Korrika: 23 edizioetako kanten bilduma

  • 43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.


2024ko martxoaren 24an - 08:10
Azken eguneraketa: 13:25

23. Korrika (2024)

Harro Herri lelopean, Irundik abiatuko da 2024ko martxoaren 14an, eta Baionan amaituko da martxoaren 24an. Azterketak Euskaraz ekimena omenduko dute.

Abestia - Harro Herri (Maite Arroitajauregi "Mursego")

22. Korrika (2022)

Hitzekin lelopean, Amurriotik abiatu zen eta Donostian amaitu. Pirritx, Porrotx eta Marimotots omendu zituzten eta Karmele Jaiok irakurri zuen lekukoaren mezua.

Abestia - Hitzekin (Ane García, Anari, Nerea)

21. Korrika (2019)

Klika lelopean, Garestik abiatu zen Gasteizen amaituko zen edizioa. Mezua Maialen Lujanbiok idatzi zuen eta Txillardegi omendu zuten.

Abestia - Klika (Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia):

20. Korrika (2017)

Otxandion irten eta Iruñera joan zen, Bat(z)uk lelopean. Korrikaren sortzaileak omendu zituzten eta Joseba Sarrionandiak idatzi zuen lekukoko mezua.

Abestia - Zirkorrika (Xabier Zabala eta Uxue Alberdi):

19. Korrika (2015)

2015eko Korrikak Urepelen (Nafarroa Beherea) izan zuen hasiera eta Bilbon amaiera. Euskahaldun izan zen leloa eta Durangoko Azoka omendua.

Abestia - Denok korrikara (Oskorri):

18. Korrika (2013)

Eman euskara elkarri lelopean Andoaindik (Gipuzkoa) Baionarainoko ibilbidea egin zuen eta euskara ikasten ari zirenei eskaini zieten.

Abestia - Bagoaz (Esne Beltza):

17. Korrika (2011)

Trebiñutik (Araba) Donostiaraino joan zen eta Maitatu, ikasi, ari… Euskalakari leloa zabaldu zuen. Euskaltzaindia izan zen omendua.

Abestia - Pausoz pauso euskalakari (Gose):

16. Korrika (2009)

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira leloa izan zuen eta Tuteratik (Nafarroa) Gasteizeraino joan zen. Euskara ikasi eta transmititu duten horiei eskaini zieten ordura arteko Korrikarik luzeena izan zena.

Abestia - Ongi etorri lagun (Betagarri):

15. Korrika (2007)

Hamabosgarren Korrikak Karrantzatik (Bizkaia) Iruñerainoko bidea egin zuen, Heldu hitzari!, Heldu lekukoari!, Heldu elkarlanari!, Heldu euskarari!, Heldu herriari! leloa zabalduz. Euskal emakumeak omendu zituzten, euskararen transmisioan egindako lanarengatik.

Abestia - Heldu (Niko Etxart eta El Drogas):

14. Korrika (2005)

Euskal Herria euskalduntzen, Ni ere bai! zioen leloak Orreagatik (Nafarroa) Bilborainoko bidea egin zuen. Euskalduntzeko hautua hartu zuten pertsonak omendu zituzten, baita Andolin Eguskitza euskaltzaina ere.

Abestia - Ni ere bai (Afrika Bibang):

13. Korrika (2003)

Maulen hasi eta Iruñean amaitu zen. AEKrekin herri bat geroa lantzen leloa aukeratu zuten eta Ez Dok Hamairu mugimendua omendu zuten. Korrika berezia izan zen, Euskaldunon Egunkariaren itxierak eragina izan zuelako eta Nafarroako Gobernuak Korrika Iruñean sartzea debekatu zuelako, nahiz eta azkenean debekua indargabetzea lortu zuten.

Abestia - Gero bat gaurdanik (Mikel Laboa eta Ruper Ordorika):

12. Korrika (2001)

Mundu bat euskarara bildu lelopean Gasteizetik Baionara joan zen. Euskal Herriko Bertsozale Elkartea omendu zuten.

Abestia - Big Beñat (Fermin Muguruza):

11. Korrika (1999)

Hamaikagarren Korrikak 1+1=hamaika. Zu eta ni euskaraz leloa izan zuen eta Iruñetik Donostiaraino joan zen. Hamaika omendu zituzten: Jose Angel Iribar, Joxe Ramon Etxebarria, Pedro Miguel Etxenike, Maitena Araguas, Argiñe Iturregi, Laudioko ikastolaren sortzaileak, Euskalerria Irratia, Etxepe enpresa, Arantza udalerria, Mendia optika eta Maiatz editoriala.

Abestia - 1 eta 1 (Joxe Ripiau):

10. Korrika (1997)

Hamargarren edizioan lehenengo Korrika gogora ekarri nahi izan zuten. Horretarako, ibilbide eta lelo berak aukeratu zituzten. Alegia, Oñatitik Bilborainoko bidea eta Euskal Herria korrika! leloa.

Abestia - Euskal Herria Korrika (Gozategi):

9. Korrika (1995)

Donibane Garazin hasi eta Gasteizen amaitu zen eta Jalgi hadi euskaraz leloa zabaldu zuen. Mikel Laboa izan zen urte hartako omendua.

Abestia - Bizi ganoraz (Maixa eta Ixiar, Alex Sardui eta Kepa Junkera):

8. Korrika (1993)

Iruñean abiatu eta Bilbora egin zuen bidea. Leloa Denok maite dugu gure herria euskaraz izan zen eta Martin Ugalde kazetari, historialari eta idazleari eskaini zioten.

Abestia - Aide Korrika (Tapia eta Leturia):

7. Korrika (1991)

Korrika euskara, Euskaraz Euskal Herria leloarekin ibili zen Gasteizetik Baionaraino. Remigio Mendiburu Korrikaren lekukoaren sortzailea omendu zuten.

Abestia (Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe):

6. Korrika (1989)

Iruñea eta Donostia arteko ibilbidea egin zuen eta Euskara Korrika eta kitto izan zen aukeratutako leloa. Jose Migel Barandiaran antropologoa eta euskaltzalea omendu zuten.

Abestia - Gu AEK-koak gara (Xanti eta Maider):

5. Korrika (1987)

Hendaiatik (Lapurdi) Bilborainoko ibilbidea egin zuen, Euskara zeurea lelopean eta Balendin Enbeita bertsolari eta idazlea omendu zuten.

Abestia (Oskorri):

4. Korrika (1985)

Atharratzetik (Zuberoa) Iruñeraino joan zen Herri bat, hizkuntza bat leloa zabaltzen. Piarres Lafitte euskaltzaina izan zen omendua.

Abestia (Lontxo Aburuza):

3. Korrika (1983)

Baionan hasi eta Bilbon amaitu zen. Leloa Euskaraz eta kitto! izan zen eta Gabriel Aresti poetari eskaini zioten.

Abestia (Egan):

2. Korrika (1982)

Iruñetik Donostiara artekoa izan zen eta AEK, euskararen alternatiba herritarra; Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde izan zen aukeratutako leloa. Rikardo Arregi omendu zuten, aurreko edizioko akatsa konpontzeko.

Abestia (Akelarre):

1. Korrika (1980)

Oñatin (Gipuzkoa) hasi zen eta Bilbon amaitu. Lehen Korrikaren leloa Korrika Euskal Herria! izan zen. Xabier Peña idazle eta irakaslea izan zen omendua. Rikardo Arregik idatzi zuen lekukoaren mezua, baina ez zen helmugara iritsi.

Abestia (Xabier Amuriza):


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-10-31 | Leire Ibar
Korrikaren karbono isuria nola murriztu daitekeen ikertu dute lehenengo aldiz

Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.


2024-10-28 | Uriola.eus
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak Udalaren 1.500 euroko isuna salatu du

Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-24 | Leire Artola Arin
Milaka lagun Korrikaren amaiera ospatzen ari dira Baionan

2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]


2024-03-23 | ARGIA
GARAZI ARRULAREN MEZUA

Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]


2024-03-23 | ARGIA
AEK: “Harro gara... baina ez konforme!”

AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]


2024-03-23 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Larunbateko gaupasa Korrikarekin egiten duten horiek

23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]


2024-03-20 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Euskara harrotasunez transmititu dutenen lekukoa

Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.


2024-03-20 | Enbata
“Euskarak espazio publikoa berreskuratu behar du”

23. Korrikaren karietara, helduei euskara irakasten diharduen AEK edo Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko Ipar Euskal Herriko koordinatzailea den Ihintz Olideni, Enbatak hainbat galde pausatu dizkio. Jarraian, argitaratua den elkarrizketak, AEK eta Korrika zehazkiago... [+]


Eguneraketa berriak daude