Euskararen aldeko ekimen herrikoi masiboenaren 22. edizioa gaur abiatuko da Amurriotik, euskaltzaleak HitzEkitera deituz. Goizeko 10:00etatik hasita eta gauera arte jai eta aldarrikapen giroa nagusituko da Amurrion. 16:00etan izango da ekitaldi nagusia, eta 16:30tan hasiko dira herritarrak tipi-tapa, etenik gabe, apirilaren 10ean Donostiara heldu arte. ARGIAk jarraipen berezia egingo du egunez egun.
Korrika gosez daude euskaltzaleak: pandemiak urte bete atzeratu duelako bi urtean behin izan ohi den zita; euskararen aurkako erasoak ugaritzen ari direlako azkenaldian; larrialdi linguistikoaren alarmak piztuak direlako euskararen ikasketa, transmisio edo erabileraren alorretan. Penarik ez, ordea, bi astez euskara gozatuz hauspotzera dator Korrika, hitzez eta ekintzez, aurtengo edizioaren hasierako mezuak dioen gisan:
“Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.
Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek... Bada ekiteko ordua.
Hitz egiteko ordua. Hortaz, ernatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko.
Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.
Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin”.
2.575 kilometro
Maiatzaren 31n Amurrion hasi eta Apirilaren 10ean Donostian buka, 2.575 kilometro egingo dituzte lasterka Euskal Herri osoko euskaltzaleak. Amurrion egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, kaleko musikarekin edo Aiaraldea Gaur saioaren zuzeneko emanaldiarekin. 16:00etan ekitaldi nagusia egingo dute plazan, eta ekitaldia amaituta, 16:30tan, lasterka hasiko dira herritarrak Arespalditza bidean. Amurrion jaiak luze joko du, ordea: 18:00etan hasita kontzertuak emango dituzte Gozategi (bere 30. urteurrenean), Izate Faltsua eta Dupla taldeek. Apirilaren 10ekoDonostiako amaiera ekitaldia 12:30tan egingo dute, eta orduan irakurriko da lekukoak sabelean aurten daraman mezua. Korrikaren antolatzaile AEK-k mugikorrerako aplikazio bat sortu du lehenbiziko aldiz, erabiltzaileei aukera emango diona une bakoitzean lasterketa herrikoia non dagoen jakiteko.
22. edizioko Hitzekin kantuan Nerea Urbizuk, Ane Garcíak, Anarik eta Sustrai Colinak hartu dute parte, eta Uhinak dokumentala sortu dute AEK-k e eta Txakur Gorria kolektiboak. Aurtengo omenduak Pirritx, Porrotx eta Marimotos pailazoak dira: “34 urteko ibilbidea egin dutelako euskalmunduan, eta, are garrantzitsuago, euskaraz; eta eragileak direlako, orainaldiari eta etorkizunari begira daudenak”.
ARGIAren jarraipen berezia
ARGIAk jarraipen berezia egingo dio lasterketari, herriz herri eta egunez egun. Leire Artola kazetaria ariko da zeregin horretan, zuzeneko jarraipena egin eta hitzetatik ekintzetara igaro diren protagonisten historiak azalduz. ARGIAren sare sozialetan zabalduko ditugu irudi ikusgarrienak nahiz momentu aipagarrienak, eta bideo landuak ere egingo ditugu. Hori guztia Argia.eus-eko Korrika 22ren kanalean aurkituko duzu.
Euskarafobiaren aurka, euskararen alde, gozatu, astindu hankak, mingainak, konpromisoak, eta HitzEkin!
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.
23. Korrikaren karietara, helduei euskara irakasten diharduen AEK edo Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko Ipar Euskal Herriko koordinatzailea den Ihintz Olideni, Enbatak hainbat galde pausatu dizkio. Jarraian, argitaratua den elkarrizketak, AEK eta Korrika zehazkiago... [+]
2.700 kilometro eginda, igandean helduko da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, 12:30 inguruan, eta mezu sekretua irakurriko du egileak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak, haurrentzako... [+]