Idatzi honetan aipatu nahi dut nola ari den erreakzionatzen Italia Covid-19 izurriaren hedatzearen aurrean, hau iparraldeko eskualdeetara iritsi ostean. Beste ondorioez gain, sare sozialetan eragin du gorrotozko uhin bat alderatu dezakeguna Milanen XVII. mendean izurri beltzaren garaian gertatu zenarekin. Jendeen artean epidemiaren errua egotzi zitzaien izurri-banatzaile gaiztoei (untori), pentsa zein neurritaraino ezen eta Lotsaizunaren zutabea izenekoa eraiki baitzen haietako bi exekutatu zituztela ospatzeko.
Alessandro Manzoni (1785-1873) izan da historiako idazle italiarrik handienetakoa, Italiatik urrun ere I Promessi Sposi [Ezkongaiak, euskaraz argitaratu gabea, itzultzailearen oharra] nobelak famatu egina. Sare sozialik izan baino askotxoz lehenago bizi izan zen Manzoni, egunkariak ere gauza berria ziren garaian. Baina gizartearen behatzaile bikaina zen eta ausartuko nintzateke esatera gaur memetics deitzen dugun zientziaren, meme edo ideien hedapenaren zientziaren sortzaile goiztiarretakoa izan zela.
Ezkongaiak eleberrian eta beranduago idatzi zuen Lotsaizunaren Zutabearen historia saiakera historikoan Manzoni kontatu zun Milan 1629-1631 urteetan astindu zuen izurri beltzaren istorioa. Aurretik goseteak eta 30 urteko gerraren hondamendiak ahuldutako gizartea kolpatuz, izurriteak biztanleen erdia inguru garbitu zituen. Hura bizi izan zuten jendeak etsipenaren hatzaparretan erori ziren eta sinetsi zuten izurria eragin zutela “untori” deitu pertsona gaiztoek.
Untore [pluralean untori] hitz ezaguna da italieraz baina zaila ingelesera itzultzen. Estu hartuta, esan nahi du igurtzizalea, igurzten duena, eta hitz horrekin deitzen zitzaien ustez pozoi gauzak jendeei edo gauzei eransten omen zietenei gaixotasuna zabaldu nahian, horregatik beste hizkuntzetan itzul genezake izurri-zabaltzaile moduan. [Askok garai hartan sinetsi zutenez, untoreak izurria bere baitan zeraman koipe edo ukendu gisako batez igurzten zituen bai pertsonak eta bai pertsona ezberdinek ukituko zituzten gauzak, ateen maratilak, bazterretako heldulekuak eta beste, izurriak ahalik eta jende gehien kutsa zezan, itzultzailearen oharra] Uste zen igurtzizaleok jendeak gaixotzeko lana hartu zutela deabruak harrapatuta zeudelako, edo interes politiko edo ekonomikoz, edo besterik gabe, gaiztoak zirelako.
Manzoniren nobela eta saiakeretan irakurri dezakegu untoreen memea Milaneko herritarren artean nola zabaldu zen, azkenean zenbait jende errudun karrikan lintxatuak izateraino. Beste batzuk salatu zituzten, torturatu eta bortxatu haien ustezko krimenak aitortzera. Eta ondoren iritsiko ziren epaiketak, funtsean ez zirenak sorgin-ehizak baizik (kasu honetan, igurtzitzaile-ehizak. Batzuk exekutatu egin zituzten eta, kasu batean, harrizko zutabe bat altxatu zuten haietako biren exekuzioaren oroigarri, Lotsaizunaren Zutabea.
Istorio horretan berehala ezagutu dezakegu gure mundua: izurriaren zabaltzaile gaiztoena da face news adibide klasiko bat. Egunero ari gara ikusten jendearen erreakzio bortitza gure sare sozialetan, nahiz eta zori onez jendea ez duten errealitatean lintxatu (orain arte). Manzonik marrazten dituen fikziozko pertsonaien artean bereziki interesgarria da Don Ferrante, intelektual mediokre bat aurkituko duena bere popularitate aukera hasten denean esaten izurririk ez dagoela, eta egotekotan ere ez dela kutsakorra, izarren lerrokatze batek eragina delako. Pertsonaia horretan ezagutu ditzakegu gaur egungo klima-ukatzaileetako batzuk, antzeko gauzak esaten baitituzte klimaren aldaketaz. Esan dezagun, bide batez, Don Ferrantek uko egiten ziola izurririk izateari, baina azkenera arte jarraitu zuela ukatzen hura bazenik: izarrak madarikatuz hil zen!
Gauza batzuk beti egon dira, begiratu gabe Internetik bazen edo ezta hedabide inprimaturik ere. Baina gaur egun, dudarik gabe Webak abiada sinestezinean zabaldu ditzake gorrotoa eta fake news-ak. Italiara duela egun gutxi iritsi da Covid-19 izurritea eta dagoeneko hedabide sozialak ari dira gainez egiten gorroto uhin batean, gaurko untore berrien kontra: Berdeak, Gobernua, Komunistak, etorkinak, afrikarrak eta oro har “buonisti” edo jende onberen kontra, ez omen dutelako ezer egiten pandemiaren zabaltzeari aurre egiteko oraindik hura gelditzea posible denean.
Koronabirusaren mehatxua urrundik ere ezin da alderatu izurri beltzarekin, baina jende askoren erreakzioa antzekoa da: odola nahi dute. Argi eta garbi diote beren erantzunetan (hona egunotan irakurri dudan bat adibidetzat: “Ama bat naiz eta nire umeek koronabirusa harrapatzen badute, zuek Komunistok hilko zarete lehenago”). Bitxia da, horiek berak dira sarritan klimaren zientzialariei “alarmistak” izatea aurpegiratzen dietenak.
Hasiera batean bazirudien Italiako Eskuineko liderrek nahi zutela olatuaren gainean jarrita zentro-ezkerreko gobernua erori erazi. Baina gero pittin bat atzera egin dutela dirudi, sugarrak auspatzeko lana beren jarraitzaile buru-beroen esku utziz. Hobe buru hotzek hartzen badute gaina eta ez baditugu ikusi behar untore izateaz salatuta jendeak lintxatzen (nahiz eta ikusi ditugun eraso fisikoak txinatar itxurako jendeen kontra, biktimarik eragin barik, oraingoz). Baina egoera oso azkar ari da aldatzen eta ikusiko dugun zer gertatzen den ondoko egunetan.
Ugo Bardi kimikari eta kliman adituaren artikulu hau haren Cassandra's Legacy blogetik euskaratu dugu. ARGIAren Larrun gehigarrian "Peak civilisation': Zerk hondoratu gaitzake Erromatar Inperioa bezala?" plazaratu zuen.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.