Korrikak euskarazko sormen lanak bultzatuko ditu beka bidez

  • 23.000 euroko bekarekin sarituko ditu lanak Korrikak, bi urtean behin. 2020ko urria eta 2021eko urtarrila artean aurkeztu ahalko dira sorkuntza lanak.


2020ko apirilaren 6an - 11:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

AEK-k euskarazko sormen lanak sarituko ditu Korrika kulturalaren bitartez. Bi urtean behin beka deialdia egingo da, lan irabazlea 23.000 eurorekin sarituz. Baldintza: lanak agertokian edo plazan aurkezteko modukoak izatea.

Era guztietako disziplinei irekita dago beka deialdia, eta saria lortu ahalko dute disziplina bat baino gehiago edo bakarra barne biltzen duten lanek. Lanak 2020ko urria eta 2021eko urtarrila bitartean aurkeztu beharko dira, eta 23. Korrika kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da lan irabazlea, 2022ko azarotik 2023ko apirilera. Asmoa da 23. ediziotik aurrerako edizioetan sormen lan bat saritzea.

Lanak beka deialdira aurkezteko baldintzak Korrikaren webgunean daude eskuragarri. Aiora Mujikak bekari buruzko azalpenak eman ditu bideo bidez:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sorkuntza
2024ko ekainaren 12
Dada Baroisa jaio zela 150 urte
Dada zamalkatu zuen amazona

2022ko azaroaren 9
Amaya Sanz Montes. Makillatzailea
“Pertsona arrunt bat diva bihurtu nahi dut”

2022ko urriaren 18
Irati Guarretxena Sandamian. @titare_tattoo
“Tatuaje bakarra duen pertsonarik ez dut ezagutzen”

Eguneraketa berriak daude