Koronabirusa Errusian: Putin presidente berrizendatzeko erreferenduma atzeratuta eta astebeteko oporrak

  • Apirilaren 22an egitekoa zen erreferenduma atzeratzea erabaki du Putinek. Erreferendum horretan Putin 2036ra arte presidente izan daitekeen erabakiko da. Horrez gain, pandemiaren hedapenari mugak jartzekotan, martxoaren 28tik aurrera astebeteko jai nazionala dekretatu du. Ez dute jai izango beharrezkoak diren zerbitzuetan lan egiten duten beharginek.

Vladimir Putin Errusiako ospitale batera egindako bisita batean.

2020ko martxoaren 26an - 11:11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

ВГТРК telebista nazionalean eman du neurrienberri Putinek. “Diziplina eta ardura” eskatu dizkie herritarrei. Ez du konfinamendurik iragarri, baina astebeteko jai nazionala dekretatu du, beharrezkoak diren lanak egiten dituztenek, janari-dendetako, farmazietako, garraio zerbitzuetako, banketxeetako eta administrazioko langileek jai izango ez badute ere. Ez du erreferendumerako data berririk adierazi.

Errusiak ez ditu gainontzeko Europako herrialdeetan erregistratutako datu altuak zenbatu: 658 lagun kutsatu ditu koronabirusak, martxoaren 25eko datuen arabera. Herrialdeak bere ohiko martxa jarraitzen du, metroak jendez beteta jarraitzen du, eta kaleko saltzaileek beren produktuak saldu nahian jarraitzen dute, Gonzalo Aragonesek La Vanguardian kontatu bezala.

Hala ere, Estatu burua hiriburuko alkate Serguéi Sobianinekin bildu da eta honek bere kezka azaldu dio. Hiriburuan ia 200 lagun kutsatu dira, eta hori geldiarazteko neurriak adostu dituzte bi agintariek. Hori horrela, martxoaren 27tik aurrera 65 urtetik gorakoek etxean geratu beharko dute, apirilaren 14ra arte.

Euskal Herriko hainbat herritan bezala, Moskun ere bolondresen taldeak izango dira konfinatutako horiei janaria eta sendagaiak eramango dizkietenak. Horrez gain, 4.000 rubloko laguntza emango die udalak, 50 euro inguru. Hala ere, enpresetako zuzendariak eta enpresetan ezinbesteko papera duten adinekoek ez dute etxean geratu beharko; Putin talde horretan sartzen da, 67 urte baititu.

Kritikak Gobernuari

Errusiar gizartea izatez "sinesgaitza eta mesfidatia" dela zioen Vladímir Gúbarev idazleak. Eta horrela izan da kasu honetan ere. Izan ere, Putinek kritikak jaso ditu konfinamendu totala ez ezartzeagatik. Berarekin kritikoak direnek sare-sozialetan adierazi dute astebeteko oporraldiak herri eta hirietako parkeak bete besterik egingo ez dituela.

Horrez gain, Anastasía Vasílieva Medikuen Aliantza sindikatuko presidenteak adierazi du Gobernuak benetako datuak ezkutatzen dituela. "Autoritateek egia ezkutatzen dute, inoiz ez dutelako onartuko ez dutela baliabide nahikorik. Ama berrien atalak neumonia duten pazienteentzako bideratu dituzte, gainezka egin behar du sistemak", dio Vasíliek. Gehitu du koronabirusa edo arnas aparatuko infekzio bezala diagnostikatzen dituztela koronabirusaz gaixo daudenak.

Neurriak hartzen lehenengotarikoa

Hala ere, Melita Vujnovic, OMS-ren Errusiako bozeremaleak azpimarratu du Errusia neurriak hartu zituen lehenengo herrialdeetakoa izan zela. Urtarrilaren 30ean Txinarekin 4.200 kilometroko muga itxi zuen, eta otsailaren 3rako herrialde horrekin zituen tren-komunikazioak moztu zituen, handik egun gutxira txinatarrei sarrera debekatuz. “Errusia urtarril amaieran hasi zen froga medikoak egiten”, gehitu du Vujnovicek.

Neurri berriak

Telebista kate nazionalean egindako agerraldian neurri berriak ere iragarri ditu. Askok azpimarratutako tonu “populistarekin” adierazi du, umeen mantenurako diru-laguntzak igo, aseguruetako prezioak jaitsi eta kanpoko inbertsioei eta errusiar aberatsei zergak igoko dizkiela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude