Wuhanen (Txinan) hasi eta dagoeneko nazioartean zabaldu den koronabirus-infekzioak, galdera ugari ez ezik, informazio-uholde bat ere sortu du. Kalitatezko komunikazioarekin batera, nahasteak, gaizki-ulertuak eta albiste faltsuak ere zabaldu dira, ordea. Horregatik, komeni da zenbait kontzeptu argi izatea:
Koronabirusa espezie asko biltzen dituen birus-multzo bat da. RNAz, kapside proteikoaz eta bilgarriaz osatuta daude, eta, mikroskopio elektronikoaren bitartez, koroa-moduko egitura bat ikusten zaie (hortik datorkie izena).
Ohikoak dira hegaztietan eta ugaztunetan, eta arnas aparatuko gaitzak eragiten dizkiete espezie askori, baita gizakioi ere; tartean, hotzeri arrunta. Noizik eta behin, ordea, espezie askoz ere arriskutsuagoak azaltzen dira; horien artean daude 2002an arnas sindrome akutu larria eragin zuena (SARS), 2012an Ekialde Hurbileko arnas sindromea sortu zuena (MERS), eta orain Txinan azaldu den koronabirus berria (2019 Novel Coronavirus, 2019-nCoV).
Animalietatik gizakietara transmititutako gaixotasunei deitzen zaie zoonosi. Gizakioi eragiten diguten agente infekziosoen ia hirutik bi zoonotikoak dira, baita SARS, MERS eta orain osasun-larrialdia eragin duten birusak ere.
Bai SARS bai MERS saguzarrenak ziren jatorriz; haietatik beste espezie batera jauzi egin (zibeta eta gamelua, hurrenez hurren), eta haien bidez iritsi ziren gizakietara. Guretzat berriak direnez, immunitate-sistemak ez du gaitasunik aurre egiteko; hortik datorkie kalte egiteko ahalmena.
2019-nCoV birusaren kasuan, lehen ikerketek iradoki zuten sugea izan zitekeela jatorrizko gordailua. Ikertzaile batzuek berehala jarri zuten zalantzan hori, orain arteko koronabirus guztiak ugaztunetan eta hegaztietan aurkitu izan baitira. Orain, beste ikerketa batek erakutsi du SARSaren birusaren oso antzekoa dela (berdina dute genomaren % 79,5), eta saguzarretatik datorrela.
Mundu osoan edo lurralde oso zabal batean hedatutako izurriari deitzen zaio pandemia. Horren adibide dira, esaterako, 1918ko gripea iraganean, eta hiesa gaur egun.
Pandemia gertatzeko, birusak, gizakiontzat antigenikoki berria izateaz gain, pertsona batetik bestera transmititzeko ahalmena izan behar du. Hain zuzen, gerta daiteke inor animalia-jatorriko birus batekin kutsatzea, baina, ez bada beste pertsona bat kutsatzeko gai, hor eteten da katea.
Koronabirus berria pertsonatik pertsonara ere transmititzen dela frogatu dute, airean eta larruazalean (eskuetan) garraiatutako partikuletan. Aldiz, objektuetan eta gainazaletan ez du luze irauten, eta, beraz, ez da kutsatzen merkataritza-produktuen bidez.
2020ko urtarrilaren 30ean, nazioarteko larrialdi-egoera izendatu zuen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME); batez ere, osasun-sistema ahulak dituzten herrialdeetara iritsiz gero eragin zitzakeen kalteei aurre hartzeko. Horrekin batera, Txinak izurria mugatzeko eta kutsatzeko arriskua murrizteko neurriak babestu zituen, eta beste herriadeei ere dei egin zien erne egoteko eta beharrezko neurriak hartzeko prest egoteko.
Horrez gain, birusaren identifikazioan, diagnostikoan, aurkako tratamenduan eta txertoaren garapenean ikertzen jarraitzeko agindu zuen, gardentasunez eta elkarlanean.
Heriotza-tasak adierazten du zenbat pertsona hiltzen diren, populazio jakin batean, denbora batean. Aldiz, infektatutako pertsonetatik zenbat hiltzen diren adierazten du hilgarritasunak.
Oraindik ez da ezagutzen ondo koronabirus berriaren joera. Sasoiko gripearekin alderatuz gero, adibidez, kontuan izan behar da populazioaren zati handi bat kutsatzen dela gripearen birusaz, eta gehienak ez direla gaixotzen edo ondorio larririk gabe gainditzen dituztela eragindako sintomak.
Koronabirus berriaz kutsatutakoak, berriz, ez dira hainbeste (17.391 otsailaren 3an, OMEren arabera), eta gripeak baino heriotza gutxiago sortu ditu, munduko populazio osoa aintzat hartuta (362; denak Txinan, bat izan ezik). Alabaina, kutsatutakoen artean, gripeak baino hilgarritasun handiagoa daukala ikusi dute. Edonola ere, oraingoz MERSaren birusarena baino txikiagoa, adibidez.
Gaixo dagoen pertsona batek zenbat pertsona kutsatzen dituen adierazten du R0 zenbakiak. Batezbesteko bat da, eta, 1 baino handiagoa bada, esan nahi du gaitza hedatu egingo dela. Zenbakia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azkarrago hedatuko da.
Ez da erraza R0 zenbakia kalkulatzea, faktore askok eragiten baitute, eta denborarekin aldatuz doaz. Koronabirus berriaren hainbat R0 zenbaki jakinarazi dituzte iturri batzuek; baina, OMEK adierazi zuen 1,4-2,5 artekoa dela (larrialdi-egoera ezarri baino astebete lehenago).
R0 zenbakia jaisteko gakoa txertoak dira, kutsa daitekeen pertsona-kopurua murrizten dutelako. Koronabirus berriaren aurkako txertoa garatzeko ahalegin handia egiten ari diren arren, ez dute espero urtebete baino lehenago lortzea.
Hainbat ikerketa-talde txertoa lortzeko lanean ari diren bitartean, beste laborategi batzuetan hasi dira birusaren aurkako terapia antibiralak probatzen. Haietako batzuk dagoeneko erabiltzen dira beste birus batzuek sortutako gaitzak sendatzeko. Esaterako, Wuhanen bertan, GIBaren aurka erabiltzen diren antibiralen konbinazioak probatu dituzte (Lopinavir eta Ritonavir). MERSaren aurka, berriz, beste antibiral bat erabili zen, Remdesivir, eta 2019-nCoV birusari aurre egiteko ere eraginkorra izango den itxaropena dute. Beste batzuk erabat berriak dira, eta orain hasiko dira entseguak egiten.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.