Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.
Goizeko 11etan hasi dute Euskararen Eguna Iturriaga-Mirafuentesen, Korrika Txikiarekin. Dozenaka haurrek zeharkatu dituzte herriko kaleak eta inguruneak, helduak ere lagun zituztela, eta laster Euskal Herri osoa hartuko duten aldarriak entzun dira martxa ireki duen autoaren bozgorailutik: “Ika, ika, ika, hemen dator Korrika”, “Hemen, gaude, euskararen alde!”, “Iturriagan ere, euskaraz!”. Ordutik aurrera jarduerek ez dute etenik izan gauera arte.
Eguerdiko 12etan herri kirolak antolatu dituzte herriko plazan, Txantrea eta Berriozarreko taldeetako kirolariek lagunduta. Ikuskizunaren ostean, herrien arteko lehia egin dute. Ordurako umeak puzgarriez gozatzen ari ziren, eta eskualdeko eragile, artisau eta ekoizleen postuetan kuxkuxeatzen zuten herritarrak. Goizetik prestatzen hasi diren zikiro jana 15:00etan gozatu dute 170 lagun inguruk Gaztetxean, eta ondoren umeentzako txokolatadaren txanda izan da. Musikak berotu ditu arratsaldea eta gaua. Broken Brothers Brass Band iruindarrak plazan hasi dute jarduna, eta Gaztetxean amaitu. Segidan hartu die lekukoa La Jodedera taldeak, eta DJ Txato eta Flakok eman diote amaiera gauari, biniloekin musika jartzen.
Euskararen eta Korrikaren alde sortutako ekimena
Lokizaldea Euskaraz taldea hasi zen antolatzen Lokizaldeako Euskararen Eguna, urteak direla, "euskararen egoera zailagoa" zenean. Horrela azaldu digu taldera orain bi urte batu zen Jone Lozano Mirandak. Mankomunatuta dauden sei bailarek osatzen dute Lokizaldea: Amezkoa, Allin, Metauten, Egaibar, Lana eta Berrotza. Iguzkitza herria ere antolatu ohi da beraiekin batera. Euskararen Eguna antolatzen hasi zirenean, eremu ez-euskaldunean zeuden kokatuta bailara guztiak, eta egunaren helburua zen modu herrikoian dirua biltzea Korrikaren kilometroak erosteko. Urte bakoitzean bailara batek hartzen du eguna, aurtengoan Berrotzak, baina Lokizalde osoko herritarren parte hartzearekin
Ordutik “egoerak zertxobait hobera” egin du, Lozanoren esanetan. Euskaltzaletasuna indartsuago dago, bailaretako batzuk eremu mistora igaro dira, eta lehen ez bezala hainbat udalek Korrikaren kilometroak erosten dituzte. Hori dela eta, Lokizaldea Euskarazen pentsatu dute aurten bildutako dirua euskararen aldeko beste jarduera batzuetara ere bideratzea, “adibidez lau hilabetean behin kontzertu edo antzerki bat antolatzera”.
Euskara beste borroka batzuekin lotzen dute Lokizaldea Euskarazeko kideek, behetik eta ezkerretik eraldatu nahi dute eskualdea: "Hari batek lotua bezala Martxoaren 8ak, Emakumearen* egunak, lekukoa eman dio Euskararen Egunari. Sistema honen bazter bat beste batekin lotuz: emakumearekiko zapalkuntzak, hizkuntza gutxituekin, eskualde despopulatuan. Ertzetik eraiki nahi dugu geroa, auzolanaren haritik tiraka", zioen herritarrei mezu bidez helarazitako gonbidapena.
Antolatzaile eta herritarren artean poza nabaria zen larunbatean Iturriagan sortutako giroarekin, nekatuta baina hurrengo urteko hitzordua antolatzeko indarberrituta amaitu dute asteburua. Korrika ofiziala noiz heldu irrikaz daude orain.
Jarraian herritarrek utzitako argazkien galeria:
(Hurrengo lau argazkiak: Aiheko Zubimendi)
(Hurrengo bi argazkiak: Josi)
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.