Egun batzuk pasa dira Euskal Herrian burutzen den ekitaldirik berezi, hunkigarri, zabal eta politena bukatu zenetik, KORRIKA, alegia. Hamaika egunez gure geografia osoa zeharkatu du, muga guztien gainetik, izan ere euskararen herriari ezin baitzaizkio mugak jarri.
Hamaika egun eta gauez bi urtetan behin ematen diren sentimendu berdinak agertu dira: lehenengo egunean martxan hasten deneko ilusioa, eskualde edo herrira sartzen deneko zirrara, furgoneta urrunean ikusterako poza eta urduritasuna, korrika eta oihuka egin bitarteko alaitasuna, bukatu orduko sentsazio arraro hori… eta azken eguneko betekada, aurten Gasteiz jendez gainezka ikusterakoan bezala. Sekulako ekimena, zoro batzuek martxan jarri zutenetik 21 edizio pasa dira jada, eta oraindik hunkitzen gaituena.
Hala ere, egun hauetan gertatutakoak ez gaitu errealitatetik urrundu behar. Nahiz eta azken hamarkadetan asko aurreratu den, oraindik ere euskaraz egitea normaltasunaren aurka egitea da. Ez dugu ahaztu behar euskararen herria ez dela EAEra mugatzen, eta gauden 2019an ez dela gure lurralde osoan ofiziala propio dugun hizkuntza. Nafarroa Garaian, hauteskunde promesetatik haratago, Vascuencearen legeak indarrean jarraitzen du bere horretan, bertako biztanleria zatikatuz eta eskubide ezberdinak aitortuz. Bada garaia fobiak alde batera utzi eta Linguae Navarrorum delakoa nafar guztiek normaltasunez ikasi, erabili… ahal izateko. Bestalde, askotan hain urrun ikusten dugun Piriniotatik haragoko lurraldean, Iparraldean, euskarak ez du inolako onarpen ofizialik. Bertako biziraupena hango biztanleei zor diegu, bertako eragileei, ikastolei, gau eskolei, euskaltegiei, herri mugimenduari…
Zaila da, eta AEK-k ez du zertan mugatu edo aukeratu zeintzuek parte hartuko duten KORRIKAn eta nortzuek eramango duten lekukoa; baina batzuek haien konpromisoa eza honelako ekimenetan zuritzea… denborak bakoitza bere lekuan jarriko du
Amets Arzallusek Euskaraldia-n gogorarazi zigun bezala, orain denok omen gaude euskararen alde, zaila baita “kulturaren” kontra egotea, ea nork justifika dezake hori. Hala ere, berea suposatzen den esparrutik ateratzen denean euskarak ezinegonak eta arazoak sortzen dizkie batzuei. Ez dugu ahaztu behar KORRIKAk urte luzez sufritu zuen boikota ere. “[Euskal Herriko edozein herri] ere, euskararen alde!” izaten da KORRIKAn entzuten den lemarik errepikatuenetarikoa. Gakoa, berriz, egotetik egitera salto emango dugunean etorriko da, Euskal Herrian Euskarazek gogorarazten digun bezala. Horretan ere Maialen Lujanbiok zorrotz heldu zion lekukoaren mezuan. Instituzioek herriaren nahiak bildu eta egikaritu beharko dituzte. Zertarako balio digu bada, alderdi ezberdinek, Legebiltzarrak, diputazioek, hautetsiek… lekukoa hartzen badute baina gero ez badute euskararen aldeko benetako apustua egiten, kontrakoa ez denean? Zertarako KORRIKAn agertu hurrengo egunean inauguratuko dituzten eraikinen/ekimenen izenak BEC (Bilbao Exhibition Centre), Itzulia Basque Country, Urdaibai Bird Centre, Basque Culinary Centre, Basque Fest, Bermeo Tuna World Capital, Bizkaia Silver Week… bezalakoak badira? Globalizazioaren ondorioak, esango dute batzuek, “renovarse o morir” besteek… “Kosmopolitak vs kosmopaletoak” gehituko nuke nik.
Ez nuke ahaztu nahi, haiek ere instituzioa baitira, Antiguon egin zutenen kilometroa, apenas aste batzuk lehenago gazte bati isuna jarri zioten eta kazetari bat epaitegietara eraman zutenen kilometroa… Beste batean landu beharreko aparteko gaia.
Euskararen “aldeko” apustu honetan instituzioen eragina ere komunikabideetan islatzen da. Informazioa euskaraz argitaratzeagatik diru-laguntzak ematen dira. Bada, soilik ikusi behar dira nola egiten den banaketa hori, zeintzuen artean eta zein kantitatetan, sekulako auzolotsa sentitzeko. Aparteko artikulua beharko genuke Euskal Irrati Telebistaren egoera aztertzeko, KORRIKAko babesle nagusienetako bat. Soilik apunte azkar pare bat; Gaur egun eta Teleberria-ri eskaintzen zaien denbora, askotan euskaldunei gazteleraz erantzutera “behartzen” zaiela, programa ezberdintasuna (meza, herri kirolak…)… buelta pare bat eman beharko diegu hauei baldin eta erreferentziazko euskal kate publiko bat lortu nahi badugu. Besarkada bat komunikabide alternatibo, euskaldun eta herrikoiei!
Zaila da, eta AEK-k ez du zertan mugatu edo aukeratu zeintzuek parte hartuko duten KORRIKAn eta nortzuek eramango duten lekukoa; baina batzuek haien konpromisoa eza honelako ekimenetan zuritzea… denborak bakoitza bere lekuan jarriko du.
Tira ba, segi dezagun KORRIKArekin hunkitzen (helduko da eguna ezen honelako ekimenak beharrezkoak izango ez diren), baina ez bi urtetan behineko ekintza anekdotiko gisa. Izan ere herri bat dugu sortzeke, Maialen Lujanbiok 2009ko bertso txapelketan esan bezala “euskaratik eta euskaraz”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]