du ez dagoela estatu bat gobernatzeko prestatuta. Teoriko bat da, ez dauka errealitatearen kontzientziarik. Feminismoak emandako pausoak atzeraezinak dira, herritarrek ez dute onartuko zenbait eskubide... [+]


Argentinako justiziak bertan behera utzi du Mileiren lan erreforma

Argentinako Lanaren Apelazioen Ganberak behin-behinean atzera bota du Argentinako presidenteren lan-erreforma, CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuaren salaketari esker.


“Shock” bat beharrezkoa dela adierazi du Mileik presidente kargua hartzeko ekitaldian

Argentinako presidente kargua hartu du Javier Mileik igandean. Bere hitzaldian adierazi du "aldaketa erradikal" bat izango dela herrialdean.


2023-12-04 | Leire Artola Arin
Argentinako Mileiren gobernu berria: neonaziak, diktaduraren zuritzaileak eta familia

Abenduaren 10ean hartuko du Argentinako presidente kargua Javier Milei ultraeskuindarrak, eta hautatu dituen gobernukideak zeresana ematen ari dira: Rodolfo Barra estatuko abokatuen buru izango da, iragan nazia duena; Patricia Bullrich, Segurtasun ministro; María Eleanora... [+]


2023-11-20 | Leire Artola Arin
Milei Argentinako presidente berriak dio ez dela “epelkerietan” ibiliko

Javier Milei ultraeskuindar eta ultraneoliberalak egiturazko aldaketak iragarri ditu, esanez ez dagoela “erdibideko neurrientzat lekurik”. Sergio Massa peronistak botoen %44 eskuratu ditu eta espero gabeko porrota onartu du.


2023-11-15 | Ixone Santamaria
“Dekadentzian dagoen aristokrazia argentinarraz asko hausnartu dut filmean”

Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Horizontes Latinos saileko irabazlea izan den El Castillo (Gaztelua) filma zuzendu du Martín Benchimolek (Buenos Aires, Argentina, 1985). Pelikulak protagonista ditu haien burua antzezten duten Justina eta Alexia ama-alabak, zeinak... [+]


Argentinaren aienea

Nola jakin zenuen Argentinan hauteskundeak zirela? Javier Milei ero baten bideo biralizatuari esker izan zen? Noiz utzi genion Hego Amerikako politikari begiratzeari? Noiz erabaki genuen geure lekua Europa zela? Argentina krisiengatik iristen zaigu, edo politikari ero bat... [+]


Materialismo histerikoa
Konponbideak

Argentinako politikan interesa duen edozein ezkertiarrentzat, gau beldurgarria zen joan den igandekoa. Hauteskundeak egin zituzten. PASO esaten dieten primarioetan erein zen beldurra, ultraeskuina bere bertsio eroenean garaile atera zenez. Dardaraka bildu ginen bakoitza bere... [+]


Eguneraketa berriak daude