Koronabirusa benetan al da gripea baino arriskutsuagoa?

  • Birus pandemia izan da burtsa merkatuen desazelerazioa eragin duena. Baina zerk egiten du Sars-CoV-2 birusa –horrela deitzen baita ofizialki koronabirus berria– hain arriskutsu? Birusak eragiten duen Covid-19 gaixotasuna, funtsean, gripe bat da, hori bai: mota larrienetako batekoa dirudienez. Baina gripe erabat berria da eta hori da erabat ezberdintzen duena.


2020ko martxoaren 11n - 13:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur [2020ko martxoaren 9a] finantza merkatuek azkenean aitortu dute Koronabirus berriak eragingo duen kalte ekonomikoa.

Errusiak petrolio merkatuetan hasitako prezioen gerrak ez du eragin gaurko balio burtsaren erorketa, baina ezta lagundu ere. Petrolio merkea ekonomiarentzat ona dela suposatzen den arren, erorketak AEBetako finantza merkatuetan ere kalte nabarmenak eragingo ditu; Ameriketako Estatu Batuetako fracking industria osoa oso zorpetuta baitago eta orain desagertzera bideratuta dago. Petrolio gordinaren prezioa upeleko 20 dolarrera jaistea espero da, bat datozelako gainprodukzioa eta birusak eragindako eskariaren beherakada. Errusia ondo kokatuta dago prezioen gerra hau irabazteko. Beste batzuk ez.

Birus pandemia izan da burtsa merkatuen desazelerazioa eragin duena. Baina zerk egiten du Sars-CoV-2 birusa –horrela deitzen baita ofizialki koronabirus berria– hain arriskutsu? Birusak eragiten duen Covid-19 gaixotasuna, funtsean, gripe bat da, hori bai: mota larrienetako batekoa dirudienez. Baina gripe erabat berria da eta hori da erabat ezberdintzen duena.

Urtero, munduko populazioaren %15 inguru kutsatuko da ezagutzen ditugun gripearen dozenaka birusetako batekin edo gehiagorekin. Jendea gaixotu egiten da, eta gehienak sendatu egiten dira aldi berean birus espezifiko horren aurkako immunitatea garatuz. Irten poderioz, hori gehituko zaio gure gizarteen oinarrizko immunitate multzoari. Hainbeste jendek eduki du dagoeneko gripea ondo ezagutzen ditugun eraginez, ezen horietako gehienak ez baitira kutsatuko hurrengo gripe denboraldian. Txertoak ere garatu ditugu birus ezagunenen aurka. Horri esker osasun zerbitzuetan lanean ari diren pertsonek jarraitu dezakete lanean gripeak jotako paziente berri asko ospitaleratzen diren garaietan ere.

Baina birus berri bat garatzen denean, orduan dena da ezberdina. Gure gizarteek ez daukate birus berriaren aurkako oinarrizko immunitaterik. Kontrako neurririk ez jartzekotan, gripe denboraldi arrunt batean baino askoz pertsona gehiago gaixotuko dira birus-eraso berriaren lehen, bigarren eta hirugarren olatuetan. Osasun zerbitzuetako langileak ere kutsatu eta berrogeialdian jarri beharko dira. Osasungintzako langile batzuk hil litezke. Ospitaleak gainezka egongo dira, eta osasun sistema osoa erori daiteke gainbehera, Txinako Wuhan hirian gertatu den bezala. Osasun sistemaren kolapsoak eragingo du birusengatiko heriotzak askoz gehiago izatea martxan dagoen osasun sistema batekin leudekenak baino.

Hona nola deskribatu duen horrelako egoera bat Italiako Bergamon ari den zirujau batek:

“Kasuak biderkatu egin dira, egunean 15-20 ospitalizazio izateraino, denak arrazoi beragatik. Testen emaitzek bata bestearen atzetik diote: positiboa, positiboa, positiboa. Bat-batean, larrialdi gela gainez egiten hasi da. Larrialdietarako protokoloa abiatu da: larrialdietarako gelan laguntza behar da. Bilera azkar bat egin larrialdi gelako EHR [historia kliniko informatizatua] nola erabili ikasteko eta minutu gutxiren buruan jada behean nago, gerrako frontean ari diren gudarien ondoan. PCaren pantailak beti kexa berdinak salatzen ditu: sukarra eta arnasa hartzeko zailtasuna, sukarra eta eztula, arnasarik hartu ezina, etab. Azterketan erradiologiak beti perpaus bera dio: aldebiko pneumonia interstiziala. Denek behar dute ospitaleratzea. Batzuk intubatzea behar dute eta ZIUra [Zaintza Intentsiboetako Unitatera] eramatea. Beste batzuentzat, ordea, berandu da. ZIUa beteta dago, eta ZIUak beteta daudenean, gehiago sortu behar dira. Haizagailu bakoitza urrezkoa bihurtu da: premiazkoak ez diren kirurgiak bertan behera utzi dituzten kirofanoetakoak erabiliko dira gela arruntak ZIU bihurtzeko”.

Lonbardian koronabirusagatiko hilkortasun tasa %6raino iritsi da. Txinako Hubei probintzian ikusita dakigu nola ongi dabilen osasun sistema batean Covid-19 duten gaixoen heriotza tasa %1 baino txikiagoa dela. Italian pertsona gehiago hiltzea ez da birusagatik, gainez egindako osasun sistemagatik da.

Gerta liteke, gainera, Covid-19 kasuekin gainez egin duen osasun sistema ezin iritsi izatea gaixotasun kasu arruntez arduratzera. Bihotzeko atake akutua duten pertsonak, diabetes arazoak dituztenak edo bizikleta batetik erori diren haurrak eramango dituzte artatu ezin dituzten ospitale bete batzuetara.

Hain egoera katastrofikoa prebenitzeko modu bakarra da ezagutaraztea zein den epidemiaren denbora-lerroa:

 

Lortu dezakegu baldin eta gaixotasunaren ugalketa-kopurua murrizten badugu. Egoera normaletan, gaixo dagoen pertsona batek osasuntsu dauden bi, hiru edo askoz gehiago kutsatuko ditu. Kopuru horiek murriztu ditzakegu jende elkarretaratze handiak debekatuz, kutsatutako pertsonak isolatuz eta higiene ona erabiliz.

Positibo ematen duten edo sintomak dituzten pertsonak berrogeialdian jarri behar dira. Guztiek ezagutu behar dituzte arriskuak eta horiek saihesten ikasi. Eskuak garbitzeak laguntzen du, xaboiak erraz suntsitzen baitu birusaren azala osatzen duen lipido koipetsuko geruza.

Txinak Wuhanen hartu zituen kontrol neurriak ugalketa zenbakiak murrizteko pentsatuta zeuden. Wuhanen gaixotasunaren ugaritze efektiboa  3.86tik 0.32ra jaitsi zen neurri horien ondoren. Txinak hartutako neurrietako batzuk zorrotzak izan ziren, baina funtzionatu zuten:

(Iturria: Evolving Epidemiology and Impact of Non-pharmaceutical Interventions on the Outbreak of Coronavirus Disease 2019 in Wuhan, China)

Hego Koreak ere erakutsi du nola ekintza azkar eta erabakigarri batek lortu dezakeen arazoa zenbaki kontrolagarrietan mantentzea.

Birusa gure gizarteetatik bi edo hiru uhin arinetan igarotzen bada, gure komunitateek oinarrizko immunitate maila bat garatuko du. Urte batean edo bitan haren aurkako txertoa ere eduki dezakegu. Orduan birusa nahiko arrisku gabea bihurtuko da, aurretik ezagutzen ditugunak bezalakoa.

Horren adibide da 1968ko Hong Kongeko gripea. Orduan H3H2 birus berriak Hong Kongeko 500.000 biztanle kutsatu zituen. 1968 eta 1969an milioi bat pertsona baino gehiago hil zituen mundu osoan, hilkortasun tasa %0,5 baino txikiagoa eduki arren. Gaur egun gure populazioak birus harekiko immuneak dira neurri handi batean eta H3H2 txertoa gaurko gripearen aurkako txerto-koktelaren parte da.

Birus honetatik ere ez da herrialde bakar bat libratuko eta antzeko eragina edukiko du edonon.

Orain lortu behar dena da grafikoko kurbak jaitsi araztea, Covid-19 bidezko infekzio kopuruak murriztea, gure osasun sistemak izurriteari aurre egin ahal izan diezaion.

Estatu Batuetan oraindik Sars-CoV-2 izurritea astebetean pasako den arazo moduan hartzen da. Arrazoia da presidenteak eta AEBetako biztanleen zati handi batek oraindik ez dutela arazoa ulertu.

[Beraz, iaz 37,000 estatubatuar hil ziren gripe arruntaren ondorioz. Urtero 27,000 eta 70,000 arteko kopuruak izaten dira. Ezer ez da ixten, bizitzak eta ekonomiak bere horretan jarraitzen dute. Une honetan berretsita daude 546 CoronaVirus kasu eta 22 heriotzarekin. Pentsa ezazue horretan!]

Baina hau ez da gripe arrunta. Hau gripe berria da. Honen kontra gure oinarrizko immunitatea zero da. Kontrako neurririk gabe, kasu kopuruak izugarri ugarituko dira eta horien artean asko izango dira larriak. Osasun sistemak gainez egingo du eta orduan dena izango da diferentea.

Herrialde guztiek ahal dituzten pertsona guztiak testeatu behar dituzte kasu positiboak isolatzeko. Positibo ematen duten baina sintomarik agertzen ez duten pertsonak ez dira beren familietara bidali behar. Txinak ikasi du hori egiteak kasu multzo berriak sortzeko besterik ez duela balio, familiako kide guztiak gaixotzera eragingo duelako. Sintomak garatzen dituztenak banan-banan isolatu behar dira, zaintza zerbitzuak bermatuta. Konplikazio larriak garatuko dituzten %20 horiek bakarrik eraman behar dira horretarako prestatutako ospitaleetara.

Herritarrek beren fakturak ordaintzeko aukera eduki behar dute, baita berrogeialdin jarritakoek ere. Hori lortzeko modurik errazena da gaixotasunagatiko lanuztea nahitaez ordaindu beharra ezartzea legez. Paperik gabeko etorkinek frogak eta arreta medikua bilatzeko aukera izan behar dute, deportatuak izateko beldurrik gabe. Horrek aldaketa bat eskatzen du egungo nahitaezko jakinarazpenen eskeman.

Pandemiak eragingo duen depresioaren ondoren ekonomia berrabiatzeko neurri ekonomiko gehiago hartu beharko dira. Emaitzarik onenak ekarriko ditu gastu publiko programa zabal eta askotariko batek. Aldiz, aberatsentzako zerga salbuespenek ez dute balioko.

[Moon of Alabama bloga, Billmon sinatzen duen batek argitaratua, munduan erreferentzia nagusietakoa da geopolitikaren eta oro har nazioarteko gai nagusien jarraipenean. Covid-19 koronabirusaren jarraipena ere hasieratik egiten ari da, berme handiko iturriak erabiliz beti. ARGIAn euskaratu dugun sarrera hau martxoaren 9an argitaratu du, astelehenean, honako tituluz: "Is The Coronavirus Really More Dangerous Than The Flu?"]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude