Ekainaren 18an zendu zen Abderraman Bas izeneko migratzailearen inguruko irakurketa plazaratu dute SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak.
Errefuxiatuen munduko egunaren bezperan, Bidasoa ibaian gazte bat zendu zen muga zeharkatu nahian. Horren harira argitaratu dituzte irakurketak SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak. Bi taldeek salatu dute egoera ez egonkorra eta Hendaiako mugako kontrolak bertan behera utzi behar direla.
Irungo Harrera Sareak Iragarritako kronika zen!!!! testuan esan du: “Zoritxarrez, litekeena da berriro errepikatzea; izan ere, Schengen lurralde batera iritsi direnean, migrazio-ibilbidean zailtasun gehiago izango ez dutela uste dute … baina ez da hala!”. Schengengo Hitzarmenak sortutako Schengen eremuaz ari dira.
SOS Arrazakeriak Hendaiako muga: axola ez duten bizitzak izeneko idazkian Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Frantzian egin dituzten hauteskundeetatik aterako den Frantziako gobernuarekin harremanetan jartzeko, mugako kontrol horiek bertan behera uztea exijitzeko. Bestalde salatu du Bidasoako heriotzen erantzule mugako kontrolak direla eta herritarrei dei egin zieten, politika horien aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.
Jarraian testuak osorik irakurgai:
Irungo Harrera Sarea:
Iragarritako kronika zen!!!!
Beste behin, Bidasoako mugan, migrante gazte baten heriotzak nahigabetu gaitu, ABDERRAMAN BAS izan da oraingoan. 9 dira dagoeneko. Zenbat kontatu behar ditugu Frantziako estatuak kontrol arrazista horiek altxa ditzan?
Kontrol arrazista horiek bi ondorio baino ez dituzte:
Pertsona migratzaileen sufrimendua areagotzeen dute, 9 heriotza hauek barne.
Lotsagabe, txorizo, litxarrerok eta lapurrak agertzen laguntzen dute, zaurgarritasun-egoera horretaz baliatzen direnak etekina ateratzeko.
Gaineratu behar da, zoritxarrez, litekeena dela berriro errepikatzea; izan ere, Schengen lurralde batera iritsi direnean, migrazio-ibilbidean zailtasun gehiago izango ez dutela uste dute… baina ez da hala! Europaren erdian existitu behar ez lukeen muga batekin topo egiten dute! Gainera, Irungo harrera-guneak eragiten dien estresa gehitzen badiegu, non goizero “2 gau geratzen zaizkizu”, “gau bat geratzen zaizu”, “dagoeneko ezin duzu lo gehiago egin” esaten dieten… erraz uler daiteke kalean lo egin behar izateak, tragedian amaitu litekeen arriskuak hartzera bultzatzen dituela. Ez dakigu oraingoan hala gertatu ote den, baina Irungo Harrera Sareak goizero San Juan plazan jartzen duen informazio-gunean egunero entzuten dugu presio horrek sortzen dien kezka. Nahiago genuke horrela izan ez balitz, oso tamalgarria bailitzatekeelako jakitea halako kasu baten aurrean gaudela.
EZ ZAITUZTEGU AHAZTUKO
BIHAR, IGANDEA, 12:30etan, KONTZENTRAZIOA SAN JUAN PLAZAN
SOS Arrazakeria:
Hendaiako muga: axola ez duten bizitzak
Errefuxiatuen munduko egunaren bezperan, heriotza berri batek gure kontzientziak kolpatzen ditu. Mugako kontrol ilegal eta arrazista baten hamargarren biktima da. Euskal Autonomia Erkidegoa, beraz, Europar Batasunaren politikek lurralde osoan zehar ereiten dituzten migratzaileen eta errefuxiatuen hilerrien zerrendara gehitu da.
SOS Arrazakeriak urteak daramatza politika horiek salatzen. Gure erakundeei eskatu die jarrera argia har dezatela Frantziako gobernuaren aurrean, mugako kontrol hori desager dadin. Horri buruzko adierazpen batzuk egon dira, baina ezer ez da aldatu. Berriro eskatzen diegu euskal erakundeei, Ipar Euskal Herriarekiko lurralde arteko esparru instituzionalean, hau da, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdean, gobernu berrira eta igande honetan Frantzian egingo diren hauteskundeetatik aterako den gehiengo parlamentario berrira jotzeko, mugako kontrol horiek bertan behera uzteko eskatzeko.
Urkullu lehendakaria, 2020an Euroeskualdearen presidente hautatua, Euroeskualdearen urteko batzarrera joan zen iazko martxoan, eta nabarmendu egin zituen bileraren eta mugaz gaindiko garapenaren aldeko misioa, balioak eta anbizioa. Bada, balio horien artean ez badago gure lurretik igarotzen diren pertsona guztien bizitza, diskriminaziorik gabe; anbizio hori Eliseoko ateen aurrean gelditzen bada mugako kontrolak bertan behera uzteko eskatzeko orduan, Euroeskualde hori ez da gurea, ez gaitu ordezkatzen.
Horregatik,
Donostia 2022/06/18
Gipuzkoako SOS Arrazakeria
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
Elkarteko Andoni Burguetek nabarmendu du espetxean dauden presoek egindako delitu gehienek behar sozioekonomikoekin lotura dutela.
350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Kritika artean abiatu dira Gasteizko Arana klinika zena Nazioarteko Babes Harrera Zentro bilakatzeko obrak. Ez auzokideak, ez errefuxiatuekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeak, ez PSEz bestelako alderdi politikoak ez daude ados proiektuarekin: makrozentroen ordez,... [+]
Europako Batzordeak lege-proiektu berri bat aurkeztu du asteartean. Dokumenturik gabeko pertsonak jatorrizko herrialdeetara edo igarotze-herrialdeetara deportatzeko prozesua areagotzea eta azkartzea helburua du.
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]
Hamasei migrante atxilotu zituzten otsailaren 6an Baionan, etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatu dutenez. Dirudienez, Baionako prokuradoreak eman zuen agindua. Operazioa autobus geltokiaren eta Pausa harrera zentroaren artean gauzatu zuen poliziak, tartean, adingabekoak... [+]
Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]