Koronaz, zenbakirik gabe

  • Neurri gogorragoak eskatzen dituzten ahotsak aditzen ditut komunikabideetan. Nire apaletik eta nire ezjakinetik, hausnarketa paralelo edo zeharkako batzuk egin nahi ditut. Wuhango kaleetako irudi ikusgarriek, Txinako agintariek hartutako neurriek, jarraitu beharreko bidea erakutsi zieten mundu zabaleko gobernuei; erakutsi, lehenik eta behin –soka luzeko erakuspena–, ez dela, garai hau, eztabaida demokratikoa bezalako txorakerientzako garaia.

     


2020ko martxoaren 28an - 09:43

Ontzat eman zen alarma behar zela, osasun-instituzioetan ondo kokatutako espertoen iritzia. Gobernuek ez zuten aditu bestelako arrazoirik, gauzak bestela egitea proposatzen zutenen ahotsak eta datu basikoak, datu konparatiboak isildu zituzten; geroz goiti, koronabirusak eragindako kutsatuak eta hildakoak zenbatzera mugatu dira.

Arduradun politiko, mediku eta mediatikoek ez digute gogorarazi koronabirusak betidanik kutsatu izan dituela gizakiak. Ez digute gogorarazi neguero sasoi-gripeak jota zenbat jende eritzen eta zentzen den. Egun-eta-berealdiko birus inauditoki arriskugarriaren bertsioa eta alerta-estatuaren beharra dudan jartzea izango zen.

Ezin da eztabaidatu. Ezin da pentsatu. Aginduei segitu, besterik ez dugu. Ohiko gerretan bezala, isilarazi egiten dira agintearen estrategiarekin bat egiten ez duten ahotsak.

"Beldurra birusari, beldurra aldamenekoari, ziudadano ona ez izateari beldurra... Literaturako hil-bizikoek daukatena bezalako beldurra: erabat hiltzeari bezain, erabat bizitzeari beldurra"

Esaten dutenak, nahikoa zatekeela, epidemia honi aurre egiteko, kontuz ibiltzea eta gutxieneko gomendio batzuei kasu egitea. Esaten dutenak, birus hau ez dela inoizko hilgarriena, eta berak eragindako heriotzak ez direla beste edozein gaitzek eragindakoak baino deitoratzekoagoak.  Esaten dutenak, garapen-modeloan bilatu behar direla kausak, eta haren norako-aldatzean, soluzioak.  Esaten dutenak, gaitza bera baino, okerragoak izaten ahal direla hartzen diren erremedioak.  Esaten dutenak, beldurra dela benetako gaitza...

Beldurra birusari, beldurra aldamenekoari, ziudadano ona ez izateari beldurra... Literaturako hil-bizikoek daukatena bezalako beldurra: erabat hiltzeari bezain, erabat bizitzeari beldurra.

Galarazi digute ezezagunekin hitz egiten, lagunak besarkatzen, gaixoak artatzen, familiarekin egoten. Sarritan minduta baina, denei uko egiteko prest egon gara, inor kutsatzeko edo gu geu gaixo erortzeko arriskuaren aurrean. Esaten dugu: “Auzolaguna kutsatzen badut...” Edo: “Ez nioke neure buruari barkatuko, ama kutsatzea”, sinisturik-eta guztiz probablea dela kutsatzea... egiatan, agidanez, zentzuzko neurriak hartuta, oso inprobablea denean.

Nola aldatu diren, kolpez, gure sentimenduak...! Niri, halako larritasuna etorri zait; begitandu zait, ihes egiterik ez dagoen bide batean gabiltzala... Gainetiko balore guztien gainean jarri da superbibentzia.

"Ez naiz ikaragarri hipotesizalea, baina gertaldi hauen atzean, osasun-industrien eskua, estatuek beren burua arraindartu nahi izatea eta, denak bat, esperimentu sozial handia ikustea, ez zait gehiegikoa iruditzen"

Ez naiz ikaragarri hipotesizalea, baina gertaldi hauen atzean, osasun-industrien eskua, estatuek beren burua arraindartu nahi izatea eta, denak bat, esperimentu sozial handia ikustea, ez zait gehiegikoa iruditzen.  Eskala orain arte ezezaguneko esperimentua, izu-pelikuletan baino ikusi ez genituen eszenak eragiten ari dena gure artean. Milaren artean, ondorio prebisible bi: gero eta kontrolatuago egongo gara, eta, gero eta gehiago, on-line biziko gara.

Egun hauetan, akaso arruntean baino gehiago, elkartzen eta elkarrengandik bereizten gaituzten makinei begira gaude; nire iritzi apalean, espiritu ireki eta kritikoak izateko trabagarri zaizkigunak. Makinaren baitakoagoak izan, eta nekezago izango zaigu diktaduraren eta gezurraren mundutik askatzea. Aditu dugu, koronaren aitzakian, kolpean, libertaterik oinarrizkoenak ezabatu dituztela... Ez da, behintzat, kolpean izan: lurra landuta zegoen.

Makinatuta, bakanduta, sometituta... Kondizio guztiak ematen dira, ohiz kanpokoa arruntu dadin. Zergatik ez, datorren urtean, beste birus bat etortzen denean...? Ez da jadanik izango, Txernobilen izan zen bezala, behar biziz, ezpada, orain ezkero... halabeharrez. Aste hauetako agin-hitza: bakartzea, bera da oroz gain saihestu behar duguna. Gure hitzak, berriz, beldurretik, obedientzia itsutik, bizitza eurekin daramakiguten makinetatik apartatzea, eta elkarrengana biltzea, izan behar lukete.

 Ero-hitzak, honenbestean; badakit.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude